1990eko Frantziako Tourra

1990eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 77. edizioa izan zen. 1990eko ekainak 30 eta uztailak 22 artean ospatu zen, 3504 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, irabazleak 38,621 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Futuroscopen hasi eta Parisko Champs Elyséetan amaitu zen.

1990eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa77. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakekainak 30 – 1990.eko uztailak 22
Luzera3.504 km
HerrialdeaFRA Frantzia
SUI Suitza
Irteera-lekuaFuturoscope
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak156
Bataz besteko abiadura38,623 km/o
Emaitzak
TxapeldunaUSA Greg LeMond (Z)
TxapeldunordeaITA Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Vagabond)
HirugarrenaNED Erik Breukink (PDM-Concorde-Ultima)
Puntukako sailkapenaGDR Olaf Ludwig (Panasonic-Sportlife)
Eskalatzailerik onenaFRA Thierry Claveyrolat (RMO)
Gazte onenaFRA Gilles Delion (Helvetia-La Suisse)
Talderik onenaFRA Z
◀19891991▶
Dokumentazioa

Greg LeMond, 1989ko edizioko garailea, faborito nagusia zen. Aurreko urteko bigarrena, Laurent Fignon, frantziar alternatiba nagusia zen. Gianni Bugno, 1990eko Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, Pedro Delgado eta Erik Breukink ziren estatubatuarra garaitzen saiatuko ziren beste hautagai batzuk.

Tour honetako lehen etapa etapa bikoitz bat zen: lehenik, 138,5 kilometroko lineako erdietapa bat, eta ondoren taldekako erlojupeko bat. Lehen erdietapa horrek Tourraren garapena adieraziko zuen, lau txirrindularik osatutako ihesaldi bat gertatu baitzen (Frans Maasen, Claudio Chiapucci, Ronan Pensec eta Steve Bauer) helmugara pelotoiari hamar minutu baino gehiago ateraz iritsi zirenak. Bauer kanadarra izan zen maillot horia jantzi zuena egun amaieran.

Urte honetan, Tourrak erlojupeko kilometro mordoa izango zituen. Prologoa eta taldekako erlojupekoaren ondoren, lehen bakarkako erlojupekoa iritsi zen, zazpigarren etapan, ez aurretik Laurent Fignonek lasterketa utzi gabe, bizkarreko arazoak zituena. Miguel Indurain jada dizdiratzen hasi zen, faborito guztien aurretik geratuz eta soilik Raúl Alcalá mexikarrak gainditu zuelarik.

Bederatzigarren etapan, Eduardo Chozas espainiarrak etapa garaipena bilatu zuen, Massimo Ghirotto italiarrarekin lehiatu behar izan zuena, etapa azken honek irabazi zuelarik esprint batean.

Thierry Claveyrolat frantziarrak mendian zuen indarra erakutsi zuen hamargarren etapan garaipena lortuz ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo egunean, Alpe d'Huezen amaitzen zen etapan, aurreko eguneko garaipena errepikatzen saiatuko zen. Alabaina, oraingo honetan, Miguel Indurainek desgaste lan handia egin zuen Glandon mendatearen jaitsieran, azkenean frantziarra harrapatzea lortuz. Alpe d'Huezen magalean txirrindulari nafarra atzean geratu zen, bere taldeko liderra zen Pedro Delgadorentzat lan bikain bat egin ondoren. Mendi mitiko honen tontorrerako eskaladan, atzean geratu zen lehenetako bat izan zen, eta etapa garaipena, azkenean, Gianni Bugno italiarrarentzat izan zen. Ronan Pensec zen Tourreko lider berria, faborito nagusiei bederatzi minutu baino gehiago ateratzen zizkielarik.

Alabaina, hurrengo eguneko erlojupekoan, Claudio Chiapuccik maillot horia kenduko zion frantziarrari, LeMonden taldekidea zena.

ONCEko txirrindularia zen Eduardo Chozasek ondo merezitako etapa garaipena lortu zuen Saint-Étiennen, faborito nagusiek liderra zen Chiapucciri bost minutu jan zizkioten aldi berean. Hurrengo egunean, Marino Lejarreta bizkaitarrak irabazi zuen.

Tour honetako etapa erabakigarria 16.a izan zen,, Luz Ardidenen amaitzen zena, eta Col d'Aspin eta Tourmalet igotzen zituena. Claudio Chiapuccik, liderra zena bigarrenari bi minutu baino gehiago ateratzen zizkiolarik, oso urrutitik eraso zuen, eta Aspinen tontorrera abantailarekin iritsi zen. Alabaina, Tourmaleten jeitsieran harrapatu zuten. Greg LeMondek, erasotzeko erabakia hartua zuena, Luz Ardidenerako azken igoeran oso erritmo bizia jarri zuen. Berarekin mantentzea lortu zuen bakara Miguel Indurain izan zen, Tour bikain bat egiten ari zena eta Alpeetan jasan zuen desgastea madarikatzen zuena, honek ia hamabi minutu galtzea eragin baitzion. Azkenik, etapa garaipena Indurainentzat izan zen. Chiapuccik lidertza bost segundogatik mantentzea lortu zuen, oraindik azken erlojupekoa falta zenean nahikoa ez zelarik.

LeMondek ia lortua zuen Tourra, soilik 5 segundo ateratzen baitzizkion Chiapuccik eta erlojupekoa 45,5 kilometrokoa baitzen, espezialitate honetan Chiapucci baino askoz gehiago zelarik. Pedro Delgadok, aldi berean, hirugarren postua lortzeagatik lehiatzen zuen Erik Breukinken aurka, beste lehia oso ezberdin bat zena. Egun amaieran, aurreikuspenak bete ziren eta LeMondek lidertza lortu zuen eta Breukink hirugarren postura igo zen, Marino Lejarreta hirugarren eta Miguel Indurain laugarren izan zen etapa batean.

Johann Museeuw, aurretik beste bi etapa irabazi zituena, Parisko azken helmugan ere etapa garaipena lortu zuen, maillot berdea Olaf Ludwig alemaniarrak eraman zuen arren. Eduardo Chozas izan zen lehiakortasunaren sailkapenaren garailea, eta edizio honetako azken sailkatua Rodolfo Massi izan zen, garaileagandik hiru ordu baino gehiagora.

Greg LeMondek, hala, bere hirugarren eta azken Tourra irabazi zuen, Claudio Chiapucciren debut urtean eta Miguel Indurainen sendotzean, bi hauek hurrengo urteetan zeresan handia emango zutelarik.

Parte-hartzaileak aldatu

Z
  Frantzia Z
Castorama - Raleigh
  Frantzia CAS
Banesto
  Espainia BAN
1   AEB Greg LeMond
2   Frantzia Eric Boyer
3   Frantzia Bruno Cornillet
4   Frantzia Gilbert Duclos-Lassalle
5   Norvegia Atle Kvalsvoll
6   Frantzia François Lemarchand
7   Eskozia Robert Millar
8   Frantzia Ronan Pensec
9   Frantzia Jerôme Simon
Kirol zuzendaria:
-
11   Frantzia Laurent Fignon
12   Frantzia Vincent Barteau
13   Frantzia Christophe Lavainne
14   Frantzia Luc Leblanc
15   Frantzia Thierry Marie
16   Frantzia Fabrice Philipot
17   Danimarka Bjarne Riis
18   Frantzia Gérard Rue
19   Frantzia Pascal Simon
Kirol zuzendaria:
Cyrille Guimard
21   Espainia Pedro Delgado
22   Espainia Marino Alonso
23   Frantzia Dominique Arnaud
24   Euskadi Julián Gorospe
25   Euskadi Miguel Induráin
26   Euskadi Javier Lukin
27   Espainia Juan Martínez Oliver
28   Espainia Jesús Rodríguez Magro
29   Kolonbia Abelardo Rondón
Kirol zuzendaria:José Miguel Echavarri
-
PDM
  Herbehereak PDM
ONCE
  Espainia ONC
RMO
  Frantzia RMO
31   Herbehereak Erik Breukink
32   Mexiko Raúl Alcalá
33   Alemania Uwe Ampler
34   Belgika Rudy Dhaenens
35   Irlanda Martin Earley
36   Herbehereak Gert Jakobs
37   Irlanda Sean Kelly
38   Alemania Uwe Raab
39   Herbehereak Jos Van Aert
Kirol zuzendaria:
-
41   Euskadi Marino Lejarreta
42   Espainia Eduardo Chozas
43   Espainia Herminio Díaz Zabala
44   Espainia Anselmo Fuerte
45   Australia Stephen Hodge
46   Espainia Miguel Martínez Torres
47   Espainia Melcior Mauri
48   Euskadi Peio Ruiz Cabestany
49   Danimarka Johnny Weltz
Kirol zuzendaria:Manolo Saiz
-
51   Frantzia Charly Mottet
52   Frantzia Jean-Claude Bagot
53   Frantzia Frédéric Brun
54   Frantzia Eric Caritoux
55   Frantzia Thierry Claveyrolat
56   Frantzia Jean-Claude Colotti
57   Frantzia Thierry Laurent
58   Frantzia Pascal Lino
59   Belgika Michel Vermote
Kirol zuzendaria:
-
Panasonic - Sportlife
  Herbehereak PAN
Chateau D'ax
  Italia CHA
7 Eleven - Hoonved
  AEB 7EL
61   Herbehereak Steven Rooks
62   Errusia Viatcheslav Ekimov
63   Alemania Olaf Ludwig
64   Belgika Guy Nulens
65   Australia Alan Peiper
66   Belgika Eddy Planckaert
67   Belgika Marc Sergeant
68   Belgika Eric Van Lancker
69   Herbehereak Jean-Paul van Poppel
Kirol zuzendaria:
-
71   Italia Gianni Bugno
72   Italia Giuseppe Calcaterra
73   Italia Giovanni Fidanza
74   Italia Roberto Gusmeroli
75   Alemania Mario Kummer
76   Suitza Tony Rominger
77   Italia Mauro Santaromita
78   Alemania Jan Schur
79   Italia Alberto Volpi
Kirol zuzendaria:
-
81   AEB Andrew Hampsten
82   AEB Norman Alvis
83   Kanada Steve Bauer
84   AEB Andy Bishop
85   AEB Ron Kiefel
86   Norvegia Dag-Otto Lauritzen
87   AEB Davis Phinney
88   AEB Bob Roll
89   Ingalaterra Sean Yates
Kirol zuzendaria:
-
SEUR
  Espainia SEU
Weinmann - SMM - Uster
  Belgika WEI
Helvetia - La Suisse
  Suitza HEL
91   Italia Marco Giovanetti
92   Espainia Roque de la Cruz
93   Herbehereak Mathieu Hermans
94   Belgika Jean Pierre Heynderickx
95   Espainia Pablo Moreno
96   Espainia Álvaro Pino
97   Espainia Vicente Ridaura
98   Espainia José Rodríguez
99   Espainia José Urea
Kirol zuzendaria:
-
101   Herbehereak Adri van der Poel
102   Suitza Alfred Achermann
103   Belgika Carlo Bomans
104   Suitza Beat Breu
105   Belgika Michel Dernies
106   Belgika Jan Goessens
107   Belgika Patrick Robeet
108   Suitza Kurt Steinmann
109   Suitza Thomas Wegmuller
Kirol zuzendaria:
-
111   Suitza Pascal Richard
112   Frantzia Gilles Delion
113   Suitza Mauro Gianetti
114   Suitza Othmar Haefliger
115   Frantzia Jean Claude LeClercq
116   Suitza Hans Rudi Marki
117   Herbehereak Henri Manders
118   Suitza Niki Ruttimann
119   Suitza Guido Winterberg
Kirol zuzendaria:
-
Toshiba
  Frantzia TOS
Ryalcao - Postobón
  Kolonbia RYA
Histor Sigma
  Belgika HIS
121   Frantzia Jean-François Bernard
122   Danimarka John Carlsen
123   Frantzia Christian Chaubet
124   Alemania Andreas Kappes
125   Frantzia Pascal Lance
126   Frantzia Roland LeClercq
127   Frantzia Philippe Louviot
128   Frantzia Yvon Madiot
129   Frantzia Denis Roux
Kirol zuzednaria:
-
131   Kolonbia Álvaro Mejía
132   Kolonbia Juan Carlos Castillo
133   Kolonbia Omar Hernández
134   Kolonbia Carlos Mario Jaramillo
135   Kolonbia Gerardo Moncada
136   Kolonbia Reynel Montoya
137   Kolonbia William Palacio
138   Kolonbia William Pulido
139   Kolonbia Óscar de Jesús Vargas
Kirol zuzendaria:
-
141   Irlanda Stephen Roche
142   Frantzia Laurent Biondi
143   Belgika Etienne De Wilde
144   Belgika Paul Haghedooren
145   Danimarka Brian Holm
146   Danimarka Soren Lilholt
147   Frantzia Francis Moreau
148   Belgika Wilfried Peeters
149   Frantzia Laurent Pillon
Kirol zuzendaria:
-
Lotto - Superclub - MBK
  Belgika LOT
TVM - Yoko
  Herbehereak TVM
Carrera Jeans - Vagabond
  Italia CAR
151   Belgika Claude Criquielion
152   Belgika Johan Bruyneel
153   Belgika Peter De Clercq
154   Belgika Jos Haex
155   Belgika Johan Museeuw
156   Belgika Hendrik Redant
157   Belgika Peter Roes
158   Belgika Wim Van Eynde
159   Belgika Patrick Verschueren
Kirol zuzendaria:
-
161   Australia Phil Anderson
162   Belgika Johan Capiot
163   HerbehereakMaarten Ducrot
164   Belgika Patrick Jacobs
165   Suitza Jorg Muller
166   Herbehereak Martin Schalkers
167   Herbehereak Eddy Schurer
168   Herbehereak Jan Siemons
169   Danimarka Jesper Skibby
Kirol zuzendaria:
-
151   Italia Claudio Chiappucci
152   Italia Guido Bontempi
153   Portugal Acacio da Silva
154   Italia Massimo Ghirotto
155   Italia Alessandro Gianelli
156   Italia Flavio Giupponi
157   Suitza Eric Maechler
158   Italia Giancarlo Perini
159   Italia Maximilian Sciandri
Kirol zuzendaria:
-
Buckler
  Herbehereak BUC
Ceramiche Ariostea
  Italia ARI
Kelme - Ibexpress
  Espainia KEL
181   Belgika Edwig Van Hooydonck
182   Herbehereak Gerrit de Vries
183   Herbehereak Frans Maassen
184   Herbehereak Jelle Nijdam
185   Herbehereak Twan Poels
186   Herbehereak Gerrit Solleveld
187   Herbehereak Patrick Tolhoelk
188   Belgika Eric Vanderaerden
189   Herbehereak Peter Winnen
Kirol zuzendaria:
-
191   Italia Moreno Argentin
192   Italia Adriano Baffi
193   Italia Davide Cassani
194   Italia Bruno Cenghialta
195   Italia Roberto Conti
196   Italia Alberto Elli
197   Italia Rodolfo Massi
198   Italia Valerio Piva
199   Italia Marcello Siboni
Kirol zuzendaria:
-
201   Kolonbia Fabio Parra
202   Espainia Antonio Miguel Díaz
203   Espainia Antonio Espejo
204   Kolonbia Martín Farfán
205   Espainia Mario Lara
206   Kolonbia Néstor Mora
207   Kolonbia Nelson Rodríguez
208   Espainia Jesús Rosado
209   Espainia Ángel Sarrapio
Kirol zuzendaria:
-
Alfa - Lum
  Errusia ALF
211   Errusia Dimitri Konyshev
212   UZB Djamolidine Abdoujaparov
213   Errusia Nikolai Golovatenko
214   Errusia Ivan Ivanov
215   Errusia Vassili Jdanov
216   Errusia Asiat Saitov
217   Errusia Alexandre Troubine
218   Letonia Piotr Ugrumov
219   Ukraina Serguei Ouslamine
Kirol zuzendaria:
-

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. ekainak 30 Futuroscope 6,3 (erlojupekoa)   Frantzia Thierry Marie   Frantzia Thierry Marie
1.a uztailak 1 Futuroscope-Futuroscope 138,5   Herbehereak Frans Maassen   Kanada Steve Bauer
2.a uztailak 1 Futuroscope 44,5 (taldekako erlojupekoa)   Herbehereak Panasonic - Sportlife   Kanada Steve Bauer
3.a uztailak 2 Poitiers-Nantes 233   Italia Moreno Argentin   Kanada Steve Bauer
4.a uztailak 3 Nantes-Mont Saint Michel 203   Belgika Johan Museeuw   Kanada Steve Bauer
5.a uztailak 4 Avranches-Ruan 301   Herbehereak Gerrit Solleveld   Kanada Steve Bauer
6.a uztailak 6 Sarrebourg-Vittel 202,5   Herbehereak Jelle Nijdam   Kanada Steve Bauer
7.a uztailak 7 Vittel-Épinal 61,5 (erlojupekoa)   Mexiko Raúl Alcalá   Kanada Steve Bauer
8.a uztailak 8 Épinal-Besançon 181,5   Alemania Olaf Ludwig   Kanada Steve Bauer
9.a uztailak 9 Besançon-  Suitza Geneva 196   Italia Massimo Ghirotto   Kanada Steve Bauer
10.a uztailak 10   Suitza Geneva-Saint-Gervais-Mont Blanc 118,5   Frantzia Thierry Claveyrolat   Frantzia Ronan Pensec
11.a uztailak 11 Saint-Gervais-Alpe d'Huez 182,5   Italia Gianni Bugno   Frantzia Ronan Pensec
12.a uztailak 12 Fontaine - Villard de Lans 33,5 (erlojupekoa)   Herbehereak Erik Breukink   Italia Claudio Chiappucci
13.a uztailak 14 Villard-de-Lans-Saint-Étienne 149   Espainia Eduardo Chozas   Italia Claudio Chiappucci
14.a uztailak 15 Le Puy-en-Velay-Millau/Causse Noir 205   Euskadi Marino Lejarreta   Italia Claudio Chiappucci
15.a uztailak 16 Millau-Revel 170   Frantzia Charly Mottet   Italia Claudio Chiappucci
16.a uztailak 17 Blagnac-Luz-Ardiden 215   Euskadi Miguel Indurain   Italia Claudio Chiappucci
17.a uztailak 18 Lourdes-Pau 150   SESB Dimitri Konyshev   Italia Claudio Chiappucci
18.a uztailak 19 Pau-Bordele 202   Italia Gianni Bugno   Italia Claudio Chiappucci
19.a uztailak 20 Castillon-la-Bataille-Limoges 177   Italia Guido Bontempi   Italia Claudio Chiappucci
20.a uztailak 21 Lac de Vassivière 45,5 (erlojupekoa)   Herbehereak Erik Breukink   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
21.a uztailak 22 Brétigny-Paris 182,5   Belgika Johan Museeuw   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Greg LeMond    Ameriketako Estatu BatuakZ90 o 43 min 20 s
2. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Vagabond+ 2 min 16 s
3. Erik Breukink   HerbehereakPDM-Concorde-Ultima+ 2 min 29 s
4. Pedro Delgado   EspainiaBanesto+ 5 min 01 s
5. Marino Lejarreta   Euskal HerriaONCE+ 5 min 05 s
6. Eduardo Chozas   EspainiaONCE+ 9 min 14 s
7. Gianni Bugno   ItaliaChateau d'Ax-Salotti+ 9 min 39 s
8. Raúl Alcalá   MexikoPDM-Concorde-Ultima+ 11 min 14 s
9. Claude Criquielion   BelgikaLotto-Superclub+ 12 min 14 s
10. Miguel Indurain   Euskal HerriaBanesto+ 12 min 47 s
Iturria : ProCyclingStats


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Thierry Claveyrolat    FrantziaRMO321 pt.ak
2. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Vagabond179 pt.ak
3. Roberto Conti   ItaliaAriostea160 pt.ak
4. Miguel Indurain   Euskal HerriaBanesto153 pt.ak
5. Greg LeMond    Ameriketako Estatu BatuakZ135 pt.ak


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Olaf Ludwig    Alemaniako Errepublika DemokratikoaPanasonic-Sportlife256 pt.ak
2. Johan Museeuw   BelgikaLotto-Super Club221 pt.ak
3. Erik Breukink   HerbehereakPDM-Concorde-Ultima118 pt.ak
4. Jean-Claude Colotti   FrantziaRMO117 pt.ak
5. Seán Kelly   Irlandako ErrepublikaPDM-Concorde-Ultima116 pt.ak


Gazteen sailkapena aldatu

 Gazte onenaren sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Gilles Delion    FrantziaHelvetia-La Suisse91 o 00 min 17 s
2. Pascal Lino   FrantziaRMO+ 13 min 41 s
3. Dmitri Konyschew   Sobietar Errepublika Sozialisten BatasunaAlfa Lum+ 14 min 14 s
4. Miguel Ángel Martínez Torres   EspainiaONCE+ 21 min 42 s
5. Álvaro Mejía   KolonbiaPostobón–Manzana–Ryalcao+ 48 min 07 s


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora


Taldekako sailkapena
1. Z   Frantzia Z -
2. ONCE   Espainia ONC -
3. Banesto   Euskadi BAN -

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
1989ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1990eko ekainak 30 eta uztailak 22 artean ospatua
Ondorengoa
1991ko Frantziako Tourra