2007ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

2007ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 3an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren III. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Eztabaidagai nagusiak osasun zerbitzu publikoa, hezkuntza, zergak eta bereziki Erresuma Batuaren batasuna izan ziren. Laboristak, Eskoziako Alderdi Nazionala, Kontserbadoreak eta liberal demokratak ziren alderdia nagusiak.

2003 2011
2007ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2007ko maiatzaren 3a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%53,9
%4,2
Eskualdeak
%54,0
%4,3
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak 664.227 %32,9 9,1
Eskualde bozak 633.611 %31,0 10,1
Eserlekuak 47 20
Eskoziako Alderdi Laborista
Jack McConnell
Barruti bozak 648.374 %32,1 2,5
Eskualde bozak 595.415 %29,2 0,1
Eserlekuak 46 4
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
Annabel Goldie
Barruti bozak 334.743 %16,6
Eskualde bozak 284.035 %13,9 1,6
Eserlekuak 17 1
Eskoziako Liberal Demokratak
Nicol Stephen
Barruti bozak 326.232 %16,2 0,8
Eskualde bozak 230.651 %11,3 0,5
Eserlekuak 16 1
Eskoziako Alderdi Berdea
Robin Harper
Barruti bozak 2.971 %0,1
Eskualde bozak 82.577 %4,0 2,9
Eserlekuak 2 2
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Jack McConnell
Laborista
Alex Salmond
SNP

Jack McConell laborista berriz ere gehiengoa lortzen saiatu zen, baina Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) irabazi zituen hauteskundeak, eta 47 eserleku eskuratu zituen, orduan gobernuan zegoen Eskoziako Alderdi Laboristari eserleku bateko aldea ateraz. Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak 17 eserleku lortu zituen, Eskoziako Liberal Demokratek 16, Eskoziako Alderdi Berdeak 2, eta independente batek ere eserleku bat lortu zuen (Margo MacDonald). Hasiera baten, SNP Liberal Demokratekin koalizio gobernua osatzen ahalegindu zen, baina Liberal Demokratek haiekin ez batzea erabaki zuten, nagusiki SNPren independentzia erreferenduma egiteko nahiarekin bat ez zetozelako.[1] Azkenean, Berdeek SNPren gobernu baten alde bozkatzea adostu zuten, Alex Salmond Lehen Ministro hautatuz.[2]

Botuen zenbaketan arazoak izan ziren eta 100.000 boto inguru baliogabetu ziren arazo hauengatik.

Hauteskunde legea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Emaitzak aldatu

  2007ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[3]

 
Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) 664.227 32,9 +9,1 21 +12 633.611 31,0 +10,1 26 +8 47 20
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab) 648.374 32,1 -2,5 37 -9 595.415 29,1 -0,2 9 +5 46 4
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con) 334.743 16,6 = 4 +1 284.035 13,9 -1,6 13 -2 17 1
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem) 326.232 16,2 +0,8 11 -2 230.651 11,3 -0,5 5 +1 16 1
Eskoziako Alderdi Berdea 2.971 0,1 +0,1 0 = 82.577 4,0 -2,9 2 -5 2 5
Margo MacDonald (Ind) 19.256 0,9 -0,5 1 = 1
Eskoziako Herritar Nagusien Batasuna (SSCUP) 1.702 0,1 = 0 = 39.038 1,9 +0,4 0 -1 0 1
Alderdi Kristaua 4.586 0,2 n/a 0 = 26.575 1,3 n/a 0 =
Elkartasuna 31.096 1,5 n/a 0 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 24.598 1,2 +1,1 0 =
Herri Cristauen Aliantza (CPA) 14.745 0,7 n/a 0 =
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 14.054 0,7 -0,4 0 =
Eskoziako Alderdi Sozialista (SSP) 525 0,0 -6,2 0 = 13.096 0,6 -6,1 0 -6 0 6
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 8.197 0,4 -0,2 0 =
Ahots Eskoziarra 2.827 0,1 n/a 0 = 3.339 0,2 n/a 0 =
Alderdi Publikanoa 5.905 0,3 n/a 0 =
Eskoziako Alderdi Unionista (SUP) 4.401 0,2 -0,1 0 =
St John Ospitalea Salbatzeko Ekintza 2.814 0,1 n/a 0 =
Gure NHS Salbatu Taldea 2.682 0,1 n/a 0 =
NHS Lehenengo 1.955 0,1 n/a 0 =
Eskozia Askatu Alderdia 575 0,0 n/a 0 = 664 0,0 n/a 0 =
Nahiko da Alderdia 498 0,0 n/a 0 = 670 0,0 n/a 0 =
Eskoziako Enpresa Alderdia (SEP) 409 0,0 n/a 0 = 616 0,0 n/a 0 =
Robin Mitchell (Ind) 867 0,0 -0,1 0 =
Eskoziako Alderdi Jakobita 309 0,0 n/a 0 = 446 0,0 n/a 0 =
Ahots Eskoziarra / NHS 661 0,0 n/a 0 =
Eskozia Abokatu Ustelen Aurka 615 0,0 n/a 0 =
Bakea Alderdia 577 0,0 n/a 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 251 0,0 n/a 0 = 260 0,0 n/a 0 =
Ahots Berde Independentea 496 0,0 -0,1 0 =
Anti-Trident Alderdia 187 0,0 n/a 0 =
Berdintasun Sozialista 139 0,0 n/a 0 =
Pareko Gurasoen Aliantza 124 0,0 n/a 0 =
Ehuneko Bederatziko Hazkundearen Alderdia 80 0,0 n/a 0 =
Independenteak 24.862 1,2 -0,1 0 -2 2.064 0,1 +0,1 0 = 0 2
Besteak 185 0,0 -1,4 0 =
Boz baliogabeak 85.631 4,1 +3,5 62.038 2,9 +2,3
Guztira 2.102.609 100 73 2.104.842 100 56 129

Laburpena aldatu

Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
SNP
31.02%
Laboristak
29.16%
Kontserbadoreak
13.91%
LibDem
11.30%
Berdeak
4.04%
SSCUP
1.90%
Besteak
8.67%
Legebiltzarreko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
SNP
36.43%
Laboristak
35.66%
Kontserbadoreak
13.18%
LibDem
12.40%
Berdeak
1.55%
Besteak
0.78%


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Lib Dems rule out SNP coalition» BBC News 2007/5/7 (Noiz kontsultatua: 2020/8/16).
  2. (Ingelesez) «SNP and Greens sign working deal» BBC News 2007/5/11 (Noiz kontsultatua: 2020/8/16).
  3. (Ingelesez) «2007 Scottish Election Results» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/8/16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu