2011ko Espainiako Tabakoaren Aurkako Legea

Tabakoaren Aurkako Lege Berria edota 2011ko Tabakoaren Aurkako Legea izenez ezagutzen dena, aurreko 2006ko Espainiako Tabakoaren Aurkako Legea berritu asmoz 2011ko urtarrilaren 2an indarrean sartu zen espainiar lege bat da[1]. Bere ondorio garrantzitsuena jendaurreko edozein leku publiko iriki edo itxietan erretzeko debekua da. Salbuespen batzuk kendurik, erabateko debekuaz mintzatu daiteke, honela bada, tabakoaren aurkako espainiar legedia gai honetan aintzindariak diren estatubatuar, alemaniar, britainiar edota irlandar legediaren pare jartzen delarik.

2011ko Espainiako Tabakoaren Aurkako Legea
Motaordinary law (en) Itzuli
PromulgatzeEspainiako Gorteak
Argitaratze-data2010eko abenduaren 31
Indarrean sartze2011ko urtarrilaren 2a
Nongo eskumenen mendeEspainia

Isunak aldatu

Lege berriaren arabera, debekatuta dauden lekuetan erretzea hutsegite arina da. Behin egin ezkero, isuna 30 eurotakoa da. Gisa honetako hiru hutsegite pilatu ezkero, hutsegitea larritzat har daiteke. Era berean, leku edo lokal bateko jabeak erretzea debekatuta dagoen lekuetan erretzaileentzako toki bat egokitzea edota erretzea debekatuta dauden lekuetan erretzea baimentzea ere hutsegite larria da. Hutsegite larriak 601 eurotatik 10.000 eurotara doazen isunekin zigortuko dira, aldiz, hutsegite oso larriak 10.001 eurotatik 600.000 eurotara doazen isunekin zigortu daitezke.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu