4K bereizmena edota 4K izendapenak hainbat formatu izendatzen ditu, ez baitio tamaina ala pantaila-bereizmen zehatz bati aipamen egiten, 4000 pixeletako bereizmen horizontala duten hainbat irudi tamainuei baizik. Beren itxura erlazioari dagokionez, bi 4K bereizmen nagusi daude: alde batetik, 4K 4096x2160, zinema digital eta infografian nagusitzen ari den estandarra, 17:9 erlaziokoa, eta bestetik, 4K UHDV 3840x2160 (2160p), telebista digitalen industrian erabilia, 16:9 erlaziokoa.

Bereizmen ezberdinen arteko alderaketa.

4K teknologia gaur egungo telebistek eskeintzen dituzten irudien bereizmenaren hobekuntza da, eta Definizio Handia, HD edo High-Definition formatuaren bereizmena laukoizten du. Teknologia hori 3840x2160 pixelen kopurura iristeko gai da, eta Ultra HD izendapenaz ere ezaguna da. Formatua jada jendearentzat eskuragarria da eta erosgai dago, eta ez bakarrik hasiera batean bideo-jokoetan jolasteko bakarrik, bere salneurria jaitsiz baitoa eta etxebizitzetan, zuntz optikoak Internet sare arrunta ordezkatzen baitu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu