1989ko Frantziako Tourra

1989ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 76. edizioa izan zen. 1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatu zen, 3285 kilometroko ibilbidea eginez prologo 1 eta 21 etapatan banatuta, garaileak batez beste 37,487 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Luxenburgon hasi eta Parisen amaitu zen.

1989ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa76. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakuztailak 1 – 1989.eko uztailak 23
Luzera3.285 km
HerrialdeaFRA Frantzia
LUX Luxenburgo
BEL Belgika
Irteera-lekuaLuxenburgo
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak138
Bataz besteko abiadura37,818 km/o
Emaitzak
TxapeldunaUSA Greg LeMond (AD Renting-W-Cup-Bottecchia)
TxapeldunordeaFRA Laurent Fignon (Super U-Raleigh-Fiat)
HirugarrenaESP Pedro Delgado (Reynolds)
Puntukako sailkapenaIRL Seán Kelly (PDM-Ultima-Concorde)
Eskalatzailerik onenaNED Gert-Jan Theunisse (PDM-Ultima-Concorde)
Gazte onenaFRA Fabrice Philipot (Toshiba-Kärcher-Look)
konbinatuan onenaNED Steven Rooks (PDM-Ultima-Concorde)
Talderik onenaNED PDM-Ultima-Concorde
◀19881990▶
Dokumentazioa

Pedro Delgado, aurreko urteko edizioa irabazi zuena eta 1987an bigarren izan zena, edizio hau irabazteko faboritoetako bat zen. Bere arerioen artean, Fabio Parra, Greg LeMond, Laurent Fignon, Stephen Roche eta Steven Rooks nabarmen daitezke.

Jada sarrera etapan, aurreko urteko garaipena defendatzen zuen Pedro Delgadok bi minutu eta erdi baino gehiago galdu zituen despistatu eta etapa hasierara berandu iristeagatik. Galdutako denbora handitu egin zen hurrengo egunetan, taldekako erlojupeko negargarri bat egin ondoren, non Reynolds taldeak azkenengo amaitu zuen, erlojupekoa irabazi zuen Super U taldeagandik, Laurent Fignonen taldea zena, lau minutu eta erdi baino gehiagora amaituz.

5. etapako erlojupekoaren ondoren, nahiko argi zirudien edizio honen garaipena LeMond eta Fignonen artean erabakiko zela. Estatubatuarrak lortu zituen orduan etapa garaipena eta maillot horia.

9. etapa mendi garaietako lehen etapa izan zen. Miguel Indurainek lortu zuen garaipena etapa horretan. Egun horretan Anselmo Fuertek bigarren amaitu zuen, eta Pedro Delgadok hirugarren, azken hau lasterketako txirrindularirik indartsuenekin diferentzia gutxitzen zihoalarik. 10. etaparen ondoren, non, beste mendate batzuen artean Col du Tourmalet igo zen, Delgado liderra zen Fignonengandik hiru minutu baino gutxiagora zegoen.

Zenbait etapatan Fignon eta LeMonden arteko diferentziak egunero aldatuz joan ondoren, 17. etapa iritsi zen, Alpe d'Huezen amaitzen zena, non Gert-Jan Theunissek irabazi zuen. Pedro Delgadok, etapa horretan bigarren izan zena (eta hirugarren sailkapen nagusian), Laurent Fignonekin batera iritsi zen, eta azken honek, hurrengo eguneko etaparekin batera, LeMond sailkapen nagusian 50 segundora uztea lortu zuelarik.

Baina diferentzia hori ez zen nahikoa izango, azken etapan, 24 kilometroko erlojupeko bat zena, LeMondek Fignoni 58 segundo atera baitzizkion, Tourra orain arteko diferentziarekin txikienarekin irabaziz. Pedro Delgadok hirugarren amaitu zuen, lehen etapetako bere zorte txarra madarikatzen, honek bere bigarren Tourra irabaztea eragotzi ziolarik.

Talde parte-hartzaileak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Reynolds Pedro Delgado
PDM Steven Rooks
Kelme Fabio Parra
Helvetia - La Suisse Steve Bauer
Super U Laurent Fignon
Café de Colombia Luis Herrera
Z - Peugeot Eric Boyer
BH Álvaro Pino
Panasonic - Isostar Erik Breukink
Hitachi - VTM Claude Criquielion
7 Eleven Andrew Hampsten
Taldea Taldeko liderra
Paternina Marino Lejarreta
Carrera Jeans Urs Zimmermann
RMO - Mavic - Liberia Charly Mottet
ADR - Agrigel Greg LeMond
Fagor Stephen Roche
Histor Sigma - Fina Luc Roosen
Chateau D'Ax Gianni Bugno
Toshiba Laurent Bezault
Domex - Weinmann Adri van der Poel
Superconfex - Yoko Rolf Golz
TVM Phil Anderson

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 1   Luxenburgo Luxenburgo 7,8 (erlojupekoa)   Herbehereak Erik Breukink   Herbehereak Erik Breukink
1.a uztailak 2   Luxenburgo Luxenburgo 135,5   Portugal Acacio da Silva   Portugal Acacio da Silva
2.a uztailak 3   Luxenburgo Luxenburgo 46 (taldekako erlojupekoa)   Frantzia Super U   Portugal Acacio da Silva
3.a uztailak 4   Luxenburgo Luxenburgo-  Belgika Spa Francorchamps 241   Mexiko Raúl Alcalá   Portugal Acacio da Silva
4.a uztailak 5   Belgika Lieja-Wasquehal 255   Herbehereak Jelle Nijdam   Portugal Acacio Da Silva
5.a uztailak 6 Dinard-Rennes 73 (erlojupekoa)   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
6.a uztailak 7 Rennes-Futuroscope 259   Frantzia Joël Pélier   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
7.a uztailak 8 Poitiers-Bordele 258,5   Belgika Étienne De Wilde   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
8.a uztailak 9 Labastide d'Armagnac-Pau 157   Irlanda Martin Earley   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
9.a uztailak 10 Paue-Cauterets 147   Euskadi Miguel Indurain   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond
10.a uztailak 11 Cauterets-Superbagnères 136   Erresuma Batua Robert Millar   Frantzia Laurent Fignon
11.a uztailak 12 Luchon-Blagnac 158,5   Herbehereak Mathieu Hermans   Frantzia Laurent Fignon
12.a uztailak 13 Toulouse-Montpellier 242   Italia Valerio Tebaldi   Frantzia Laurent Fignon
13.a uztailak 14 Montpellier-Marseilla 179   Frantzia Vincent Barteau   Frantzia Laurent Fignon
14.a uztailak 15 Marseilla-Gap 240   Herbehereak Jelle Nijdam   Frantzia Laurent Fignon
15.a uztailak 16 Gap-Orcières-Merlette 39 (erlojupekoa)   Herbehereak Steven Rooks   Ameriketako Estatu Batuak Greg Lemond
16.a uztailak 18 Gap-Briançon 175   Suitza Pascal Richard   Ameriketako Estatu Batuak Greg Lemond
17.a uztailak 19 Briançon-Alpe d'Huez 165   Herbehereak Gert-Jan Theunisse   Frantzia Laurent Fignon
18.a uztailak 20 Le Bourg d'Oisans-Villard de Lans 91,5   Frantzia Laurent Fignon   Frantzia Laurent Fignon
19.a uztailak 21 Villard de Lans-Aix-les-Bains 125   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond   Frantzia Laurent Fignon
20.a uztailak 22 Aix-les-Bains-L'Isle-d'Abeau 130   Italia Giovanni Fidanza   Frantzia Laurent Fignon
21.a uztailak 23 Versalles-Paris 24,5 (erlojupekoa)   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond   Ameriketako Estatu Batuak Greg LeMond

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia
1. Greg LeMond   Ameriketako Estatu Batuak ADR 87h 38' 35"
2. Laurent Fignon   Frantzia SUP + 8"
3. Pedro Delgado   Espainia REY + 3' 34"
4. Gert-Jan Theunisse   Herbehereak PDM + 7' 30"
5. Marino Lejarreta   Euskadi PAT + 9' 39"
6. Charly Mottet   Frantzia RMO + 10' 06"
7. Steven Rooks   Herbehereak PDM a 11' 10"
8. Raúl Alcalá   Mexiko PDM + 14' 21"
9. Sean Kelly   Irlanda PDM + 18' 25"
10. Robert Millar   Erresuma Batua Z + 18' 46"
Puntukako sailkapena
1. Sean Kelly   Irlanda PDM 277 puntu
2. Étienne De Wilde   Belgika HIS 194 puntu
3. Steven Rooks   Herbehereak PDM 163 puntu
Mendiko sailkapena
1. Gert-Jan Theunisse   Herbehereak PDM 441 puntu
2. Pedro Delgado   Espainia REY 311 puntu
3. Steven Rooks   Herbehereak PDM 257 puntu
Gazteen sailkapena
1. Fabrice Philipot   Frantzia TOS 88h 23' 18s
2. William Palacio   Kolonbia REY a 59s
3. Gérard Rué   Frantzia SUP a 18' 50s
Taldekako sailkapena
1. PDM   Herbehereak PDM -
2. Reynolds   Espainia REY -
3. Z-Peugeot   Frantzia Z -

Parte-hartzaileak aldatu

REYNOLDS-BANESTO
P.D.M
KELME
HELVETIA-LA SUISSE
SUPER U
CAFE DE COLOMBIA
Z-PEUGEOT
B.H
PANASONIC-ISOSTAR
HITACHI-VTM
7 ELEVEN-AMERICAN AIRLINES
PATERNINA-MARCOS EGUIZABAL
CARRERA JEANS-VAGABOND
R.M.O-MAVIC-LIBERIA
A.D.R-AGRIGEL-BOTTECHIA
FAGOR
HISTOR SIGMA-FINA
CHATEAU D'AX
TOSHIBA
DOMEX-WEINMANN
SUPERCONFEX-YOKO-OPEL
T.V.M.

NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; E : éliminé; HD: Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1988ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1989ko uztailak 1 eta 23 artean ospatua
Ondorengoa
1990eko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak aldatu