2028ko Udako Olinpiar Jokoak


2028ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXIV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2028an Los Angeles hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Los Angelesen ospatzen direla, 1932an eta 1984an ere han izan baitziren.

2028ko Udako Olinpiar Jokoak
LeloaFollow the Sun, Lean an Ghrian eta Follow the Sun
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Data2028
Edizio zenbakia34
2024
2032
KokalekuLos Angeles
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Osatuta

Webgunela28.org
Facebook: la2028 Twitter: LA28 Instagram: la28games LinkedIn: la-2028 Youtube: UC-0HoUCfNT_13tkuxvtdnyA Edit the value on Wikidata

Jokoak 2028ko uztailaren 21etik abuztuaren 6ra izango dira.

Hautaketa aldatu

Los Angeles, Parisekin batera 2024ko jokoak antolatzeko hautagai bakarrak ziren. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.

Kirolak aldatu

Beisbol/sofbola, kriketa eta lacrosse-a olinpiar kirol bezala berreskuratuko dira, eta flag futbolak (flag football) eta squashak lehen agerraldia egingo dute. Bestalde, breakdancinga ez da programan egongo, eta boxeoa programatik atera dute oraingoz (2023ko urria), azken erabakiaren zain.

Aurreikusitako egoitzak aldatu

Los Angeles erdialdeko kirol parkea aldatu

  • Los Angeles Memorial Coliseum: irekiera eta itxiera ekitaldiak, atletismoa
  • Figueroa Street: zaleen gunea
  • Banc of California Stadium: futbola, atletismoa
  • Dedeaux Field: igeriketa, jauziak, igeriketa sinkronizatua
  • Galen Center: badmintona, karatea
  • Los Angeles Convention Center: saskibaloia, boxeoa, eskrima, taekwondoa, mahai-tenisa, txirrindularitza (BMX estilo librea)
  • Staples Center: saskibaloia
  • Microsoft Theater: halterofilia
  • Grand Park: atletismoa (maratoia, ibilketa), txirrindularitza (errepidea)
  • University Village (Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea): prentsa eta hedabideak

San Fernando bailarako kirol parkea aldatu

  • Sepulveda Basin Park: kanoa (slalom), hipika, tiroa

South Bay-ko kirol parkea aldatu

  • Dignity Health Sports Park: zazpiko errugbia, pentatloi garaikidea (eskrima ezik), tenisa, belar hockeya
  • VELO Sports Center: txirrindularitza (pista), pentatloi garaikidea (eskrima)

Long Beach-eko kirol parkea aldatu

  • Long Beacheko itsasertza: txirrindularitza (BMX lasterketa), waterpoloa, triatloia, igeriketa (ur irekiak)
  • Long Beach Arena: eskubaloia
  • Belmont Veterans Memorial Pier: bela

Westside aldatu

Kalifornia hegoaldeko egoitzak aldatu

  • Rose Bowl: futbola
  • Perris aintzira: arraunketa, kanoa (sprint)
  • Frank G. Bonelli Regional Park: txirrindularitza (mendiko bizikleta)
  • Dodger Stadium: beisbola/sofbola
  • Angel Stadium: beisbola/sofbola
  • Honda Center: boleibola (aretoa)
  • Anaheim Convention Center: boleibola (aretoa)
  • NBC Universal Studio Lot: prentsa eta hedabideak

Futbol egoitzak aldatu

Aukeratzeke

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu