1995eko Frantziako Tourra

1995eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 82. edizioa izan zen. 1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3635 kilometroko ibilbidea eginez 21 etapatan banatuta, garaileak 39,193 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Saint-Brieucen hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

1995eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa82. Frantziako Tourra
Etapak21
Datakuztailak 1 – 1995.eko uztailak 23
Luzera3.635 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
Irteera-lekuaSaint-Brieuc
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak189
Amaitu dutenak115
Bataz besteko abiadura39,191 km/o
Emaitzak
TxapeldunaEU Miguel Indurain (Banesto)
TxapeldunordeaSUI Alex Zülle (ONCE)
HirugarrenaDEN Bjarne Riis (Gewiss-Ballan)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaITA Marco Pantani (Carrera Jeans-Tassoni)
Talderik onenaESP ONCE
◀19941996▶
Dokumentazioa

Miguel Indurain, beste behin ere, tourra irabazteko faborito nagusia zen. Tony Rominger, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, berriz ere bere arerio nagusien artean zegoen. Arerio nagusi hauen artean Yevgeni Berzin errusiarra zegoen, Romingerren atzetik bigarrena izan zena urte horretako Giroan eta Indurain jada garaitu zuena 1994ko Italiako Giroan.

Sarrerako etapa ez ohikoa izan zen, etapa erdialde inguruan sekulako euri zaparrada egin baitzuen, honek, faboritoek etapa garaipena lehiatzea eragotzi zuelarik, non Jacky Durandek irabazi zuen, erlojupekoan espezialista ez zena.

Gewiss-Ballan taldeak indar handia erakutsi zuen taldekako erlojupekoan, etapa irabazi zuelarik ONCEren aurretik. Taldeko liderra zen Berzinez gain, talde hartan beste txirrindulari garrantzitsu batzuk ere bazeuden, Bjarne Riis eta Ivan Gotti.

Lehen etapetan ez zen inongo eskuzabaltasunik egon eta guztiak esprintean erabaki ziren. Zazpigarren etapan, Liejan amaitzen zena, Miguel Indurain agresibo bat ikusi zen, Johan Bruyneel belgikarrarekin batera helmugara iritsiko zena pelotoiari minutu bat baino gehiago ateraz. Zortzigarren etapa lehen bakarkako erlojupekoa zen. Indurainek berriz irabazi zuen erlojupeko bat, oraingoan, aurreko urteetan bezain erabakigarria izan ez zen arren, Riis, Rominger eta Berzin nahiko gertu izan baitzituen.

Alex Züllek, aurreko eguneko erlojupekoan ia lau minutu galdu zituena, arantza kendu nahi izan zuen Tour hartako lehen mendateko amaieran, La Plagnen. Etapan zehar lider birtual bezala jarri ondoren, azkenean, etapa garaipena lortu zuen, Induraini bi minutu ateraz, nork etapa hartan asko sufritu zuen. Etapa hartan, Berzinek, hamargarren etapan lasterketa utziko zuena, bere aukera guztiei agur esan zien, helmugan 17 minutu baino gehiago galduz. Romingerrek ere, Indurainekiko lau minutu galdu zituena, beste behin, bere itxaropena zapuztua ikusi zuen. Hala, Zülle bihurtu zen Indurainen arerio handi Tour hartan.

Hamargarren etapak, Alpe d'Huezen amaitu zena, Indurainek gainditu beharreko arerioa Zülle zela berretsi zuen. Hauekin batera Bjarne Riis daniarra zegoen, sailkapen nagusian hirugarren zegoena, baina jada sei minutura. Garaipena Marco Pantanirentzat izan zen.

Kelme taldeko kolonbiarra zen Hernán Buenahora hurrengo etapan saiatu zen garaipena lortzen, baina bidaide oker bat aukeratu zuen, Maximilian Sciandri italiar-ingelesa, helmugan askoz azkarragoa izan zena.

Hamabigarren etapak, oso ibilbide gogor eta sigi-sagakoa Erdialdeko Mendigunean zehar, Indurain arazo larritan jarri zuen, Laurent Jalabert zegoen iheslari talde bat osatu baitzen, iheslari hauek 16 minutuko abantaila izatera iritsi zirelarik, eta Jalabert sailkapen nagusiko lidertzan jartzera. Alabaina, Banesto taldearen talde lanak nabarmen murriztu zuen iheslarien abantaila, hala, bere liderraren maillot horia mantenduz. Hala ere, Jalabertek, etapa irabaztea ere lortu zuena, sailkapen nagusiko hirugarren postuan jartzea lortu zuen.

Pantanik bere bigarren etapa garaipena lortu zuen Guzet Neigen, non bakarrik eta pelotoiarekiko abantaila askorekin iritsi zen, etapa honek hobekien sailkatuentzat ondoriorik izan ez zuen arren.

Hamabosgarren etapan, Richard Virenque frantziarrak berriz protagonizatu zuen etapa irabazteko eta mendiko sailkapena bereganatzeko balioko zion ihesaldi luze bat. Egun horretan bertan, lehen mendatea zen Portet d'Aspeten jaitsieran zenbait txirrindulari erori ziren. Dante Rezze frantziarra malda batetik erori zen, baina ondoriorik gabe. Ez zuen horrenbeste zorte izan Fabio Casartelli italiarrak, korderik gabe zegoena errepidean talka gogor baten ondoren. Helikopteroan eraman zuten ospitalera, baina Casartelli hilda iritsi zen hara.

Hurrengo etapa neutralizatua izan zen. Pelotoiak batuta korritu zuen egun guztian zehar, Casartelliren taldea zen Motorolakoek esprintetan eta mendian sari guztiak lortzea baimenduz, hildakoaren familiari (emaztea eta bi hilabete baino ez zituen seme txiki bat) emango zitzaizkienak. Etapa amaieran, Motorola taldea pelotoiari aurreratu zitzaion eta nabarmenduta iritsi zen, italiar txirrindulariari omenaldia eginez. Bi egun beranduago, Limogesen, Lance Armstrongek etapa garaipen hunkigarri bat lortu zuen, hau ere hildako bere taldekideari eskaini ziona.

Azkenaurreko etapa, 46 kilometroko bakarkako erlojupeko bat, oraingoan ez zen hain erabakigarria izango, eguna amaitzean, hoberenen postuak berdin mantendu baitziren.

Djamolidine Abdoujaparov izan zen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen etapan, puntukako sailkapena Laurent Jalabertentzat izan zen arren; Richard Virenquek irabazi zuen mendiko sailkapena erabateko nagusitasunez, Hernán Buenahora izan zen lehiakortasunaren saria irabazi zuena eta Bruno Cornillet izan zen faroltxo gorria, Indurainengandik 3 ordu eta erdi baino gehiagora.

1995ean, Indurainek, garai guztietako txirrindularirik hoberenak izan ziren Jacques Anquetil, Eddy Merckx eta Bernard Hinaulten errekorra berdintzea lortu zuen, baina, hauek ez bezala, bostak jarraian irabazi zituen. Podiuma Alex Zülle eta Bjarne Riisekin konpartituko zuen.

Talde partehartzaileak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Banesto Miguel Indurain
Gewiss-Ballam Eugeni Berzin
Carrera Marco Pantani
AKI-Gipiemme Zenon Jaskula
Mapei GB Tony Rominger
Festina Richard Virenque
ONCE Laurent Jalabert
Lampre-Panaria Maurizio Fondriest
Gan Chris Boardman
Polti Georg Totschnig
Kelme-Avianca Saeco Laudelino Cubino
Taldea Taldeko liderra
Motorola Lance Armstrong
TVM Panaria Bo Hamburger
Lotto Andrei Tchmil
Castorama Armand de las Cuevas
MG Technogym Gianni Bugno
Novell Djamolidine Abdoujaparov
Mercatone Uno Mario Cipollini
Chazal Miguel Arroyo
Brescialat Massimo Podenzana
Telekom - ZG-Selle Italia Rolf Aldag

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 1 Saint-Brieuc 7,3 (erlojupekoa)   Frantzia Jacky Durand   FrantziaJacky Durand
1.a uztailak 2 Dinan-Lannion 233,5   Italia Fabio Baldato   Frantzia Jacky Durand
2.a uztailak 3 Perros-Guirec-Vitré 235,5   Italia Mario Cipollini   Frantzia Laurent Jalabert
3.a uztailak 4 Mayenne - Alençon 67 (taldekako erlojupekoa)   Italia Gewiss - Ballan   Frantzia Laurent Jalabert
4.a uztailak 5 Alençon-Le Havre 162   Italia Mario Cipollini   Italia Ivan Gotti
5.a uztailak 6 Fécamp-Dunkerque 261   Herbehereak Jeroen Blijlevens   Italia Ivan Gotti
6.a uztailak 7 Dunkerque-Charleroi 202   Alemania Erik Zabel   Danimarka Bjarne Riis
7.a uztailak 8 Charleroi-Lieja 203   Belgika Johan Bruyneel   Belgika Johan Bruyneel
8.a uztailak 9 Huy-Seraing 54 (erlojupekoa)   Euskadi Miguel Indurain   EuskadiMiguel Indurain
9.a uztailak 11 Le Grand-Bornand-La Plagne 160   Suitza Alex Zülle   Euskadi Miguel Indurain
10.a uztailak 12 Aime-Alpe d'Huez 162,5   Italia Marco Pantani   Euskadi Miguel Indurain
11.a uztailak 13 Le Bourg-d'Oisans-Saint-Étienne 199   Erresuma Batua Maximilian Sciandri   Euskadi Miguel Indurain
12.a uztailak 14 Saint-Étienne-Mende 222,5   Frantzia Laurent Jalabert   Euskadi Miguel Indurain
13.a uztailak 15 Mende-Revel 245   Ukraina Serguei Outschakov   Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 16 Saint-Orens-Cuzet-Neige 164   Italia Marco Pantani   Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 18 Saint-Girons-Cauterets 206   Frantzia Richard Virenque   Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 19 Tarbes-Pau 267 Etapa neutralizatua   Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 20 Pau-Burdeos 246   Alemania Erik Zabel   Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 21 Montpon-Ménestérol-Limoges 166,5   Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong   Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 22 Lac de Vassivière 46,5 (erlojupekoa)   Euskadi Miguel Indurain   Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 23 Sainte-Geneviève-de-Bois-Paris 155   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Euskadi Miguel Indurain

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain    Euskal HerriaBanesto92 o 44 min 59 s
2. Alex Zülle   SuitzaONCE+ 4 min 35 s
3. Bjarne Riis   DanimarkaGewiss-Ballan+ 6 min 47 s
4. Laurent Jalabert    FrantziaONCE+ 8 min 24 s
5. Ivan Gotti   ItaliaGewiss-Ballan+ 11 min 33 s
6. Melcior Mauri   EspainiaONCE+ 15 min 20 s
7. Fernando Escartín   EspainiaMapei-GB-Latexco+ 15 min 45 s
8. Tony Rominger   SuitzaMapei-GB-Latexco+ 16 min 46 s
9. Richard Virenque    FrantziaFestina-Lotus+ 17 min 31 s
10. Hernán Buenahora   KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 18 min 50 s
11. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 18 min 55 s
12. Laurent Madouas   FrantziaCastorama+ 20 min 37 s
13. Marco Pantani    ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 26 min 20 s
14. Paolo Lanfranchi   ItaliaBrescialat-Fago+ 29 min 41 s
15. Bruno Cenghialta   ItaliaGewiss-Ballan+ 29 min 55 s
16. Álvaro Mejía   KolonbiaMotorola+ 33 min 40 s
17. Bo Hamburger   DanimarkaTVM-Polis Direct+ 34 min 49 s
18. Viatcheslav Ekimov   ErrusiaNovell+ 39 min 51 s
19. Laurent Dufaux   SuitzaFestina-Lotus+ 45 min 55 s
20. Erik Breukink   HerbehereakONCE+ 47 min 27 s
21. Vicente Aparicio   EspainiaBanesto+ 52 min 54 s
22. Jean Cyril Robin   FrantziaFestina-Lotus+ 56 min 01 s
23. Arsenio González   EspainiaMapei-GB-Latexco+ 56 min 18 s
24. Federico Muñoz   KolonbiaKelme-Sureña-Avianca+ 1 o 01 min 03 s
25. Vladimir Poulnikov   UkrainaDeutsche Telekom-Merckx-Audi+ 1 o 01 min 31 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1. Laurent Jalabert   Frantzia ONC 333 puntu
2. Djamolidine Abdoujaparov   UZB NOV 271 puntu
3. Miguel Indurain   Euskadi BAN 180 puntu
Mendiko sailkapena
1. Richard Virenque   Frantzia FES 438 puntu
2. Claudio Chiappucci   Italia CAR 241 puntu
3. Alex Zülle   Suitza ONC 205 puntu
Gazteen sailkapena
1. Marco Pantani   Italia CAR 93h 11' 19"
Taldekako sailkapena
1. ONCE   Espainia ONC -

Parte-hartzaileak aldatu

BANESTO
GEWISS-BALLAN
CARRERA-TASSONI
AKI-GIPIEMME
MAPEI-GB
FESTINA
ONCE
LAMPRE-PANARIA
GAN
POLTI
KELME-AVIANCA
MOTOROLA
TVM-POLIS DIRECT
LOTTO-ISOGLAS
CASTORAMA
MG-TECHNOGYM
NOVELL
MERCATONE UNO-SAECO
CHAZAL-MBK-KONIG
BRESCIALAT
TELEKOM - ZG-SELLE ITALIA

NP : Ez zuen etapa hasi ; C : erorketagatik abandonatu zuen ; A : etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1994ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1995eko uztailak 1 eta 23 artean ospatua
Ondorengoa
1996ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak aldatu