2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 64. edizioa izan zen. Tel Aviveko Expo Tel Aviv erakustazokan egin zen, Israelen. Ekitaldia hirugarren aldiz antolatu zuen Israelek. Finalerdiak maiatzaren 14an eta 16an izan ziren, eta final handia maiatzaren 18an.[1] Aurkezleak Bar Refaeli, Erez Tal, Assi Azar eta Lucy Ayoub izan ziren.

2019ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 14, 2019
Bigarren finalerdia Maiatzak 16, 2019
Finala Maiatzak 18, 2019
Egoitza Expo Tel Aviv, Tel Aviv
Aurkezlea(k) Erez Tal
Bar Refaeli
Assi Azar
Lucy Ayoub
Antolatzailea Israelgo Irrati-difusioko Korporazio Publikoa (KAN)
Partaide kopurua 41
Irabazlea "Arcade"
Duncan Laurence
 Herbehereak

Lehiaketako irabazlea Duncan Laurence bakarlari nederlandarra izan zen, "Arcade" kantuarekin. Herbehereen bosgarren garaipena izan zen. Bigarren postua Italiako Mahmoodentzat izan zen, "Soldi" kantuarekin. Errusiako Sergey Lazarevek, "Scream" abestiarekin, hirugarren postua lortu zuen; aurretik ere hirugarren gelditu zen Lazarev 2016ko edizioan. Epaimahai profesionalen gustukoena Ipar Mazedonia izan zen, eta telebozketaren gustokoena Norvegia.

41 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urtean baino bi gutxiagok.[2] Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik bosgarren urtez. Bulgariak partaidetzari uko egin zion, irrati-telebista publikoaren arazo ekonomikoak medio. Ukrainak parte hartzeko izena emana zuen, baina partaidetza bertan behera utzi zuen, 2014tik Errusiarekin daukan gatazka medio.[3]

Kokapena aldatu

 
Expo Tel Aviv, lehiaketaren egoitza.

Historian hirugarren aldiz, lehiaketa Israelek antolatu zuen, herrialdeak 2018ko edizioa irabazi ondoren Nettaren eskutik. Aurretik Jerusalemen egin zen ekitaldia, birritan, 1979an eta 1999an. Lizitazio prozesu bat burutuz, 2018ko irailaren 13an Tel Aviveko Expo Tel Aviv erakustazoka hautatu zuten 2019ko egoitza bezala Israelgo Irrati-difusioko Korporazio Publikoak (KAN) eta Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU).

Erakustazoka honen bigarren pabiloia erabili zen ekitaldirako, non 10.000 pertsona inguru sar daitezkeen.

Hasiera batean, ekitaldia Jerusalemen egingo zela baieztatu zuen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Hala ere, Jerusalemen estatusa dela eta, herrialde batzuek ekitaldiari boikot egiteko aukerarik baldin bazen, EBUk beste hiri edota herrialde bat aukeratuko zuela jakinarazi zion KAN korporazioari eta israeldar gobernuari, israeldar prentsaren arabera.[4] Ondoren lizitazio prozesua zabaldu zen, eta Tel Avivez gain Jerusalem eta Eilat izan ziren hautagai ofizialak.[5]

Formatua aldatu

Ikus-diseinua aldatu

Edizioaren leloa, Dare to dream (euskaraz "Ausartu amets egiten") 2018ko urriaren 28an aurkeztu zen, eta bere ikus-diseinua 2019ko urtarrilaren 8an. Batera jarrita izar bat osatzen duten hiru hiruki erakusten ditu logo nagusiak. Infografia, apainketa, eszenatokiaren diseinua, eta merchandisina, besteak beste, ikus-diseinu honetan oinarritu ziren.[6]

Aurkezleak aldatu

2019ko urtarrilak 8an, KAN eta EBUk lehiaketaren lau aurkezleak ezagutarazi zituen. Bar Refaeli nazioarteko supermodeloa da, Erez Tal eta Assi Azar Keshet 12 telebista kate pribatuko ohiko aurkezleak dira, eta Lucy Ayoub KANeko ohiko aurkezlea da.[7]

Artista gonbidatuak aldatu

Lehen finalerdia aurreko urteko irabazle izan zen Nettak zabaldu zuen "Toy" abestuz, eta pausartean 1998ko garailea izan zen Dana Internationalek "Just the Way You Are" abestu zuen.[8]

Bigarren finalerdiko pausartean, Shalva Band taldeak "A Million Dreams" abestu zuen.[8]

Finala zabaltzeko, 1998ko irabazlea izan zen Dana Internationalek "Diva" eta "Tel Aviv" abestu zituen, 1973ko israeldar ordezkaria izan zen Ilanitek "Ey Sham" abestu zuen, eta 2015eko ordezkaria izan zen Nadav Guedjek "Golden Boy" abestu zuen. Lehiaketako emanaldien ondoren, Madonna nazioarteko superrizarrak "Like a Prayer" eta "Future" (Quavo raperoarekin) kantatu zituen.[9] Horrez gain, aurreko urteko irabazlea izan zen Nettak "Nana Banana" kanta berria estreinatu zuen eta Conchita Wurst (2014ko irabazlea), Måns Zelmerlöw (2015eko irabazlea), Eleni Foureira (2018ko bigarren sailkatua), Verka Serduchka (2007ko bigarren sailkatua) eta Gali Atari (1979ko irabazlea) Eurovisioneko kanten pot-pourri batean aritu ziren. Idan Raichelek "Bo’ee – Come to Me" abestu zuen. Gal Gadot aktore eta modeloak agerpena egin zuen bideo batean.[8]

Finalerdien zozketa aldatu

Herrialde partaideak bi finalerdietan banatzeko zozketa 2019ko urtarrilak 28an ospatu zen, Tel Aviveko Arte Museoan. Finalerdietako 36 partaideak 6 pototan kokatu ziren lehenik, bere bozketa joera historialaren arabera. Finalera zuzenik sailkatutako herrialdeek – Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Israel) – zein finalerditan zegokien botoa ematea ere erabaki zuen zozketak.[10]

1. potoa 2. potoa 3. potoa 4. potoa 5. potoa 6. potoa
  1. Ukrainak bertan behera utzi zuen partaidetza, zozketa ondoren hilabete bat beranduago.

Lehiaketa aldatu

 
Duncan Laurence lehiaketako irabazlea eszenatokian.

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Israel) zuzenki sailkatuak zeuden finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak aldatu

Lehen finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Frantzia eta Israeleri ere egokituko zitzaien botoa ematea. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Zipre Ingelesa Tamta "Replay" Errepikapena 9 149
02   Montenegro Ingelesa D mol "Heaven" Zerua 16 46
03   Finlandia Ingelesa Darude feat. Sebastian Rejman "Look Away" Begirada kendu 17 23
04   Polonia Poloniera, Ingelesa Tulia "Fire of Love (Pali się)" Maitasun-sua (Sutan daude) 11 120
05   Eslovenia Esloveniera Zala Kralj & Gašper Šantl "Sebi" Zeure buruari 6 167
06   Txekia Ingelesa Lake Malawi "Friend of a Friend" Lagun baten laguna 2 242
07   Hungaria Hungariera Joci Pápai "Az én apám" Neure aita 12 97
08   Bielorrusia Ingelesa ZENA "Like It" Gustuko 10 122
09   Serbia Serbiera[fe1 1] Nevena Božović "Kruna" (Круна) Koroa 7 156
10   Belgika Ingelesa Eliot "Wake Up" Esna zaitez 13 70
11   Georgia Georgiera[fe1 2] Oto Nemsadze "Keep on Going" Jarrai aurrera 14 62
12   Australia Ingelesa Kate Miller-Heidke "Zero Gravity" Zero grabitatea 1 261
13   Islandia Islandiera Hatari "Hatrið mun sigra" Gorrotoa nagusituko da 3 221
14   Estonia Ingelesa Victor Crone "Storm" Ekaitza 4 198
15   Portugal Portugesa Conan Osíris "Telemóveis" Mugikorrak 15 51
16   Grezia Ingelesa Katerine Duska "Better Love" Maitasun hobea 5 185
17   San Marino Ingelesa[fe1 3] Serhat "Say Na Na Na" Esan na na na 8 150
  1. Errepikatzen diren bi lerro ingelesez.
  2. Esamolde bat abkhazieraz.
  3. Hiru hitz turkieraz.

Bigarren finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Erresuma Batua eta Italiari ere egokituko zitzaien botoa ematea. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Armenia Ingelesa Srbuk "Walking Out" Irteten 16 49
02   Irlanda Ingelesa Sarah McTernan "22" 18 16
03   Moldavia Ingelesa Anna Odobescu "Stay" Geratu 12 85
04   Suitza Ingelesa Luca Hänni "She Got Me" Hartu ninduen 4 232
05   Letonia Ingelesa Carousel "That Night" Gau hura 15 50
06   Errumania Ingelesa Ester Peony "On a Sunday" Igande batean 13 71
07   Danimarka Ingelesa, Frantsesa[fe2 1] Leonora "Love is Forever" Maitasuna betirako da 10 94
08   Suedia Ingelesa John Lundvik "Too Late for Love" Beranduegi maitasunerako 3 238
09   Austria Ingelesa PÆNDA "Limits" Mugak 17 21
10   Kroazia Ingelesa, Kroaziera Roko "The Dream" Ametsa 14 64
11   Malta Ingelesa Michela "Chameleon" Kameleoia 8 157
12   Lituania Ingelesa Jurij Veklenko "Run with the Lions" Lehoiekin korrika egin 11 93
13   Errusia Ingelesa Sergey Lazarev "Scream" Garrasi 6 217
14   Albania Albaniera Jonida Maliqi "Ktheju tokës" Herrialdera itzulera 9 96
15   Norvegia Ingelesa[fe2 2] KEiiNO "Spirit in the Sky" Zeruko espiritua 7 210
16   Herbehereak Ingelesa Duncan Laurence "Arcade" Joko-aretoa 1 280
17   Ipar Mazedonia Ingelesa Tamara Todevska "Proud" Harro 2 239
18   Azerbaijan Ingelesa Chingiz "Truth" Egia 5 224
  1. Lerro batzuk danieraz eta alemanez ere.
  2. Errepikatzen den lerro bat ipar samieraz.

Finala aldatu

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 41 herrialdek eman zuten botoa.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak[f 1]
01   Malta Ingelesa Michela "Chameleon" Kameleoia 14 107
02   Albania Albaniera Jonida Maliqi "Ktheju tokës" Herrialdera itzulera 17 90
03   Txekia Ingelesa Lake Malawi "Friend of a Friend" Lagun baten laguna 11 157
04   Alemania Ingelesa S!sters "Sister" Ahizpa 25 24
05   Errusia Ingelesa Sergey Lazarev "Scream" Garrasi 3 370
06   Danimarka Ingelesa, Frantsesa[f 2] Leonora "Love is Forever" Maitasuna betirako da 12 120
07   San Marino Ingelesa[f 3] Serhat "Say Na Na Na" Esan na na na 19 77
08   Ipar Mazedonia Ingelesa Tamara Todevska "Proud" Harro 7 305
09   Suedia Ingelesa John Lundvik "Too Late for Love" Beranduegi maitasunerako 5 334
10   Eslovenia Esloveniera Zala Kralj & Gašper Šantl "Sebi" Zeure buruari 15 105
11   Zipre Ingelesa Tamta "Replay" Errepikapena 13 109
12   Herbehereak Ingelesa Duncan Laurence "Arcade" Joko-aretoa 1 498
13   Grezia Ingelesa Katerine Duska "Better Love" Maitasun hobea 21 74
14   Israel Ingelesa Kobi Marimi "Home" Etxea 23 35
15   Norvegia Ingelesa[f 4] KEiiNO "Spirit in the Sky" Zeruko espiritua 6 331
16   Erresuma Batua Ingelesa Michael Rice "Bigger Than Us" Gu baino handiagoa 26 11
17   Islandia Islandiera Hatari "Hatrið mun sigra" Gorrotoa nagusituko da 10 232
18   Estonia Ingelesa Victor Crone "Storm" Ekaitza 20 76
19   Bielorrusia Ingelesa ZENA "Like It" Gustoko 24 31
20   Azerbaijan Ingelesa Chingiz "Truth" Egia 8 302
21   Frantzia Frantsesa, Ingelesa Bilal Hassani "Roi" Erregea 16 105
22   Italia Italiera[f 5] Mahmood "Soldi" Dirua 2 472
23   Serbia Serbiera[f 6] Nevena Božović "Kruna" (Круна) Koroa 18 89
24   Suitza Ingelesa Luca Hänni "She Got Me" Arazi ninduen 4 364
25   Australia Ingelesa Kate Miller-Heidke "Zero Gravity" Zero grabitatea 9 284
26   Espainia Gaztelania Miki "La venda" Benda 22 54
  1. Finala ospatu eta lau egun geroago, Bielorrusiar epaimahaiaren emaitzak gaizki gehitu zirela adierazi zuen EBUk, eta hau zuzentzeak emaitza ofizialetan aldaketa batzuk eragin zituen.
  2. Lerro batzuk danieraz eta alemanez ere.
  3. Hiru hitz turkieraz.
  4. Errepikatzen den lerro bat ipar samieraz.
  5. Bi lerro arabieraz.
  6. Errepikatzen diren bi lerro ingelesez.

Gertakariak aldatu

Boikot eskaerak aldatu

Israeldar estatuaren aurkako "Boikota. Desinbertsioa. Zigorra" kanpaina jarraituz, ekitaldiari boikota egiteko deialdiak egin zituzten alderdi eta artista batzuek. Hala ere, aurreko urteko herrialde partaide guztiek jarraitu zuten lehiaketan bi salbuespen ezik, eta bi salbuespenek (Bulgaria eta Ukraina) bestelako arrazoiengatik egin zioten uko partaidetzari.

Ukrainaren partaidetza aldatu

Ukrainan Vidbir 2019 lehiaketak erabaki behar zuen nor izango ote zen Ukrainako ordezkaria Eurovisionen. 2019ko otsailaren 23an jokatu zen Vidbir 2019-en finala, eta Maruv abeslariak irabazi zuen "Siren Song" abestiarekin. Hala ere, Ukrainako telebista erakunde publikoak kontratu bat aurkeztu zion Maruvi Eurovisionen bere izena emateko, eta 48 orduko epea eman zion sinatzeko. Kontratu honen klausula deigarriena Errusian kontzertuak emateari uko egitea zen, eta Maruvek Errusian kontzertuak emateko data batzuk itxita zeuzkan aldez aurretik. 2014tik Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazka politiko eta militarragatik, polemikoa da Ukrainan musikariek Errusian kontzertuak ematea. Maruvek uko egin zion kontratua sinatzeari eta Eurovisionera joateari baldintza horietan. Telebista erakundeak Vidbir lehiaketan bigarren eta hirugarren sailkatu zirenei eskatu zien orduan Eurovisionera joatea Ukraina ordezkatzeko, baina haiek ere uko egin ziotenean, telebista erakundeak bertan behera utzi zuen otsailaren 27an Ukrainaren partaidetza.

Palestinar ikurren agerraldiak aldatu

Israel-Palestina Gatazka dela eta, Palestinar ikurren ezusteko agerraldiak izan ziren finalean. Artista gonbidatu bezala abesten zuen Madonnaren emanaldian, bi dantzarik Israeldar eta Palestinar banderak erakusten zituzten bizkarrean, eta emanaldiaren amaieran bi dantzari hauek sorbaldaz sorbalda agertu ziren, eskailera batzuk igo ahala. Geroago, Islandiako partaideek, Hatari taldeko kideek, Palestinar ikurrak erakutsi zituzten kamara aurrean telebozketaren botoak jaso zituztenean, eta Expo Tel Aviveko ikuslegoaren zati nabarmen batek txistuekin erantzun zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu