2011ko Libiako esku-hartze militarra

Koalizioko kideen esku-hartze militarra Libian eta Libiako aire-eremuaren itxiera 2011ko martxoaren 17an Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpenaren bidez onartutako operazio militarra izan zen.[4] Aire-eremuaren itxiera hori proposatu zen, 2011ko Libiako matxinaden aurka Muammar al Kadafik eta bere jarraitzaileek herritarren aurka egindako bonbardaketak ekiditeko.[5]

Libiako esku-hartze militarra
2011ko Libiako Gerra Zibilaren zati
Data2011ko martxoaren 19a - 2011ko urriaren 31a
LekuaLibia
EmaitzaMartxan
Gudulariak

NBEko 1973 ebazpena betetzen duten estatuak:


NATO
Arabiar Emirerri Batuak Arab. Em. Bat.
 Qatar
 Jordania

 Suedia

Libia Libiar Jamahiriya

  • Libiako Indar Armatuak
  • Miliziak
  • Atzerriko mertzenarioak[1][2][3]
Buruzagiak
Anders Fogh Rasmussen
Kanada Charles Bouchard
Italia Rinaldo Veri
Ameriketako Estatu Batuak Carter Ham
Ameriketako Estatu Batuak Sam Locklear
Libia Muammar al Kadafi
Libia Saif al-Islam Kadafi
Libia Al-Saadi al Kadafi
Libia Khamis al Kadafi
Libia Abu-Bakr Yunis Jabr

Bi egun beranduago, 2011ko martxoaren 19an, operazio militarra martxan jarri zen, Frantziako hainbat hegazkin militarrek Libia gainean hegan egin eta Royal Navyk itsas-blokeoa egin ostean.[6] AEBetako USS Enterprise eta Charles de Gaulle hegazkin-ontziek ere parte hartu zuten.

Ameriketako Estatu Batuetako armadaren kodea operaziorako Odyssey Dawn[7] (Odisea Egunsentian) izan zen, Kanadakoa Operation MOBILE,[8] Frantziakoa Opération Harmattan[9] eta Erresuma Batukoa Operation Ellamy.[10]

Martxoaren 23an NATO erakundeak operazio militarraren agintea hartu zuen. NATOk Operation Unified Protector izena jarri zion.[11] 11 herrialdeetako ontziek itsas blokeoa ezarri zuten Libian eta armen bahiketa martxan jarri zuten.

Hilabete batzuk beranduago, errebeldeek Muammar al Kadafi exekutatu zutenean, NATOk operazioa amaitutzat eman zuen 2011ko urriaren 31n.[12]

Estatu partaideak aldatu

Militarren zabaltzea 2011ko martxoaren 19an hasi zen. Hauek izan ziren operazio militarraren estatu partaideak eta indarrean zegoen NBEn ebazpena betetzen ari zirenak:

Operazio antolatzeko, hegazkin nahiz itsasontzi militarrei laguntza emateko Europako ondorengo hirietako baseetan jardun zuten koalizioko indarrek:

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Libya: foreign mercenaries terrorising citizens» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  2. Moammar Gadhafi's Private Mercenary Army 'Knows One Thing: To Kill'. ABC News International (USA) 22 February 2011 (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  3. «African mercenaries in Libya nervously await their fate» The Daily Telegraph (Noiz kontsultatua: 2011-03-22).
  4. Security Council Approves ‘No-Fly Zone’ over Libya, Authorizing ‘All Necessary Measures’ to Protect Civilians in Libya, by a vote of ten for, none against, with five abstentions. Un.org (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  5. Sarkozy: "Gure hegazkinak Gaddafiren erasoak eragozten ari dira dagoeneko". Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-20).[Betiko hautsitako esteka]
  6. French fighter jets deployed over Libya. CNN 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  7. News Article: Coalition Launches Operation Odyssey Dawn. Defense.gov 2011-03-19 (Noiz kontsultatua: 2011-03-19).
  8. Operation MOBILE; Canadian Expeditionary Force Command. forces.gc.ca (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
  9. French Ministry of Defense declaration. (Noiz kontsultatua: 19 March 2011).
  10. Libya assault: UN's calculated gamble. BBC News 19 March 2011 (Noiz kontsultatua: 20 March 2011).
  11. Libiarentzat «proiektu politiko» bat prest duela dio Frantziak. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).[Betiko hautsitako esteka]
  12. NATOk bukatutzat eman du Libiako operazio militarra. Berria (Noiz kontsultatua: 2011-10-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu