2010eko Moskuko metroko atentatuak

2010eko Moskuko metroko atentatuak 2010eko martxoaren 29an Moskuko metroaren aurkako eraso terrorista suizidak izan ziren.[2] Bi emakume terroristek gauzatu zituzten bi leherketa-suizida. Lehenengo leherketa Lubianka geltokian izan zen eta bigarrena Park Kulturi-Radialnaia geltokian. 40 pertsona hil ziren.

Moskuko metroko atentatua
Bi leherketako gertaturiko metroko mapa.
LekuaMosku (Errusia)
Data2010-03-29 7:56 MSD eta 8:39 MSD (UTC+4)
MotaEraso suizida
ArmaRDX lehergailuak
Kalteak40 hildako
102 zauritu
ErasotzaileakTxetxeniar terroristak
Al Kaida[1]
Partehartzaileak2 emakume
Erasoaren ondorengo ospatutako ez-ohiko bilera.

Gertakariak aldatu

Lehenengo leherketa Lubianka geltokian gertatu zen goizeko 7:56etan (3:56 UTC) eta bigarrena 8:38 inguruan. Beranduago, 10:04etan telefono publiko batetik egindako dei batek beste leherketa bat iragartzen zuen Begovaia geltokiko langileen aurka, baina ondoren frogatu zen faltsua izan zela.[3]

Leherketak eraso suizidak izan ziren. RDXez osatutako etxean egindako lehergailuekin. Lehergailuak errailetan jarri zituzten eta bi emakume terroristek telefono mugikor baten bitartez lehergailuak aktibatu zituzten trena iristear zegoenean. Emakumeek lehergailuak sabelera lotuta zituzten. Lehenengo lehergailuak 4 kg TNTko indarra zuen eta bigarrenak 2 kg-koa. Era honetako erasoak gauzatzen dituzten emakume txetxeniarrek "alargun beltz" izena hartzen dute. Aurretik Moskuko metroan eta Beslamgo eskolako sarraskian.[4] Erasoa lan-egun bateko bidaiari kopuru handia zegoen orduan gertatu zen.

Herritartasuna Hildakoak Zauritutakoak
  Errusia 33 86
  Tajikistan 2 -
  Ukraina 1 -
  Malaysia - 1
  Filipinak - 1
identifikatzeke 4 0
Guztira 40 88

Ondorioak aldatu

Errusiako gobernuak segurtasun neurri zorrotzak ezarri zituen herrialde osoan zehar, bereziki metro sistema zuten hirietan. Inteligentzia zerbitzuen arabera bi emakume txetxeniar izan ziren atentatuaren egileak, baina Al Kaidak ere lagundu zuen atentatuan aurrera eramateko laguntzen.[1] Bien bitartean, Errusiar Federazioko Fiskaltzak ikerketa kriminalak hasi zituen terrorismo ekintzengatik. Egun batzuk beranduago Kaukasoko Emiratoko terroristen buruak atentatuak bere gain hartu zituen.

 
Loreak Lubianka geltokian hildakoen oroimenez.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu