2008ko Greziako istiluak

Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz: Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.

Atenasko enfrentamenduak.

Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere eraso zituzten. Istiluok Tesalonika Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.

Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.

Grebak aldatu

 
Istiluak Tesalonikiko unibertsitatean.

Unibertsitateetako irakasleek hiru eguneko grebara deitu zuten. Ikasle mugimenduak ere hainbat lan-uzte antolatu zituen.

Abenduaren 10erako greba orokorrerako deialdia zabaldu zen Grezia osoan, "Karamanlis-en gobernuaren eta krisi ekonomikoaren aurka"[1].

Istiluen eta protesten kokalekua aldatu

Alexandrosen hilketa salatzeko istiluak, Atenaseko eta Greziako beste hirietara zabaldu ziren. Bien bitartean, Europa eta Munduko beste zenbait hiritan ere protestak antolatu ziren.

Estatua Hiria(k)
  Grezia Atenas, Tesalonika, Ioanina, Komotini, Kastoria, Patras,Tripoli, Volos, Trikala, Mitilene, Agrinio, Kavala, Korfu, Pireo, Kanea, Heraklion, Rodas, Karditsa, Lamia, Stylida, Drama, Xanti[2], Lagkadas, Kozani, Alexandropoli, Larisa eta Korinto.
  Suedia Stockholm
  Argentina Buenos Aires
  Armenia Viena
  Alemania Berlin, Hanburgo, Kolonia, Hanover, Leipzig, Bremen, Dresden eta Nurenberg
  Erresuma Batua Londres eta Edinburgh
  Zipre Larnaka, Nikosia eta Pafos
  Italia Florentzia, Venezia, Erroma, Turin eta Bolonia[3]
  Espainia Sevilla, Madril eta Bartzelona
  Danimarka Kopenhage[4]
  Frantzia Paris[5] eta Bordele
  Errusia Mosku[6]
  Turkia Istanbul[6]
  AEB New York[7] eta Olympia
  Irlandako Errepublika Dublin
  Belgika Brusela eta Gante
  Suitza Zürich
  Australia Melbourne
  Errumania Bukarest
  Bulgaria Sofia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu