A Lama Galiziako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Pontevedra probintziako Pontevedra eskualdekoa. 2005eko erroldan, 3.026 biztanle zituen, horietatik 106 atzerritarrak. Galiziera hiztunak % 92,88 dira. Galizieraz bertako herritarrei lamense deritze.

A Lama
Galiziako udalerrien zerrenda
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaPontevedrako probintzia
AlkateaJorge Canda Martínez (en) Itzuli
Izen ofizialaA Lama
Posta kodea36830
INEk ezarritako kodea36025
HerriburuaA Pedreira (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°23′49″N 8°26′32″W / 42.396854°N 8.442307°W / 42.396854; -8.442307
Map
Azalera111.8 km²
Altuera478 m
MugakideakForcarei, Beariz, Avión, Fornelos de Montes, Ponte Caldelas eta Cotobade
Demografia
Biztanleria2.520 (2023)
21 (2022)
alt_left 1.246 (%49,4) (%47,6) 1.199 alt_right
Dentsitatea22,54 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
concellodalama.weebly.com

A Laman espetxe handi bat dago, 1.000 presotik gora dituena, horietako batzuk euskal herritarrak, Espainiako Gobernuak aplikatutako sakabanatze politikaren ondorioz. Espetxe hura 1.008 preso edukitzeko diseinatuta dago, baina 2000ko hamarkadaren amaieran ia 2.000 preso hartzera iritsi zen; geroztik, bere edukiera teorikora hurbilduz joan da.[1]

Parrokiak aldatu

Udalerriko biztanleria oso barreiatuta dago, 10 parrokiatan banatuta. Herriburua den parrokia da jendetsuena, alde handiz.

Udalerriko biztanleen ehunekoa, parrokia bakoitzean:

Parrokia Biztanleak Ehunekoa
Antas 296 % 9,95
Barcia 299 % 10,05
Covelo 274 % 9,21
Escuadra 178 % 5,98
Gaxate 197 % 6,62
Lama 670 % 22,51
Seixido 347 % 11,66
Verducido 230 % 7,73
Xende 106 % 3,56
Xesta 369 % 12,40

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Víctor Méndez: «La cárcel de A Lama se 'vacía' de presos», Diario de Pontevedra, 2013-10-14.

Kanpo estekak aldatu