2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Junior Abesti Lehiaketaren XVII. edizioa

2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa edo Junior Eurovision 2019 (ofizialki ingelesez Junior Eurovision Song Contest 2019, frantsesez Concours Eurovision de la Chanson Junior 2019, polonieraz Konkurs Piosenki Eurowizji dla Dzieci 2019 eta silesieraz Ojrowizyjŏ Junior 2019) urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren hamazazpigarren edizioa izan zen. Gliwiceko Gliwice Arena aretoan ospatu zen, Polonian, azaroaren 24an.

2019ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Azaroaren 24, 2019
Egoitza Gliwice Arena, Gliwice
Aurkezlea(k) Ida Nowakowska
Aleksander Sikora
Roksana Węgiel
Antolatzailea Telewizja Polska (TVP)
Partaide kopurua 19
Irabazlea "Superhero"
Viki Gabor
 Polonia

Garailea Poloniako Viki Gabor izan zen, "Superhero" abestiarekin. Poloniaren bigarren garaipena izan zen. Lehen aldiz irabazi zuen herrialde batek ondoz ondoko edizioetan, eta lehen aldiz irabazi zuen herrialde antolatzaileak etxean.

Hemeretzi herrialdek hartu zuten parte guztira. Azerbaijan eta Israel erretiratu egin ziren eta Espainia hamabi urteko eten baten ostean itzuli zen.

Kokapena aldatu

 
Gliwice Arena, lehiaketaren egoitza.

Poloniaz gain, Armenia eta Kazakhstanek jaialdiaren egoitza izateko interesa adierazi zuten. Baina, azkenik, jaialdiaren azken edizioa irabazi zuen Polonia (Roksana Węgiel-ri esker "Anyone I Want to Be" abestiarekin) aukeratu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) herrialde antolatzaile bezala. Polonian, zazpi hirik aurkeztu zuten hautagaitza lizitazio prozesuan: Gdańsk, Gliwice, Katowice, Krakovia, Łódź, Szczecin eta Toruń. EBU eta TVP poloniar telebista publikoak Gliwice aukeratu zuten; bertako Gliwice Arena aretoan 17,178 pertsona sar daitezke.

Lehiaketa aldatu

Europako Irrati-Telebista Batasunak uztailaren 18an eman zen ezagutzera behin-betiko partaide zerrenda. 16 herrialde sortzaileetatik, sei izan ziren edizio honetan parte hartu dutenak: Bielorrusia, Espainia, Herbehereak, Malta, Ipar Mazedonia eta Polonia.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Australia Ingelesa Jordan Anthony "We Will Rise" Altxatuko gara 8 121
02   Frantzia Frantsesa, Ingelesa Carla "Bim Bam Toi" Bim Bam Zu 5 169
03   Errusia Errusiera, Ingelesa Tatyana Mezhentseva & Denberel Oorzhak "A Time For Us" Guretzako denbora 13 72
04   Ipar Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Mila Moskov "Fire" Sua 6 150
05   Espainia Gaztelania Melani García "Marte" 3 212
06   Georgia Georgiera, Ingelesa Giorgi Rostiashvili "We Need Love" Maitasuna behar dugu 14 69
07   Bielorrusia Errusiera, Ingelesa Liza Misnikova "Pepel'nyy (Ashen)" (Пепельный) Errauts 11 92
08   Malta Ingelesa, Maltera Eliana Gomez Blanco "We Are More" Gehiago gara 19 29
09   Gales Galesa Erin Mai "Calon yn Curo" Bihotz taupadak 18 35
10   Kazakhstan Kazakhera Yerzhan Maksim "Armanyńnyan Qalma" (Арманыңнан қалма) Ez galdu ametsik 2 227
11   Polonia Poloniera, Ingelesa Viki Gabor "Superhero" Superheroi 1 278
12   Irlanda Irlandera Anna Kearney "Banshee" 12 73
13   Ukraina Ukrainera, Ingelesa Sofia Ivanko "The Spirit of Music" Musikaren espiritua 15 59
14   Herbehereak Nederlandera, Ingelesa Matheu "Dans Met Jou" Zurekin dantzatu 4 186
15   Armenia Armeniera, Ingelesa Karina Ignatyan "Colours of Your Dream" Zure ametsaren koloreak 9 115
16   Portugal Portugesa, Ingelesa Joana Almeida "Vem comigo (Come with Me)" Zatoz nirekin 16 43
17   Italia Italiera, Ingelesa Marta Viola "La voce della Terra" Lurraren ahotsa 7 129
18   Albania Albaniera Isea Çili "Mikja ime fëmijëri" Nire haurtzaroko laguna 17 36
19   Serbia Serbiera, Ingelesa Darija Vračević "Podigni Glas (Raise Your Voice)" (Подигни глас) Altxa zure ahotsa 10 109

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu