2022ko Munduko Futbol Txapelketa

Wikimediako kategoria


2022ko Munduko Futbol Txapelketa 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 18ra Qatarreko hainbat hiritan ospatuko den 22. Munduko Futbol Txapelketa da.

2022ko Munduko Futbol Txapelketa
Motakirol-denboraldia
txapelketa
futbol txapelketa
Denbora-tarte2022ko azaroaren 20a - 2022ko abenduaren 18a
Data2022
Edizio zenbakia22
2018
2026
KokalekuLusailgo estadio ikonikoa
Al Bayt estadioa
Ras Abu Aboud Stadium
Al Thumama Stadium
Education City Stadium
Al Rayyan Stadium
Khalifa International Stadium
Al Janoub Stadium
HerrialdeaQatar
AntolatzaileaFIFA
Partehartzaile kopuru32
Parte-hartzaileak
MaskotaLa'eeb (en) Itzuli
Kirolafutbol
Parte hartzaileak3.404.252
Irabazlea
Osatuta

Webguneqatar2022.qa
Hashtag#worldcup2022

Arabiar munduan antolatutako lehen txapelketa izango da, eta baita gehiengo musulmana daukan herrialde batean eratutako lehen aldia ere. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin paratu zuten 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren, Asian egingo den lehenengo txapelketa izango da.

Lehendabiziko aldiz, txapelketako partiduak ez dira maiatz, ekain edo uztailean jokatuko: Qatarren uda sasoiko tenperatura altuegiak direla eta, azaroan eta abenduan jokatuko da.[1] 64 partida jokatuko dira bost hiritako 8 estadiotan.

32 futbol selekziok hartuko dute parte, horietatik 31 sailkapen txapelketen bidez eta Qatarreko futbol selekzio nazionala zuzenean, antolatzaile gisa. Finala abenduaren 18an jokatuko da Lusaileko Lusail Iconic Stadium-en.


Egoitzaren aukeraketa aldatu

2018 eta 2022ko Munduko Futbol Txapelketarako aukeraketa prozesua 2009ko urtarrilean itxi zen, eta elkarte nazionalek otsailaren 2ra arte izan zuten epea aurkezteko[2]. Hasiera batean, bederatzi herrialdek aurkeztu zuten egoitza izateko proposamena, baina Mexiko lehenengo aukeraketatik irten zen[3], eta Indonesia ere kaleratu zuten, ez baitzuen aurkeztu gutunik bere proposamena babesteko[4]. Aukeraketa prozesuan, UEFAko kide ziren herrialdeek 2022ko aukeraketarako prozesua utzi zuten 2018koaren alde, eta 2022rako bost proposamen aurkeztu ziren: Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Hego Korea, Japonia, eta Qatar.

FIFAko Batzorde Exekutiboko hogeita bi kideek 2010eko abenduaren 2an bozketa egin zuten Zurichen. Qatarrek irabazi zuen laugarren botazio errondan. Estatu Batuen proposamena izan zen bigarrena. Hego Korea, Japonia eta Australia kanpoan geratu ziren aurreko bozketa errondetan.[5].

Emaitzak honakoak izan ziren[6]:

2022 FIFA bozketa (gehiengoa 12 boto)
Hautagaiak Botoak
1. erronda 2. erronda 3. erronda 4. erronda
Qatar 11 10 11 14
AEB 3 5 6 8
Hego Korea 4 5 5 Kaleratua
Japonia 3 2 Kaleratua
Australia 1 Kaleratua

Txapelketa Qatarren ospatzeko erabakiak kritika ugari jaso zituen, eta hedabide askok FIFAren ustelkeriaren itzala salatu zuten, FIFAk barne-ikerketa bat zabaldu zuelarik.[7]

FIFAk txapelketa ospatzeko aukeratu duen herrialde txikiena da Qatar hedaduraz, 1954ko Munduko Futbol Txapelketa jaso zuen Suitza baina hiru aldiz txikiagoa.

Babesletza aldatu

Babesle Globala aldatu

Egoitzak eta estadioak aldatu

Lusail Al Khor Al Rayyan
Lusail Iconic Stadium Al Bayt Stadium Education City Stadium Al Rayyan Stadium
Edukiera: 80.000
(eraikitzen)
Edukiera: 60.000
(eraikitzen)
Edukiera: 45.350
(eraikitzen)
Edukiera: 44.740
(txapelketarako handitua)
 
Al Wakrah Doha
Al Janoub Stadium Ras Abu Aboud Stadium Al Thumama Stadium Khalifa International Stadium
Edukiera: 40.000 Edukiera: 40.000
(eraikitzen)
Edukiera: 40.000
(eraikitzen)
Edukiera: 40.000
(berriztatua)

Talde fasea aldatu

A taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Herbehereak 3 2 1 0 5 1 +4 7 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Senegal 3 2 0 1 5 4 +1 6
3   Ekuador 3 1 1 1 4 3 +1 4
4   Qatar (H) 3 0 0 3 1 7 −6 0
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 2022ko azaroaren 23. Iturria: FIFA
(H) Antolatzailea


B taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Ingalaterra 3 2 1 0 9 2 +7 7 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Ameriketako Estatu Batuak 3 1 2 0 2 1 +1 5
3   Iran 3 1 0 2 4 7 −3 3
4   Gales 3 0 1 2 1 6 −5 1
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 23 November 2022. Iturria: FIFA


C taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Argentina 3 2 0 1 5 2 +3 6 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Polonia 3 1 1 1 2 2 0 4
3   Mexiko 3 1 1 1 2 3 −1 4
4   Saudi Arabia 3 1 0 2 3 5 −2 3
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 22 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako C taldea

D taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Frantzia 3 2 0 1 6 3 +3 6 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Australia 3 2 0 1 3 4 −1 6
3   Tunisia 3 1 1 1 1 1 0 4
4   Danimarka 3 0 1 2 1 3 −2 1
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 22 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako D taldea

E taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Japonia 3 2 0 1 4 3 +1 6 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Espainia 3 1 1 1 9 3 +6 4
3   Alemania 3 1 1 1 6 5 +1 4
4   Costa Rica 3 1 0 2 3 11 −8 3
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 23 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako E taldea

F taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Maroko 3 2 1 0 4 1 +3 7 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Kroazia 3 1 2 0 4 1 +3 5
3   Belgika 3 1 1 1 1 2 −1 4
4   Kanada 3 0 0 3 2 7 −5 0
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 23 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako F taldea

G taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Brasil 3 2 0 1 3 1 +2 6 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Suitza 3 2 0 1 4 3 +1 6
3   Kamerun 3 1 1 1 4 4 0 4
4   Serbia 3 0 1 2 5 8 −3 1
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 24 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako G taldea

H taldea aldatu

Pos Taldea J. I B G GF GA GD Pt Sailkapena
1   Portugal 3 2 0 1 6 4 +2 6 Kaleratze fasera igarotzen da
2   Hego Korea 3 1 1 1 4 4 0 4
3   Uruguai 3 1 1 1 2 2 0 4
4   Ghana 3 1 0 2 5 7 −2 3
Lehen partida(k) data honetan jokatuko da: 24 November 2022. Iturria: FIFA

2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea


2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea 2022ko Munduko Futbol Txapelketako H taldea

Erreferentziak aldatu

  1. Fifa, Qatar 2022: Mondiali dal 21 novembre al 18 dicembre
  2. Soccer Insider - Future World Cups. (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  3. (Ingelesez) FIFA.com. (2009-09-29). «Mexico withdraws FIFA World Cup bid» FIFA.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  4. (Ingelesez) Indonesia 2022 World Cup bid over. 2010-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  5. (Ingelesez) England miss out in 2018 Cup vote. 2010-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  6. (Ingelesez) Doyle, Paul; Busfield, Steve. (2010-12-02). «World Cup 2018 and 2022 decision day - live! | Paul Doyle and Steve Busfield» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  7. Qatar world cup part of FIFA corruption scandal; The Guardian, 2015ko ekainak 7

Kanpo estekak aldatu