Abadiño

Bizkaiko udalerria

Abadiño Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Durangaldea eskualdekoa. 2016. urtean 7.548 biztanle zituen.

Abadiño
 Bizkaia, Euskal Herria
Abadiñoko bandera

Abadiñoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaDurangaldea
Izen ofiziala Abadiño
AlkateaMikel Urrutia (EHBildu)
Posta kodea48220
INE kodea48001
Herritarraabadiñar
Kokapena
Koordenatuak43°09′09″N 2°36′27″W / 43.1525°N 2.6075°W / 43.1525; -2.6075
Map
Azalera36,26 km²
Garaiera120 metro
Distantzia34 km Bilbora
Demografia
Biztanleria7.708 (2023)
0 (2022)
alt_left 3.784 (%49,1) (%49,5) 3.815 alt_right
Dentsitatea206,95 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,6
Zahartze tasa[1]% 15,87
Ugalkortasun tasa[1]‰ 55,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 73,62 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,62 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,03 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 49,45 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.abadiño.org/

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Abadiño elizatea Bizkaiko hego-ekialdean dago, Durangaldean, Ibaizabal ibaiaren haranean. Abadiñon Zaldu erreka, Zaldibartik datorrena eta Atxarte ibaiak batzen zaizkio, eta Urkiolako parke naturala ere hartzen du haren isurialde mediterraneoarekin eta kareharri hormekin. Abadiñoko Harrobien kudeaketa gatazkatsua izan da.

Anbotoko mendilerroa n dagoen Alluitz (1.040 m) mendia da udalerriko garaiena. Aipatzekoa da, halaber, Atxarteko eskalada eskola.

Udalerri mugakideak aldatu

Iparraldean Garai; Ipar-ekialdean Berriz; ekialdean Elorrio; Hego-ekialdean Atxondo; hegoaldean Otxandio eta Aramaio, (Araba); hego-mendebaldean Dima; mendebaldean Izurtza eta Mañaria; eta Ipar-mendebaldean Durango eta Iurreta.

Auzoak aldatu

Abadiñok honako auzo hauek ditu:

Demografia aldatu

Abadiñoko biztanleria

Biztanleria herriguneka aldatu

 
Abadiñoko mapa

Abadiñoko biztanleriaren banakatzea Espainiako INEaren Biztanleria Unitateen Errolda Jarraituaren arabera:

Heriguneak Biztanleria (2013)[4] Gizonezkoak Emakumezkoak Entitate txikiak
Abadiño-Zelaieta 1312 641 671
Gaztelua 110 50 60
Gerediaga 145 73 72
Traña-Matiena 4208 2057 2151 Traña-Matiena, Astola, Lebario, Murueta
Mendiola 150 78 72 Mendiola, Sagasta
Muntsaratz 1494 779 715 Muntsaratz, Irazola
Urkiola 39 19 20 Urkiola, Amaitermin

Politika aldatu

2019ko udal hauteskundeen ostean, Mikel Garaizabal (EAJ-PNV) bilakatu zen alkate EAJ-PNV eta AIren arteko akordio baten ostean [5]

Aurreko legealdian, 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Jose Luis Navarro Donaire (Abadiñoko Independienteak) izan zen Abadiñoko alkatea, hirugarren aldiz jarraian alkatetza eskuratuta. Navarrok alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, EAJk eta EH Bilduk euren zerrendaburuei botoa emanda. Hala, agintea gutxiengoan izan zuen.[6]

2019ko hauteskundeen emaitzen ondorioz Mikel Garaizabalek (EAJ-PNV) hartu zuen alkatetza.[7]

2023ko hauteskundeetan EHBilduk 6 zinegotzi irabazi zituen eta ondorioz, Mikel Urrutia bihurtu zen alkate berria.[8]

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Abadiñoko Jose Antonio Arrinda hiztunaren testigantza, Euskal Herriko Ahotsak[9][10] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Herriko eta inguruko jatorrizko euskalkia Mendebaleko euskararen aldaera bat da, durangaldekoa[11][12]. Gaur egun, Eustaten datuei erreparatuta, Abadiñoko biztanleen %52,41 da euskalduna.

Jaiak aldatu

Udalerriak hainbat jai ospatzen ditu urtean zehar. Horien artean:

  • San Blaseko feria, otsailaren 3n. Bertan nekazari eta abeltzaintza dira garrantzitsuenak.
  • Herriko jaiak maiatzaren 15ean ospatzen dira, Trokaz sainduaren omenezko ospakizunak eginez.

Bestalde, Traña-Matiena auzoak, apirilaren 28an ospatzen ditu bere jaiak, Prudentzio Deunaren omenezko jaiak.

Elkarteak aldatu

Gerediaga Elkarteak herri honetan dauka egoitza nagusia.

Ondarea aldatu

Abadiñar ospetsuak aldatu

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Nomenclátor: Población del Padrón Continuo por Unidad Poblacional
  5. (Gaztelaniaz) «El jeltzale Mikel Garaizabal se hace con la Alcaldía de Abadiño gracias al apoyo de los independientes» durangon.com 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  6. Mugalari.info: José Luis Navarro, del Grupo Independiente, continuará como alcalde de Abadiño (2015-06-15ean kontsultatua)
  7. (Gaztelaniaz) CAYADO, NAHIKARI. (2019-06-15). «Alcalde y concejales del Ayuntamiento de Abadiño 2019-2023» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  8. «Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak 10.000 euro gutxiago kobratuko ditu urtean - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  10. «Baserrian lan asko beti - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  11. «Abadiño - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  12. «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  13. Bizkaiko Foru Aldundia. San Trokaz eliza (Abadiño). .

Kanpo estekak aldatu