1995eko Munduko Errugbi Kopa

gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa
1995eko Munduko Errugbi Txapelketa» orritik birbideratua)

1995eko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen hirugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1995eko maiatzaren 25etik ekainaren 24ra jokatu zen, Hegoafrikak antolaturik.[1] Hegoafrika atera zen txapeldun, finalean Zeelanda Berriari 15 eta 12 irabazita.[2] Frantzia izan zen hirugarrena eta Ingalaterra laugarrena.

1995eko Munduko Errugbi Kopa
1995 Rugby World Cup
Egoitza Hegoafrika
Datak1995eko maiatzak 25-ekainak 24
Parte-hartzaileak16
Ikusleak938.486 (29.328 partidako)
Datuak
TxapeldunaHegoafrika Hegoafrika
TxapeldunordeaZeelanda Berria Zeelanda Berria
HirugarrenaFrantzia Frantzia
LaugarrenaIngalaterra Ingalaterra
Puntugile onenaFrantzia Thierry Lacroix (FRA, 112)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Jonah Lomu (NZL, 7)
Zeelanda Berria Marc Ellis (NZL, 7)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1991ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 1999ko Munduko Errugbi Kopa

Apartheid amaitu ostean Hegoafrikan egindako lehenbiziko kirol txapelketa handia izan zen. 1994an, Nelson Mandela izendatua zuten presidente, historiako lehenbiziko beltza. Errugbia, hasiera batean, zurien kirola zen. Mandelak, ordea, herria bateratzeko aitzakiatzat hartzea erabaki zuen. Horretarako selekzioko kapitain Francois Pienaarri laguntza eskatu zion, beltzak ere errugbiarekin identifikaturik sentitzeko. Eta baita lortu ere. Finalaren ostean, Mandelak berak eman zion kopa Pienaarri, eta sekulako besarkada eman zioten elkarri, historikoa.[3]

Amateur garaiko azken txapelketa handia izan zen, bi hilabete geroago International Rugby Football Boardek errugbi profesionala onartu baitzuen.[4] Ezbehar batek ere markatu zuen txapelketa, Max Brito Boli Kostako errugbilaria tetraplegiko geratu baitzen Tongaren aurkako partidan.[5]

Parte-hartzaileak aldatu

Hamasei herrialdek parte harte zuten 1995eko Munduko Errugbi Kopan. Herrialde antolatzailea baitzen, Hegoafrika gonbidatua izan zen, historian lehenbiziko aldiz. 1991ko Munduko Errugbi Kopako final laurdenetara iritsi ziren zortzi taldeak ere zuzenean sailkatu ziren. Gainerako zazpi postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 45 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horietan.

Zuzenean sailkatutako herrialdeak
  1.   Hegoafrika, antolatzailea
  2.   Australia, 1991ko txapelduna
  3.   Ingalaterra, bigarreba
  4.   Zeelanda Berria, hirugarrena
  5.   Eskozia, laugarrena
  6.   Frantzia, final laurdenetara iritsia
  7.   Mendebaldeko Samoa, final laurdenetara iritsia
  8.   Irlanda, final laurdenetara iritsia
  9.   Kanada, final laurdenetara iritsia
Kontinente-lehiaketetan sailkatutakoak
  1.   Boli Kosta (Afrika)
  2.   Argentina (Amerika)
  3.   Gales (Europa 1)
  4.   Italia (Europa 2)
  5.   Errumania (Europa 3)
  6.   Tonga (Ozeania)
  7.   Japonia (Asia)
Europa Ozeania Amerika Asia Afrika

Hiriak eta estadioak aldatu

Johannesburg Pretoria Cape Town Durban
Ellis Park Loftus Versfeld Newlands Kings Park Stadium
Edukiera: 60.000 Edukiera: 50.000 Edukiera: 50.000 Edukiera: 50.000
       
Bloemfontein
Free State Stadium
Edukiera: 40.000
 
Port Elizabeth Rustenburg East London Stellenbosch
Boet Erasmus Stadium Olympia Park Basil Kenyon Stadium Danie Craven Stadium
Edukiera: 38.950 Edukiera: 30.000 Edukiera: 22.000 Edukiera: 16.000
 

Multzo fasea aldatu

1987an eta 1991n bezala, hamasei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Garaipenak hiru puntu ematen zituen, berdinketak bi, eta porrotak bat. Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak bigarren fasera igaro ziren.

A multzoa aldatu

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
  Hegoafrika 9 3 0 0 68 26
  Australia 7 2 0 1 87 41
  Kanada 5 1 0 2 45 50
  Errumania 3 0 0 3 14 97
1995eko maiatzak 25
Hegoafrika   27–18   Australia
Entsegua(k): Hendriks
Stransky
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
Dropa(k): Stransky
Kronika Entsegua(k): Kearns
Lynagh
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 44.778
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko maiatzak 26
Kanada   34–3   Errumania
Entsegua(k): Charron
McKenzie
Snow
Transformazioa(k): Rees (2)
Zigor kolpea(k): Rees (4)
Dropa(k): Rees
Zigor kolpea(k): Nichitean

1995eko maiatzak 30
Hegoafrika   21–8   Errumania
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Johnson
Zigor kolpea(k): Johnson (3)
Entsegua(k): Gurănescu
Zigor kolpea(k): Ivanciuc
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ken McCartney (Eskozia)

1995eko maiatzak 31
Australia   27–11   Kanada
Entsegua(k): Lynagh
Tabua
Roff
Transformazioa(k): Lynagh (3)
Zigor kolpea(k): Lynagh (2)
Kronika Entsegua(k): Charron
Zigor kolpea(k): Rees (2)

1995eko ekainak 3
Australia   42–3   Errumania
Entsegua(k): Smith
Wilson
Roff (2)
Foley
Burke
Transformazioa(k): Burke (2)
Eales (4)
Zigor kolpea(k): Ivanciuc

1995eko ekainak 3
Hegoafrika   20–0   Kanada
Entsegua(k): Richter (2)
Transformazioa(k): Stransky (2)
Zigor kolpea(k): Stransky (2)

B multzoa aldatu

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
  Ingalaterra 9 3 0 0 95 60
  Mendebaldeko Samoa 7 2 0 1 96 88
  Italia 5 1 0 2 69 94
  Argentina 3 0 0 3 69 87
1995eko maiatzak 27
Italia   18–42   Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Vaccari
Cuttitta
Transformazioa(k): Dominguez
Zigor kolpea(k): Dominguez
Dropa(k): Dominguez
Kronika Entsegua(k): Lima (2)
Harder (2)
Kellett
Tatupu
Transformazioa(k): Kellett (3)
Zigor kolpea(k): Kellett (2)

1995eko maiatzak 27
Argentina   18–24   Ingalaterra
Entsegua(k): Arbizu
Noriega
Transformazioa(k): Arbizu
Zigor kolpea(k): Arbizu (2)
Zigor kolpea(k): Andrew (6)
Dropa(k): Andrew (2)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko maiatzak 30
Mendebaldeko Samoa   32–26   Argentina
Entsegua(k): Lam
Leaupepe
Harder
Transformazioa(k): Kellett
Zigor kolpea(k): Kellett (5)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Crexell
Transformazioa(k): Cilley (2)
Zigor kolpea(k): Cilley (4)

1995eko maiatzak 31
Ingalaterra   27–20   Italia
Entsegua(k): R. Underwood
T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Entsegua(k): Cuttitta
Vaccari
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (2)

1995eko ekainak 4
Argentina   25–31   Italia
Entsegua(k): Martín
Zigor entsegua
Corral
Cilley
Transformazioa(k): Cilley
Zigor kolpea(k): Cilley
Entsegua(k): Vaccari
Gerosa
Dominguez
Transformazioa(k): Dominguez (2)
Zigor kolpea(k): Dominguez (4)

1995eko ekainak 4
Ingalaterra   44–22   Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): R. Underwood (2)
Back
Zigor entsegua
Transformazioa(k): Callard (3)
Zigor kolpea(k): Callard(5)
Dropa(k): Catt
Entsegua(k): Sini (2)
Umaga
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Zigor kolpea(k): Fa'amasino
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 35.000
Arbitroa: Patrick Robin (Frantzia)


C multzoa aldatu

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
  Zeelanda Berria 9 3 0 0 222 45
  Irlanda 7 2 0 1 93 94
  Gales 5 1 0 2 89 68
  Japonia 3 0 0 3 55 252
1995eko maiatzak 27
  Japonia 10–57   Gales
Entsegua(k): Ota (2)
Entsegua(k): G. Thomas (3)
I. Evans (2)
Moore
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (5)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (4)

1995eko maiatzak 27
Irlanda   19–43   Zeelanda Berria
Entsegua(k): Corkery
McBride
Halpin
Transformazioa(k): Elwood (2)
Entsegua(k): Lomu (2)
Kronfeld
Bunce
Osborne
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 38.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

1995eko maiatzak 31
Irlanda   50–28   Japonia
Entsegua(k): Francis
Geoghegan
Corkery
Halvey
Hogan
Zigor entsegua (2)
Transformazioa(k): Burke (6)
Zigor kolpea(k): Burke
Entsegua(k): Latu
Izawa
Hirao
Takura
Transformazioa(k): Yoshida (4)

1995eko maiatzak 31
Zeelanda Berria   34–9   Gales
Entsegua(k): Ellis
Little
Kronfeld
Transformazioa(k): Mehrtens (2)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (4)
Dropa(k): Mehrtens
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): N. Jenkins
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 45.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 4
Japonia   17–145   Zeelanda Berria
Entsegua(k): Kajihara (2)
Transformazioa(k): Hirose (2)
Zigor kolpea(k): Hirose
Kronika Entsegua(k): Ellis (6)
Rush (3)
Wilson (3)
R. Brooke (2)
Osborne (2)
Loe
Culhane
Henderson
Dowd
Ieremia
Transformazioa(k): Culhane (20)

1995eko ekainak 4
Irlanda   24–23   Gales
Entsegua(k): Halvey
Popplewell
McBride
Transformazioa(k): Elwood (3)
Zigor kolpea(k): Elwood
Entsegua(k): Humphreys
Taylor
Transformazioa(k): N. Jenkins (2)
Zigor kolpea(k): N. Jenkins (2)
Dropa(k): A. Davies
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 40.000
Arbitroa: Ian Rogers (Hegoafrika)

D multzoa aldatu

Taldea Puntuak Irabaziak Berdinduak Galduak Tantoak alde Tantoak aurka
  Frantzia 9 3 0 0 114 47
  Eskozia 7 2 0 1 149 27
  Tonga 5 1 0 2 44 90
  Boli Kosta 3 0 0 3 29 172
1995eko maiatzak 26
Boli Kosta   0–89   Eskozia
Entsegua(k): G. Hastings (4)
Logan (2)
Walton (2)
Wright
Chalmers
Stanger
Burnell
Shiel
Transformazioa(k): G. Hastings (9)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (2)

1995eko maiatzak 26
Frantzia   38–10   Tonga
Entsegua(k): Lacroix (2)
Hueber
Saint-André
Transformazioa(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Dropa(k): Delaigue
Entsegua(k): Vaʻenuku
Transformazioa(k): Tu'ipulotu
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 22.000
Arbitroa: Steve Lander (Ingalaterra)

1995eko maiatzak 29
Frantzia   54–18   Boli Kosta
Entsegua(k): Lacroix (2)
Benazzi
Téchoueyres
Viars
Accoceberry
Saint-André
Costes
Transformazioa(k): Deylaud (2)
Lacroix (2)
Zigor kolpea(k): Lacroix (2)
Entsegua(k): Soulama
Camara
Transformazioa(k): Kouassi
Zigor kolpea(k): Kouassi (2)
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 10.000
Arbitroa: Han Moon-Soo (Hego Korea)

1995eko maiatzak 29
Eskozia   41–5   Tonga
Entsegua(k): S. Hastings
Peters
G. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (8)
Entsegua(k): Fenukitau
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 21.000
Arbitroa: Barry Leask (Australia)

1995eko ekainak 3
Boli Kosta   11–29   Tonga
Entsegua(k): Okou
Zigor kolpea(k): Dali (2)
Entsegua(k): Zigor entsegua
Latukefu
Otai
Tu'ipulotu
Transformazioa(k): Tu'ipulotu (3)
Zigor kolpea(k): Tu'ipulotu
Olympia Park, Rustenburg
Ikusleak: 15.000
Arbitroa: Don Reordan (AEB)

1995eko ekainak 3
Frantzia   22–19   Eskozia
Entsegua(k): Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (5)
Entsegua(k): Wainwright
Transformazioa(k): G. Hastings
Zigor kolpea(k): G. Hastings (4)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 39.000
Arbitroa: Wayne Erickson (Australia)

Boli Kostaren eta Tongaren arteko partida hasi eta hiru minutura, uztartze ireki batean, zenbait jokalari erori ziren Max Britoren gainera; bolikostar hegalekoa tetraplegiak jota geratu zen.[6][7]

Bigarren fasea aldatu

Final laurdenak Finalerdiak Finala
                   
Ekainak 10 – Durban        
    Frantzia  36
Ekainak 17 – Durban
    Irlanda  12  
    Hegoafrika  19
Ekainak 10 – Johannesburg
      Frantzia  15  
    Hegoafrika  42
Ekainak 24 – Johannesburg
    Mendebaldeko Samoa  14  
    Hegoafrika  15
Ekainak 11 – Lurmutur Hiria
      Zeelanda Berria  12
    Ingalaterra  25
Ekainak 18 – Lurmutur Hiria
    Australia  22  
    Ingalaterra  29 3. eta 4. postuak
Ekainak 11 – Pretoria
      Zeelanda Berria  45  
    Zeelanda Berria  48     Frantzia  19
    Eskozia  30       Ingalaterra  9
Ekainak 22 – Pretoria


Final laurdenak aldatu

1995eko ekainak 10
Frantzia   36–12   Irlanda
Entsegua(k): Saint-André
Ntamack
Transformazioa(k): Lacroix
Zigor kolpea(k): Lacroix (8)
Zigor kolpea(k): Elwood (4)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 20.000
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

1995eko ekainak 10
Hegoafrika   42–14   Samoa Mendebaldeko Samoa
Entsegua(k): Williams (4)
Rossouw
Andrews
Transformazioa(k): Johnson (3)
Zigor kolpea(k): Johnson (2)
Entsegua(k): Tatupu
Nu'uali'itia
Transformazioa(k): Fa'amasino (2)
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 54.169
Arbitroa: Jim Fleming (Eskozia)

1995eko ekainak 11
Ingalaterra   25–22   Australia
Entsegua(k): T. Underwood
Transformazioa(k): Andrew
Zigor kolpea(k): Andrew (5)
Dropa(k): Andrew
Kronika Entsegua(k): Smith
Transformazioa(k): Lynagh
Zigor kolpea(k): Lynagh (5)

1995eko ekainak 11
Zeelanda Berria   48–30   Eskozia
Entsegua(k): Little (2)
Lomu
Mehrtens
Bunce
Fitzpatrick
Transformazioa(k): Mehrtens (6)
Zigor kolpea(k): Mehrtens (2)
Entsegua(k): Weir (2)
S. Hastings
Transformazioa(k): G. Hastings (3)
Zigor kolpea(k): G. Hastings (3)
Loftus Versfeld, Pretoria
Ikusleak: 28.000
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

Finalerdiak aldatu

1995eko ekainak 17
  Hegoafrika 19–15   Frantzia
Entsegua(k): Kruger
Transformazioa(k): Stransky
Zigor kolpea(k): Stransky (4)
Kronika Zigor kolpea(k): Lacroix (5)
Kings Park Stadium, Durban
Ikusleak: 49.773
Arbitroa: Derek Bevan (Gales)

1995eko ekainak 18
Ingalaterra   29–45   Zeelanda Berria
Entsegua(k): Carling (2)
R. Underwood (2)
Transformazioa(k): Andrew (3)
Zigor kolpea(k): Andrew
Kronika Entsegua(k): Lomu (4)
Kronfeld
Bachop
Transformazioa(k): Mehrtens (3)
Zigor kolpea(k): Mehrtens
Dropa(k): Z. Brooke
Mehrtens
Newlands, Lurmutur Hiria
Ikusleak: 43.414
Arbitroa: Stephen Hilditch (Irlanda)

3. eta 4. postuak aldatu

1995eko ekainak 22
Frantzia   19–9   Ingalaterra
Entsegua(k): Roumat
Ntamack
Zigor kolpea(k): Lacroix (3)
Zigor kolpea(k): Andrew (3)

Finala aldatu

Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak jokatu zuten munduko hirugarren finala, Johannesburgeko Ellis Park zelai mitikoan, 65.000 ikusleren aurrean. Zeelanda Berriak bigarren finala zuen bitartean, afrikarrek lehenbizikoa zuten. Finalera iristeko, partida guztiak irabazi zituzten bi taldeek, baina zertxobait errazago zeelandaberritarrek. Hegoafrikak ozta-ozta kanporatu zuen Frantzia finalerdian 19-15, eta All Blacksek 45-29 Ingalaterra;[8] partida horretan, Jonah Lomuk lau entsegu erdietsi zituen.

Lehiaren hasiera hunkigarria izan zen, bi hamabostekoak ilaran, ereserkiak entzuten. Espero bezala, partida hasi aurretik Zeelanda Berrikoek euren Haka egin zuten. Epailea Ed Morrison ingelesa izan zen, lan ikaragarria egin zuena partida zuzentasunez eramateko. Atsedenera, 9-6 aurretik iritsi ziren Springboksak, baina bigarren zatian Zeelanda Berriak markagailua berdindu zuen, drop baten bitartez. Neurketa 9-9 amaitu baitzen, hamar minutuko bi zati jokatu ziren, eta berriro oreka nagusitu. Puntuak jaurtiketen bidez egin behar izan zituzten, defentsek ez baitzuten uzten entsegurik egiten. Azkenean, ordea, 15. puntua lortu zuen Joel Stranskyk, dropa gauzatuz.[1]

Partidaren ostean gertatutakoa kirolaren historiako une ikoniko bihurtu da. Nelson Mandelak, Springboksen elastikoa eta txapela jantzita, Webb Ellis kopa eman zion Francois Pienaar Hegoafrikako kapitainari. Bien-bitartean, 65.000 lagun baino gehiago Mandelaren izena oihukatzen. Askoren iritziz, Mandelaren eta Pienaarren arteko besarkadarekin amaitu zen Hegoafrikan apartheida.[3]

1995eko ekainak 24
Hegoafrika   15–12 (luzapenean)   Zeelanda Berria
Zigor kolpea(k): Stransky (3)
Dropa(k): Stransky (2)
Kronika Zigor kolpea(k): Mehrtens (3)
Dropa(k): Mehrtens
Ellis Park, Johannesburg
Ikusleak: 59.870
Arbitroa: Ed Morrison (Ingalaterra)

Estatistikak aldatu

Entsegugile onenak aldatu

Jokalaria Herrialdea Entseguak[9] Jokatutako
partidak
Jonah Lomu   Zeelanda Berria 7 5
Marc Ellis   Zeelanda Berria 7 5
Gavin Hastings   Eskozia 5 4
Rory Underwood   Ingalaterra 5 6
Adriaan Richter   Hegoafrika 4 3
Chester Williams   Hegoafrika 4 3
Thierry Lacroix   Frantzia 4 6
Émile Ntamack   Frantzia 3 5
Eric Rush   Zeelanda Berria 3 2
Gareth Thomas   Gales 3 3

Puntugile onenak aldatu

Jokalaria Taldea Partidak Entseguak Transformazioak Zigor-kolpeak Dropak Puntuak
Thierry Lacroix   Frantzia 6 4 7 26 0 112
Gavin Hastings   Eskozia 4 5 14 17 0 104
Andrew Mehrtens   Zeelanda Berria 5 1 14 14 3 84
Rob Andrew   Ingalaterra 5 0 5 20 3 79
Joel Stransky   Hegoafrika 5 1 4 13 3 61
Michael Lynagh   Australia 3 2 5 9 0 47
Simon Culhane   Zeelanda Berria 1 1 20 0 0 45
Neil Jenkins   Gales 3 0 7 8 1 41
Diego Domínguez   Italia 3 1 5 7 1 39
Marc Ellis   Zeelanda Berria 5 7 0 0 0 35
Jonah Lomu   Zeelanda Berria 5 7 0 0 0 35

Ohorezko postuak aldatu

1995eko Munduko Errugbi Txapelduna
 
Hegoafrika
2. postua 3. postua 4. postua
  Zeelanda Berria   Frantzia   Ingalaterra

Zinema aldatu

Clint Eastwoodek zuzenduriko Invictus filma txapelketa honetan girotuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Alduntzin, Koldo. Hego Afrika munduko onena. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  2. Alduntzin, Koldo. Hego Afrikako ateak zabalik. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko maiatzak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  3. a b Eskudero, Jon. Garaipen bat baino askoz gehiago. Berria, 2010eko ekainak 23, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. Alduntzin, Koldo. Rugby profesionala onartu dute. (Noiz kontsultatua: 2023-03-23argitaletxea=Euskaldunon Egunkaria, 1995ko abuztuak 31, berria.eus).
  5. Alduntzin, Koldo. Bolikostakoak haserre. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  6. Irwin, Pirate. Max Brito at end of tether after 12-year struggle. Mail & Guardian (Noiz kontsultatua: 2022-3-28).
  7. Rugbyko historiako lesiorik larriena izan du Britok. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-2).
  8. Alduntzin, Koldo. Zeelanda Berriak Kopa eskura. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko ekainak 24, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  9. Most individual tries. stats.espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2023-3-29).

Kanpo estekak aldatu