2006ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa

2006ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Junior Eurovision Abesti Lehiaketaren laugarren edizioa izan zen. Bukaresteko Sala Polivalentă aretoan ospatu zen, Errumanian, abenduaren 2an.

2006ko Junior Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Abenduaren 2, 2006
Egoitza Sala Polivalentă, Bukarest
Aurkezlea(k) Andreea Marin Bănică
Ioana Ivan
Antolatzailea Televiziunea Română (TVR)
Partaide kopurua 15
Irabazlea "Vesenniy Jazz"
Tolmachevy Twins
 Errusia

Garailea Errusiako Tolmachevy ahizpak izan ziren, "Vesenniy Jazz" abestiarekin. Errusiaren lehen garaipena izan zen.

Hamabost herrialde izan ziren partaide, aurreko urtean baino bat gutxiago. Danimarka, Erresuma Batua, Letonia, Norvegia eta Serbia eta Montenegro (azken hau herrialde bateratu bezala) erretiratu egin ziren. Bestalde, Portugal, Serbia (herrialde burujabe bezala), eta Ukrainak lehen agerraldia egin zuten, eta Zipre urte bateko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Portugal Portugesa Pedro Madeira "Deixa-me sentir" Utz nazazu sentitzen 14 22
02   Zipre Greziera Luis Panagiotou & Christina Christofi "Agoria koritsia" (Αγόρια κορίτσια) Neska-mutilak 8 58
03   Herbehereak Nederlandera Kimberly "Goed" Ongi 12 44
04   Errumania Errumaniera New Star Music "Povestea mea" Nire istorioa 6 80
05   Ukraina Ukrainera Nazar Slyusarchuk "Khlopchyk Rock 'n' Roll" (Хлопчик рок н рол) Rock 'n' Roll mutila 9 58
06   Espainia Gaztelania Dani Fernández "Te doy mi voz" Nire ahotsa ematen dizut 4 90
07   Serbia Serbiera, Ingelesa[h 1] Neustrašivi učitelji stranih jezika "Učimo strane jezike" (Учимо стране језике) Atzerriko hizkuntzak ikasten ditugu 5 81
08   Malta Ingelesa Sophie Debattista "Extra Cute" Izugarri polita 11 48
09   Mazedonia Mazedoniera Zana Aliu "Vljubena" (Вљубена) Maiteminduta 15 14
10   Suedia Suediera Molly Sandén "Det finaste någon kan få" Lortu daitekeen onena 3 116
11   Grezia Greziera Chloe Sofia Boleti "Den peirazei" (Δεν πειράζει) Ez du axola 13 35
12   Bielorrusia Errusiera Andrey Kunets "Noviy den" (Новый день) Egun berria 2 129
13   Belgika Nederlandera Thor! "Een tocht door het donker" Bidai bat iluntasunean zehar 7 71
14   Kroazia Kroaziera Mateo Đido "Lea" 10 50
15   Errusia Errusiera Tolmachevy Twins "Vesenniy Jazz" (Весенний джаз) Udaberriko jazza 1 154
  1. Lerro batzuk frantsesez, alemanez, italieraz, gaztelaniaz, errusieraz eta japonieraz.

Kanpo estekak aldatu