2019-2020ko Hong Kongeko protestak

2019-2020ko Hong Kongeko protestak Hong Kongen egindako elkarretaratze eta manifestazio batzuk dira, Carrie Lamen gobernuak bultzaturiko Txinara Estraditatzeko Lege Proiektua (ingelesez: Fugitive Offenders and Mutual Legal Assistance in Criminal Matters Legislation (Amendment) Bill) bertan behera uztea eskatzeko. Helburua bete ondoren, manifestariek britainiar kolonia ohian demokrazia eskatzeari ekin zioten. Estradizio legearen aurkakoen aburuz, lege proiektuak Txinako Herri Errepublikaren legediari hiri autonomoaren ateak irekitzen zituen eta, ondorioz, Hong Kongeko biztanleak, beste lege-sistema baten menpe egongo ziren.

2019-2020ko Hong Kongeko protestak
Irudia
Map
Motamanifestazio
prozesio
Honen parte daprotests of 2019 (en) Itzuli
Denbora-tarte2019ko martxoaren 15a - 
Garaia2019-2020 one-year-period (en) Itzuli
KokalekuHong Kong
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
HelburuFive demands, not one less (en) Itzuli
Kausacauses of the 2019 Hong Kong protests (en) Itzuli
Pertsona hilak5 (2019ko uztaila)
8 (2019ko iraila)
Pertsona zaurituak2.600
Atxilotu kopurua
748, 1.453, 5.890, 7.019 eta 7.800
Osatuta

Lehen manifestazio erraldoia 2019ko ekainaren 9an Giza Eskubideen Fronte Zibilak (CHRF, ingelesezko siglengatik) deitu zuen. Antolatzaileen arabera, 1,03 milioi pertsona bildu ziren eta manifestazioak hedabideen babesa jaso zuen. Manifestazio horrekin batera, atzerriko beste leku batzuetan protestak egin zituzten, kanpoko hongkongdarrek eta tokiko ekintzaileek antolatuta. 2014ko Aterkien Iraultzatik Hong Kongen izandako mobilizaziorik handiena izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Hong Kongeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.