Aaron Swartz

Programatzailea eta Internet libreago baten aldeko ekintzaile politikoa

Aaron Hillel Swartz, Aaron Swartz edo, Interneten, aaronsw, (1986ko azaroaren 8a2013ko urtarrilaren 11) AEBko programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko, eta Interneteko hacktibista nabarmena izan zen. Parte hartu zuen RSS formatuaren sorreran eta Markdown argitaratze formatuaren sorreran. Creative Commons lizentzien sorreran eta hedatze lanetan, hasierako antolaketan ere partaide handienetakoak izan zen. Parte hartze nabarmena ere izan zuen web.py webgunearen sorreran eta Reddit gizarte sarearen sorreran. Aaron Swartz Reddit enpresako bazkide eta jabe bihurtu zen, Reddit enpresak Aaron Swartzek sortutako enpresarekin, Infogami enpresarekin, bat egin zuenean.

Aaron Swartz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAaron Hillel George Swartz
JaiotzaHighland Park (Illinois)1986ko azaroaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBrooklyn2013ko urtarrilaren 11 (26 urte)
Hobiratze lekuaShalom Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaRobert Swartz
AmaSusan Swartz
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
North Shore Country Day School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea, idazlea, Interneteko ekintzailea, Wikimedian (en) Itzuli, militante politikoa, enpresaburua eta hacktivist (en) Itzuli
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

aaronsw.com
IMDB: nm2290901 Twitter: aaronsw Last fm: Aaron+Swartz Musicbrainz: 26467fed-1c0b-4039-926a-b5879da6ea90 Discogs: 6341816 Allmusic: mn0003659711 GitHub: aaronsw Find a Grave: 103452617 Edit the value on Wikidata

Baina enpresa-sortzaile bezala baino ezagunago bihurtu zen ekintzaile politiko bezala. 2009. urtean asko lagundu zion Progressive Change Campaign Committeeari ekintza politikoak online bideratzen. 2010. urtean ikertzaile bihurtu zen Harvard unibertsitateko Safra Research Lab on Institutional Corruption erakundean. Harvard unibertsitateko erakunde hau Lawrence Lessigek zuzentzen zuen. Demand Progress taldeko sortzaile nagusietakoa ere izan zen, Stop Online Piracy Acti, SOPAri, aurre egiten nabarmendu zen taldea.

2011ko urtarrilaren 6an MITen lanean zebilela poliziak atxilotu zuen. MITeko zerbitzarien bidez milaka artikulu akademiko deskargatzen ari zen JSTORretik. Aaron Swartzen lagunen arabera, Aaronek artikulu horiek "liberatzeko" asmoarekin deskargatu nahi zituen. Artikuluen kopiak egin eta edonoren esku utzi, Interneten, doan, eduki libreak izango balira bezala, hori omen zen Aaronen asmoa. Fiskal federalaren ikuspegitik, ordea, Aaronek Interneten egin daitezkeen hainbat delitu egin zituen batera. Delitu horiengatik guztiengatik dirutza ordaintzeko zigorra (milioi bat dolar) eta kartzela zigorra (35 urtera arte) eska zezakeen fiskalak. MITeko arduradunek salaketarekin oso urrutira joan nahi ez bazuten ere, fiskal federala ez zirudien zigorra arintzeko prest.

Aaron Swartzek bere buruaz beste egin zuen, bere burua urkatu egin zuen Brooklyneko bere apartamentuan.

2013ko ekainean, hil eta hilabete gutxitara, Swartz Internet Hall of Fame delakoan sartu zuten.

Dokumentalak aldatu

Interneten erraz topa daitezke, hainbat hizkuntzatan, Aaron Swartzi buruzko hamaika dokumental, esaterako:

Kanpo estekak aldatu