Abartzuza

Nafarroa Garaiko udalerria

Abartzuza[3] ([aβaɾts̻us̻a]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 556 biztanle zituzten 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 38 kilometrora dago.

Abartzuza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Abartzuzako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Abárzuza <> Abartzuza
AlkateaJosé María Ros (Elkea)
Posta kodea31xxx
INE kodea31002
Herritarraabartzuzar
Geografia
Koordenatuak42°43′35″N 2°01′21″W / 42.7264°N 2.0225°W / 42.7264; -2.0225
Azalera14,7 km²
Garaiera569 metro
Distantzia39,73 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria514 (2023:  −13)
alt_left 273 (%53,1)(2019) (%51,6) 265 alt_right
Dentsitatea34,97 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,52
Ugalkortasuna[1]‰ 52,08
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,33 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,88 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 11,50 (2018: %4,95)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.abarzuza.es

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria Nafarroa mendebaldean dago Lizarrako merindadearen iparraldean. Behin Lizarrara helduta N-120 errepidea Lizarragako mendateranzko norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Abartzuzak Urbasako mendilerroa eta Ameskoabarrenekin egiten du muga iparraldean, Deierrirekin ekialde eta hegoaldean, eta Allinekin mendebaldean.

Historia aldatu

Abartzuzako sorrera, XI. mendean izan zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena izan zen. Garai horretan erregeak, Abartzuzako eliza, Iruñari eman zion eta horren truke, guda garaian bizilagunak deitzeko eskubidea zuen.

Irantzu monasterioa, zistertar estiloan eraiki zen, badirudi aurretik benediktinar komunitate bat egon zela. Abartzuzako herritarrek, zaharberritu zuten eta Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin konpondu zen. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta jabetza ugari lortu zituen Nafarroako erreinuan. XV. mendearen erdialdera, Nafarroako guda zibilaren eraginak jasan zituen eta ondorioz, jabetza ugari galdu zituen.

XVI. mendeko eraikuntzak dira ugarienak beraz, noble asko egon zirela pentsatu daiteke.Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522an eraiki zen, gotiko-errenazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz. Santa Barbara baseliza, 1500 urtean eraikia, zaharrenetarikoa, Gotiko estiloan eraiki zen.

1851 urterarte, administratiboki, Deierri bailararen barne zegoen baina garai horretan eta erreforma administratibo liberalen ondorioz, independente bilakatu zen. Garai horretan udalerriko gobernua, biztanleen etxeak eta banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.[4]

Demografia aldatu

Abartzuzako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 41 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,08 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Abartzuzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[5]. Agrupacion Independiente de Abárzuza herri ekimeneko Arturo San Martín Morrásek alkate izaten jarraitu zuen.

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren. Elkeak 249 boto eskuratu zituen (6 zinegotzi) eta Independientes por Abárzuza delakoak 52 (1). Leheneko José María Ros Antona izendatu zuten alkate.

Alkateak aldatu

2003-2007 Arturo San Martín Morrás Indep.
2007-2011 Arturo San Martín Morrás Indep.
2011- José María Ros Antona Elkea

Udaletxea aldatu

Abartzuzako antzinako udaletxea Foruen plazan egon zen, eta eraikin berria XX. mendearen hasieran altxatu zuten. Udaleko idazkaria Goñerri, Jaitz eta Deierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g

Azpiegitura eta garraioak aldatu

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Udal autobusak aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Jaiak eta ospakizunak aldatu

  • Abartzuzako jaiak abuztuaren 13tik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Jaien azken egunean herri bazkari bat antolatzen da Irantzuko monasterioaren inguruetan, herritarrek bazkari horri "Abadejada" deitzen diote.
  • Aste santua

Ondasun nabarmenak aldatu

Irantzuko monasterioa nabarmentzekoa da, herriko kanpoaldean eta izen bereko auzoan kokatua.

Abartzuzar ezagunak aldatu

Jakingarriak aldatu

  • Herriaz gain Anderatz eta Irantzu guneak ere daude udalerri honetan; hori dela-eta 1842. urtera arte herriaren izen ofiziala Abarzuza y Anderaz izan zen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa