2015eko Bamakoko Radisson Blu hoteleko atentatua

2015eko Radisson Blu hoteleko atentatua Bamakon (Mali), 2015eko azaroaren 20aren goizean burututako erasoa izan zen. Hamar bat ekintzaile jihadista Radisson Blu luxuzko hotelean sartu ziren eta 170 pertsona bahitu zituzten (140 bezero eta 30 hoteleko langile). Erasoa 27 bahituen eta bi ekintzaile islamisten heriotzarekin burutu zen.[1]

2015eko Bamakoko Radisson Blu hoteleko atentatua
Irudia
Map
Motaatentatu
bahituak hartze
tiroketa masibo
Data2015eko azaroaren 20a
KokalekuRadisson Blu Hotel in Bamako (en) Itzuli
HerrialdeaMali
Pertsona hilak20
Pertsona zaurituak9
ArmaAK-47

Erasoaren erantzuleak aldatu

Al-Qaeda taldearekin lotura duen Al Mourabitoun taldeak erasoa bere gain hartu zuen, Mohtar Belmohtarren buruzagitzapean. Talde horrek errebindikazio testu batean zera eskatzen zuen: Frantzian atxilotutako islamiarrak askatzea eta, halaber, Maliren iparraldean gobernuak aurrera daramatza erasoak erantzutea. Taldeak 2013an Aljeriako In Amenas gas-plantaren aurkako erasoa eraman zuen aurrean; orduan erasoak 39 bahituen eta 29 erasotzaileen heriotzarekin bukatu zen.

Bahituak aldatu

Gutxienez hamalau herrialdetako bezeroak zeuden hotelean: Frantzia, Txina, Turkia, India, Belgika... Belgiar bakarra hil egin zuten, Valonia Parlamentuko langilea. Islamistek Koranaren pasarteak buruz zekitenak libre utzi zituzten.

Erreskate operazioa aldatu

Arratsaldeko 14:00etan Frantzia, Mali eta AEBetako indar bereziak hotelean sartu ziren erasoari amaiera emanez.[2][3]

Gobernuaren erantzuna aldatu

Maliko Gobernuak, Ibrahim Boubacar Keïta estatu-burua, lurralde osoan 10 egunetarako salbuespen egoera eta hiru dolu egun ezarri zituen.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu