Abdelkader El Djezairi

Abdelkader ibn Muhieddine (Guetna, Otomandar Aljeria, Otomandar Inperioa, 1808ko irailaren 6aDamasko, Siriako Valierria, Otomandar Inperioa, 1883ko maiatzaren 26a), (arabieraz: عبد القادر ابن محيي الدين‎ ʿAbd al-Qādir ibn Muḥyiddīn), Abdelkader emirra edo Abdelkader El Djezairi moduan ere ezaguna, Aljeriako emirra izan zen.

Abdelkader El Djezairi

Emir

1832 - 1847
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakعبدالقادر
JaiotzaGuittena (en) Itzuli1808ko irailaren 6a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaDamasko1883ko maiatzaren 26a (74 urte)
Hobiratze lekuaDamasko
El Alia Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, soldadua, Mujahidina, zientzialaria, Erresistentziaren kidea, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
GraduaEmir
Parte hartutako gatazkakBattle of Macta (en) Itzuli
Q28717526 Itzuli
Battle of Ammal (en) Itzuli
Q28717513 Itzuli
Battle of Oued El Alleug (en) Itzuli
Battle of Beni Mered (en) Itzuli
Battle of the Smala (en) Itzuli
Battle of Tadamait (en) Itzuli
Second Assault of Dellys (en) Itzuli
Battle of Tizi Ouzou (en) Itzuli
Q28717524 Itzuli
Q28717511 Itzuli
Battle of the Col des Beni Aïcha (en) Itzuli
Iron Gates (en) Itzuli
Battle of Mazagran (en) Itzuli
Q20089803 Itzuli
Q20089710 Itzuli
Q22249018 Itzuli
Battle of Sidi-Brahim (en) Itzuli
Battle of Kheng-Nettah (en) Itzuli
Battle of l'Habrah (en) Itzuli
Bataille de la Sikkak (en) Itzuli
Q27250853 Itzuli
Battle of Oued Aslaf (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
islama

Find a Grave: 55503362 Edit the value on Wikidata

Frantziar kolonialismoaren kontrako borrokagatik ezaguna da, eta aljeriar nazioaren aitatzat jotzen da. Literaturgintzan ere aritu zen.

Abdelkader pastorala antolatu zuten Zuberoan 2021ean Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzi testuan oinarri gisa hartuta. Davantek, Frantziako milaka gaztek bezala Aljeriako gerlan parte hartu zuen. Han 103 euskal herritar hil ziren gerlan, horien artean 22 xiberotar. Abdelkader mende eta erdi lehenago aritu zen gudari Aljerian bere lurra, herria, eta fedea zaintzen, Frantziako kolonialismoaren aurka Pastoralean ohikoa izaten da ate urdinetik ateratzea, baina kasu honetan Aljeria inbaditu zutenak ate gorritik atera dira. Kristau eta musulmanen arteko harremanak lantzen ditu pastoralak, haien arteko zubiak eta gogoetak sorrarazten.[1]

Bizitza aldatu

Izen oneko familia batean jaio zen, amak irakatsi zion irakurtzen eta idazten, eta aitarengandik jaso zituen lehen erlijio eta teologia lezioak, sufien filosofia barneratuz. Gaztetatik hezkuntza ona jaso zuen, legedia, gramatika, teologia, eta zientziak ikasi zituen, eta interes berezia zuen politika eta herri kristauen historia ikasteko.

1830ean frantziarrek lurraldea okupatu zutenean, bertakoek uko egin zioten haien aginpidea onartzeari. Abdelkaderren aita eri zenez, Abdelkaderrek familiaren lidergotza hartu eta tribuak batu zituen bere gidaritzapean.

1832an sultan izendatu zuten jarraitzaileek, baina Abdelkaderrek uko egin zion tituluari, ez zegokiolakoan, eta emir titulua erabili zuen (24 urte zituen). Frantsesen aurkako gerra santua (jihad) aldarrikatu eta gidatu zuen hamabost urtez. Emirraren garaipenak tarteko, Desmichels tratatua izenpetu zuen frantziarekin, 1834an. Gatazkak, ordea, 1837 urterarte jarraituko zuen, non frantziak zenbait lurralde Abdelkaderren kontrolpean utzi zituen, baina beti ere Frantziaren menpe (Tafnako tratatua).

 
Abdelkaderren lurraldea 1836 eta 1839 artean.

Bere kontrolpeko eremua egonkortze eta garatzeari ekin zion Abdelkaderrek: zerga bilketa, hezkuntza eta osasun sistemak martxan jarri zituen, eta eskubide zibilien eta gerra presoen traturako arautegi bat ere ezarri zuen, haien eskubideak errespetatzen zituena. Defentsa guneak eraiki eta gotortzeko lanak ere abiatu zituen. Hasieran Tagdemt-en finkatu zuen hiriburua, baina beranduago, Frantziarren erasopean, hiriburu nomada bat sortzeko planak egin zituen.

1839an frantziar armada tratatuak debekatzen zizkion lurraldeetan espedizioak egiten hasi zen. Abdelkaderrek, tratatua hautsi zutela argudiatuz, erasoari ekin zion. Frantziako generalek lur-errearen estrategia jarri zuten martxan, biztanlerian gosea eta errepresioa zabalduz. 1842tik aurrera Frantziaren nagusitasuna nabarmentzen hasi zen. Azkenik, 1847an, gerlari gehienak sakabanaturik eta gotorlekuak harpilaturik, Abdelkader errenditu egin zen Alexandria edo Acrera bakean joatearen truke. Frantsesek, ordea, ez zuten akordioa errespetatu eta preso hartu zuten.

Presondegian bost urte igaro ondoren, Ekialde Hurbilera abiatu eta Damaskon eman zuen bere bizitzaren bigarren aldiko denborarik gehiena, erlijiozko meditazioari emana eta obra mistikoak idatziz. Sirian zen bitartean, kristauen kontrako erreboltak baretzen ahalegindu zen Damaskon, eta han zeuden kristau askok berari esker salbatu omen zuten bizia[2][3].

Eragina aldatu

Abdelkaderrek eragin nabaria izan zuen Aljeria estatuaren sorreran. Haren arerioek ere haren gizatasuna goraipatu zuten hura hil eta gero ere, izan ere gerra presoei erakutsi zien begirunea ez zen batere ohikoa garai haietan.

1846an sorturiko Iowako Elkader herriak Abdelkaderrengandik jaso zuen izena, fundatzaileek biziki miresten baitzuten kolonialismoaren kontra egin zuen borroka[4].

2020ko Zuberoako pastorala Abdelkader pastorala izango zela iragarri zen, Jean Louis Davantek idatziriko testutik abiatuz[3]. Alta, Covid izurritea zela eta, 2021ean jokatu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Kanaldude. (2021-07-05). Abdelkader "Aljeriar gudaria eta saindua". (Noiz kontsultatua: 2021-07-25).
  2. «Commander of the Faithful: The Life and Times of Emir Abd el-Kader, A Story of True Jihad | Middle East Policy Council» mepc.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  3. a b Hitza, Joanes Etxebarria-Ipar Euskal Herriko. ««Intelektual handi bat izan zen Abdelkader»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  4. «History of Elkader, IA» www.elkader-iowa.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).