Telekomunikazioko arloan, 5G siglak telefonia mugikorraren[1] bosgarren belaunaldiari egiten dio erreferentzia. Hain zuzen, 4G-tik eratorria da. Gaur egun bere aurreko bertsio estandarizatua erabili daiteke, “Release 15” (Stand Alone) izenez ere ezaguna dena.

Telekomunikazio arloan lanean dabiltzan enpresak oraindik ikertzen hari diren teknologia da, non oraindik ere garapen teknologiko handia duen. Asmakizun berria da, izan ere 2019an hasi ziren “Release 15” eskura zuten lehenengo sare komertzialak erabiltzen. Ordutik, 2020an bere erabilera esponentzialki hazi dadin espero da.[2][3][4]

5G teknologiari dagokion frekuentzia-espektroa hirutan dago banatuta, milimetro-uhinak, erdiko banda eta beheko banda. Beheko bandan 4G bandako espektro bera erabiltzen da. Milimetro-uhinetako espektroan lortzen da abiadura handiena, 1–2 Gbit/s tartean, 24 GHz eta 72 GHz arteko frekuentzietan (muturreko goi frekuentziak, extremely high frequency), baina espektro horretan hormak eta leihoak zeharkatzeko zailtasunak daude, ondorioz estaldura mugatua izanik.[5] Erdiko bandakoa da erabiliena, 30 saretan banatuta. 100 MHzkoan lortzen den abiadura 100–400 Mbit/s tartean dago. Beheko bandan lortzen diren abiadurak 4G aurreratuan lortutakoen parekoak dira.

Ezaugarriak aldatu

Abiadura aldatu

5G saretan abiadura hasieran 50Mbit/s eta 2Gbit/s artean dago, baina 100Gbit/s moduko abiaduretara iristeko aukera gertu dago. 4G baino ehun bat aldiz azkarrago.[6] 5G azkarrena mmWave izenarekin ezagutzen dena da, 2Gbit/s abiadurarekin. Erdiko bandako 5G teknologia (mid-band 5G), ohikoena da alde handiz, 100 eta 400 Mbit/s abiadurarekin, baina irismena handiago du mmWare baino, hormek, zuhaitzek eta bestelako oztopoek ez diotelako transmisioa eragozten.[7]

Latentzia aldatu

5G instalazioetan aireko latentzia ("air latency")[8] 8 eta 12 milisegundo artean dago 2019an.[9] Horri gehitu behar zaio zerbitzariarekiko latentzia. Verizon-en informazioen arabera 30 ms-koa da aireko latentzia:[10] "Edge Server" delakoak dorreetan erabiliz 10–20 ms. tartera irits daiteke, baina 1–4 ms.ra jaistea urrun dago oraindik, laborategitik kanpo behinik behin.

Garapena aldatu

Ericsson enpresa suediarra izan zen 5G abiadura lortu zuen lehengoa [11]2014ko azaroan zehazki. Honen ondorioz, “Huawei” operadore mugikorrak akordio batera heldu zen “Megafon” operatzaile errusiarrarekin 5G sareak estandarizatzeko eta garatzeko. Ahalegin guzti hauek 2018-ko futboleko munduko txapelketan erabiltzeko asmoz[12]. 2017ko otsailean, ITUk (International Telecommunication Union), 5G sarearen lehengo zehaztapenak argitaratu zituen: Deskarga abiadura gutxienez 20Gbps eta igoera abiadura 10Gbps eta 4ms-ko latentzia. Lortu nahi den helburu nagusia gailu elektronikoak optimizatzea da, ahalik eta eraginkorren izan daitezen, IoT[13] (Internet of Things) erabiltzeko ahalmena izateko. 2025ean telefonia mugikor guztiek teknologia hau erabil dezatela espero da.

Proiektu eta ikerketa aldatu

  • Hego Koreako programa “5Gmobile communication systems based on beam-division multiple access and relays with group cooperation” 2008an sortu zen. Europan, Neelie Kroes , Europako Komisariak, 2013an 50 milloi euro jaso zituen 5G teknologia 2020rako erabiltzeko prest egon dadin. Funtsean, METIS 2020 proiektua bultzatu zuen eragile nabarmenetariko bat, auto fabrikatzaileen eta telekomunikazioko hainbat enpresen laguntzarekin. Honekin batera, METIS 2020rekin oso loturik dagoen beste proiektu bat hasi zen. 5Gren helburua sare berdeak ( efizientzia , iraunkortasuna eta irisgarritasuna batez ere begiratzen duten sareak ) sortzea eta hauek eraikitzeko bete behar diren arauak aurrera eramatea da.
  • 2017ko Abenduaren 20ean, 3GPPk ( 3rd Generation Partnership Program ) , onartu egin zen Lisboan ( Portugal ). 5Gren aurreko estandarra.
  • 2018ko hasieran, Qualcomm Estatu Batuar konpainiak, 5G telefonia mugikorra 2019an herritarrentzat eskuragarri egongo zela argitaratu zuen bere web orrian.
  • Bruno Jacobfeuerborn , Deutsche Telekom-ko CTOa ( Chief Technology Officer ) , hurrengo adierazpena egin zuen: " Modu ez autonomo eta independenteak garrantzi bera izango dute 5G estandarren zehazpen integritatean". Orduan, hau egia izan dadin , garrantzi handikoa da NSA-k (Non-Standalone 5G New Radio ) ahalik eta lasterren prest egon dadila, eta aldi berean, 5G ekosistemaren garapen nabarmen bat egon dadila. Beraz, 5G sistema oso bat lortzeko, ezinbestekoa da industriak bere ahalegin guztiak “Standalone” modura bidera ditzan. Halabeharrez, 5G teknologiak ahalik eta berrikuntza gehien izan ditzan.
  • 2018ko otsailaren 20an, Vodafone eta Huaweik Espainian munduko lehen 5G deia gauzatzea lortu zuten.[14]
  • 2018ko abuztuan, Samsung konpainiak, bere lehen 5G modem-a argitaratu zuen, “Exynos Modem 5100”, non, 3GPPren azkenengo zehazpenekin bateragarria den. 10nm-ko teknologia batekin eraikia izan da eta 5G-ren espezifikazio berrienekin bateragarria izan dadin prestatua dago (5G-NR). Baina, baita bertsio zaharrenekin ere ( 4G,3G,2G,GSMA... eta abar ).[15]
  • 2018ko azaroaren 20an , Nokia eta T-Mobile konpainiek, 5Gren lehendabiziko datu transmisioa lortu egin zuten, 600MHz-ko banda baxuan.
  • Txilen, 5G sarearen lehengo probak egin ziren 2017ko azaroan eta 2018ko maiatzean. Claro operadoreak eta Nokia telekomunikazio enpresak egin zuten lehengo proba eta Entel operadore nazionalak eta Ericsson enpresak bigarrena. Azkenengo hauek Hego Amerikan datu transferentzia abiaduraren marka hautsi zuten, 24Gbps abiadura lortuz.
  • 2019ko otsailaren 20ean, Samsung-ek bere lehenengo 5G mugikorra aurkeztu zuen : &"Samsung Galaxy S10 5G"[16]
  • 2019ko otsailaren 24ean, Huawei-k bere lehenengo 5G mugikorra aurkeztu zuen:" Huawei Mate X" [17]
  • 2019ko Otsailaren 25ean, Bartzelonako “Mobile World Congress-ean”, Subtel-eko idazkariordeak, Pamela Gidik, 2019ko martxoan operadore nazionalak 5G sareak garatzeko baimena edukiko zutela helarazi zuen komunikabideetan. Estatu mailan 60Mhz-ko espektroa erabiliko zela adostu zen, 700MHz eta 3,5GHz banden artean lan egingo zuena.
  • 2019ko apirilaren 9an, Uruguain, tokiko ANTEL telefoniak , Nokiaren laguntzari esker, besteak beste, Hego Amerikaren lehengo 5G sare komertziala egin zuten eta munduko hirugarrena. Estatu Batuarren eta Hego Korearen atzetik hain zuzen.
  • 2019ko ekainean, Vodafone Espainiako hiri garrantzitsuenetan 5G erabiltzen hasi zen

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Muñoz, Ramón. (2019-03-03). «El 5G toca a la puerta dispuesto a cambiar nuestras rutinas para siempre» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2013-05-13). «Samsung prueba con éxito la tecnología 5G con una velocidad de hasta 1 Gbps» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  3. (Gaztelaniaz) Ciencia, Noticias de la. «Banda ancha móvil ultrarrápida 5G con frecuencias de ondas milimétricas» Noticias de la Ciencia y la Tecnología (Amazings® / NCYT®) (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  4. (Gaztelaniaz) «5G: estudian ondas milimétricas para las futuras redes» Nobbot 2017-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  5. «#CifraDelDía: 400 megabits por segundo la velocidad de la tecnología 5G» CNN 2018-12-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  6. (Ingelesez) «What is the difference between 4G and 5G?» Just Ask Gemalto EN 2018-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  7. (Ingelesez) Dolcourt, Jessica. «We tested 5G speeds across the globe» CNET (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  8. (Ingelesez) «5G Latency - Reality Checks» SENKI 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  9. (Ingelesez) Dahmen-Lhuissier, Sabine. «ETSI - Mobile Technologies - 5g, 5g Specs | Future Technology» ETSI (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  10. (Ingelesez) «Customers in Chicago and Minneapolis are first in the world to get 5G-enabled smartphones connected to a 5G network» www.verizon.com 2019-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  11. (Gaztelaniaz) País, El. (2014-07-02). «Ericsson alcanza 5 Gbps de bajada en pruebas de 5G» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  12. (Gaztelaniaz) TICbeat, Redacción. (2014-11-19). «Huawei adelanta la llegada del 5G al Mundial de Rusia de 2018» TICbeat (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  13. (Ingelesez) Networks, Anthony Spadafora 2017-02-27T13:27:08 57Z. «ITU reveals 5G specs including 20Gbps download speeds and 4ms latency» ITProPortal (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  14. (Gaztelaniaz) Muñoz, Ramón. (2018-02-20). «Vodafone y Huawei completan en España la primera llamada de móvil 5G del mundo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  15. (Gaztelaniaz) Ramírez, Iván. (2018-08-15). «Samsung ya tiene listo su módem 5G: el Modem Exynos 5100» Xataka Móvil (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  16. Press, Europa. (2019-02-20). «Samsung presenta a los nuevos miembros de la familia Galaxy S10 y su esperado móvil flexible Galaxy Fold» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  17. (Gaztelaniaz) Jiménez, Marimar. (2019-02-25). «Huawei saca músculo: presenta su móvil plegable Mate X apto para 5G» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).

Ikus, Gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu