1986ko Frantziako Tourra

1986ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 73. edizioa izan zen. 1986ko uztailak 4 eta 27 artean ospatu zen. 4083 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 22 etapatan banatuta, garaileak batez beste 36,950 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Boulognen hasi eta Parisen amaitu zen.

1986ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa73. Frantziako Tourra
Txapelketa1986 Super Prestige Pernod
Etapak24
Datakuztailak 4 – 1986.eko uztailak 27
Luzera4.083 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Irteera-lekuaBoulogne-Billancourt
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak208
Amaitu dutenak132
Emaitzak
TxapeldunaUSA Greg LeMond (La Vie claire-Radar)
TxapeldunordeaFRA Bernard Hinault (La Vie claire-Radar)
HirugarrenaSUI Urs Zimmermann (Carrera-Inoxpran)
Puntukako sailkapenaBEL Eric Vanderaerden (Panasonic-Merckx-Agu)
Eskalatzailerik onenaFRA Bernard Hinault (La Vie claire-Radar)
Gazte onenaUSA Andrew Hampsten (La Vie claire-Radar)
Talderik onenaFRA La Vie claire-Radar
◀19851987▶
Dokumentazioa

Bernard Hinaultek bere seigarren Tourra irabazteko ametsa, aurreko urtean bere kide Greg LeMondi edizio honetan laguntzeko promesarekin zapuztua geratu zen. Frantziarrak, hasieratik, lehiakortasun handia erakutsi zuen, lehiakortasun honek, Hinaultek berak ondoren esan zuenez, asmo bezala LeMonden arerioak hondoratzea zuelarik. Eta funtzionatu zuen, La Vie Claire taldeak sailkapen nagusian izan zuen nagusitasun nabarmena dela eta. LeMond Frantziako Tourra irabazi zuen lehen estatubatuarra eta ez europarra izan zen, eta Hinaultek Tourrari bigarren postu batekin eta lasterketa osoan eman zuen ikuskizunarekin agur esan zion.

Beste parte-hartzaile batzuen artean, Pedro Delgadorena nabarmendu zen, nahiko lasterketa hasiera kaxkarra egin zuen arren, mendiko etapak iritsitakoan sailkapen nagusian gora egin zuelarik, etapa garaipen bat ere lortuz. Alabaina, sailkapen nagusian 5. zihoanean, eta lehen hiruren artean sartzeko aukerekin, lasterketa utzi behar izan zuen bere amaren heriotzaren ondorioz. Peio Ruiz Cabestanyk, José Angel Sarrapiok, Eduardo Chozasek eta Julian Gorosperek ere lortu zituzten etapa garaipenak.

Talde parte-hartzaileak aldatu

Taldea Taldeko liderra
La Vie Claire Bernard Hinault
Carrera Stephen Roche
KAS Jorg Muller
Panasonic Robert Millar
Système U Laurent Fignon
PDM Pedro Delgado
Café de Colombia Luis Herrera
Reynolds José Luis Laguía
Peugeot - Shell Pascal Simon
Kwantum Hallen Joop Zoetemelk
Joker - Emerxil Marc Sergeant
Taldea Taldeko liderra
Hitachi - Marc - Splendor Claude Criquielion
Fagor Eric Caritoux
Zor - BH Álvaro Pino
RMO Thierry Claveyrolat
Postobón Omar Hernández
Seat - Orbea Marino Lejarreta
GIS Gelati Silvano Contini
Teka Reimund Dietzen
Malvor Mario Beccia
7 Eleven - Hoonved Alexi Grewal

Etapak aldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. Boulogne-Billancourt 4,6 (erlojupekoa)   Thierry Marie   Thierry Marie
1.a a Nanterre-Sceaux 85   Pol Verschuere   Alex Stieda
1.a b Meudon-Saint-Quentin-en-Yvelines 56 (taldekako erlojupekoa)   Système U   Thierry Marie
2.a Levallois-Perret-Liévin 214   Davis Phinney   Thierry Marie
3.a Liévin-Évreux 243   Pello Ruiz Cabestany   Dominique Gaigne
4.a Évreux-Villers-sur-Mer 124,5   Johan van der Velde   Johan van der Velde
5.a Villers-sur-Mer-Cherbourg 200   Guido Bontempi   Johan van der Velde
6.a Cherbourg-Saint-Hilaire-du-Harcouët 201   Ludo Peeters   Jorgen Vang Pedersen
7.a Saint-Hilaire-du-Harcouët-Nantes 204   Eddy Planckaert   Jorgen Vang Pedersen
8.a Nantes 61,5 (erlojupekoa)   Bernard Hinault   Jorgen Vang Pedersen
9.a Nantes-Futuroscope 183   José Ángel Sarrapio   Jorgen Vang Pedersen
10.a Poitiers-Bordele 258,5   Rudy Dhaenens   Jorgen Vang Pedersen
11.a Bordele-Paue 217,5   Pedro Delgado   Bernard Hinault
12.a Paue-Superbagnères 186   Greg LeMond   Bernard Hinault
13.a Luchon-Blagnac 154   Niki Ruttimann   Bernard Hinault
14.a Carcasona-Nimes 225,5   Frank Hoste   Bernard Hinault
15.a Nimes-Gap 246,5   Jean-François Bernard   Bernard Hinault
16.ª Gap-Le Granon 179,5   Eduardo Chozas   Greg LeMond
17.a Briançon-Alpe d'Huez 162,5   Bernard Hinault   Greg LeMond
18.a Villard de Lans-Saint-Étienne 179,5   Julian Gorospe   Greg LeMond
19.a Saint-Étienne 58 (CRI)   Bernard Hinault   Greg LeMond
20.a Saint-Étienne-Puy de Dôme 190   Erich Maechler   Greg LeMond
21.a Clermont-Ferrand-Nevers 194   Guido Bontempi   Greg LeMond
22.a Cosne-sur-Loire-Paris 255   Guido Bontempi   Greg LeMond

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia
1. Greg LeMond   Ameriketako Estatu Batuak VIE 110h 35' 19"
2. Bernard Hinault   Frantzia VIE + 3' 10"
3. Urs Zimmermann   Suitza CAR + 10' 54"
4. Andrew Hampsten   Ameriketako Estatu Batuak VIE + 18' 44"
5. Claude Criquielion   Belgika HIT + 24' 36"
6. Ronan Pensec   Frantzia PEU + 25' 59"
7. Niki Ruttimann   Suitza VIE + 30' 52"
8. Álvaro Pino   Espainia ZOR + 33' 00"
9. Steven Rooks   Herbehereak PDM + 33' 22"
10. Yvon Madiot   Frantzia SYS + 33' 27"
Puntukako sailkapena
1. Eric Vanderaerden   Belgika PAN 277 puntu
2. Jef Lieckens   Belgika JOK 232 puntu
3. Bernard Hinault   Frantzia VIE 210 puntos
Mendiko sailkapena
1. Bernard Hinault   Frantzia VIE 351 puntu
2. Luis Herrera   Kolonbia CAF 270 puntu
3. Greg LeMond   Ameriketako Estatu Batuak VIE 265 puntu
Gazteen sailkapena
1. Andrew Hampsten   Ameriketako Estatu Batuak VIE 110h 54' 03"
2. Ronan Pensec   Frantzia PEU + 7' 15"
3. Jean-François Bernard   Frantzia VIE + 17' 01"
Taldekako sailkapena
1. La Vie Claire   Frantzia VIE -
2. Peugeot - Shell   Frantzia PEU -
3. Système U   Frantzia SYS -

Parte-hartzaileak aldatu

LA VIE CLAIRE-WONDER-RADAR
CARRERA JEANS
KAS-MAVIC
PANASONIC
SYSTEME U
P.D.M
CAFE DE COLOMBIA
T.S BATTERIES-REYNOLDS
PEUGEOT-SHELL
KWANTUM-HALLEN-DECOSOL
JOKER-EMERXIL-EDDY MERCKX
HITACHI-MARC-SPLENDOR
ZOR-B.H
FAGOR
RMO-MERAL-MAVIC
POSTOBÓN
SEAT-ORBEA
GIS GELATI-OECE
TEKA
MALVOR
ELEVEN-HOONVED

NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; HD: Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1985eko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1986ko uztailak 4 eta 27 artean ospatua
Ondorengoa
1987ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekak aldatu