2026ko Munduko Futbol Txapelketa


2026ko Munduko Futbol Txapelketa 2026an Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoko hainbat hiritan ospatuko den nazioarteko futbol txapelketa izango da.[1] 23. Munduko Futbol Txapelketa izango da.

2026ko Munduko Futbol Txapelketa
2026 FIFA World Cup
Coupe du monde de football de 2026
Copa Mundial de Fútbol 2026
AntolatzaileaFIFA
Egoitza(k) AEB
 Kanada
 Mexiko
Taldeak48
Asistentzia-

Lehen aldiz 48 talde partaide izango ditu munduko txapelketak, aurreko edizioetako 32 taldeko formatua handituz.[1] 80 partida jokatuko dira hamasei hiriko (hamaika AEBn, hiru Mexikon eta bi Kanadan) 16 leku ezberdinetan. Txapelketako 60 partida AEBn jokatuko dira, 10 Kanadan eta 10 Mexikon. Hego Korea eta Japonian ospatu zen 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren, herrialde bat baino gehiagotan antolatuko den lehenengo txapelketa izango da. Mexiko txapelketa hiru aldiz jasotzen duen lehen herrialdea bilakatuko da, 1970 eta 1986 ostean. AEBn bigarren aldiz ospatuko da, 1994 ostean. Guztira, laugarren aldiz ospatuko da txapelketa Ipar Amerikan.

Egoitzaren aukeraketa aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoren proposamen bateratuaz gain, Maroko ere hautagai izen zen. 2018ko ekainak 13an Moskun ospatu zen FIFAren bozketan, proposamen bateratuak 134 boto jaso zituen, eta Marokok 65. FIFAko kide diren 211 federazioetatik 203k eman ahal zuten botoa.[1]

Egoitzak eta estadioak aldatu

16 hiri izango dira egoitza direlarik (11 Estatu Batuetan, 3 Mexikon eta 2 Kanadan).[2]

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

New York/New Jersey Dallas Kansas City
MetLife Stadium
(East Rutherford, New Jersey)
AT&T Stadium Arrowhead Stadium
Edukiera: 82.500
(Hautagaitza: 87.157)
Edukiera: 82.000
(Hautagaitza: 70.249)
Edukiera: 76.416
(Hautagaitza: 76.640)
     
Houston Atlanta
NRG Stadium Mercedes-Benz Stadium
Edukiera: 72.220 Edukiera: 71.000
(Hautagaitza: 75,000)
(83.000 arte handitu daiteke)
   
Los Angeles Filadelfia
SoFi Stadium
(Inglewood, Kalifornia)
Lincoln Financial Field
Edukiera: 70.240
(100.240 arte handitu daiteke)
Edukiera: 69.796
(Hautagaitza: 69.328)
   
Seattle San Frantzisko Boston Miami
CenturyLink Field Levi's Stadium
(Santa Clara, Kalifornia)
Gillette Stadium
(Foxborough, Massachusetts))
Hard Rock Stadium
(Miami Gardens, Florida)
Edukiera: 69.000
(72.000 arte handitu daiteke)
Edukiera: 68.500
(Hautagaitza: 70.909)
(75.000 arte handitu daiteke)
Edukiera: 65.878
(Hautagaitza: 70.000)
Edukiera: 64.767
(Hautagaitza: 67.518)
       

Kanada aldatu

Vancouver Toronto
BC Place BMO Field
Edukiera: 54.500 Edukiera: 30.000
(45.500era handitu daiteke)
   
Kanadako egoitzak

Mexiko aldatu

Mexiko Hiria Monterrey Guadalajara
Estadio Azteca Estadio BBVA
(Guadalupe, Nuevo León)
Estadio Akron
(Zapopan, Jalisco)
Edukiera: 87.523 Edukiera: 53.500
(Hautagaitza: 53.460)
Edukiera: 49.850
(Hautagaitza: 48.071)
     

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu