1970eko Italiako Giroa

1970eko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa53. Italiako Giroa
Txapelketa1970 Super Prestige Pernod
Etapak20
Datakmaiatzak 18 – 1970.eko ekainak 7
Luzera3.292 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaSan Pellegrino Terme
Helduera-lekuaBolzano
Taldeak13
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak97
Bataz besteko abiadura36,518 km/o
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Faemino-Faema)
TxapeldunordeaITA Felice Gimondi (Salvarani)
HirugarrenaBEL Martin Van Den Bossche (Molteni)
Puntukako sailkapenaITA Franco Bitossi (Filotex)
Eskalatzailerik onenaBEL Martin Van Den Bossche (Molteni)
Talderik onena puntukaBEL Faemino-Faema
◀19691971▶
Dokumentazioa

1970eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 53. edizioa izan zen. 1970eko maiatzak 18 eta ekainak 7 artean ospatu zen, 20 etapatan banatutako 3292 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Eddy Merckxek, batez beste, 36,518 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia San Pellegrinon hasi eta Bolzanon amaitu zen.

130 txirrindularik hasi eta 97k amaitu zuten proba.

Edizio honetan ezarri zen behin betirako maglia ciclaminoa puntukako sailkapenaren liderrarentzat, ordura arte erabilitako kolore gorria ordeztuz.

1969an antidoping kontrol batean anfetaminekin positibo eman izateagatik kanporatua izan ondoren, Merckx Girora 1969ko Frantziako Tourraren garaile bezala itzuli zen, eta, beraz, Giroa irabazteko faboritoa zen. Giroa irabazteko beste hautagai handia Felice Gimondi zen, 1967ko Italiako Giroa eta 1969ko Italiako Giroa irabazi zituena. 7. etapara arte Eddy Merckxen egoera zalantzan zegoen, eta mundu guztiak galdetzen zion bere buruari belgikarra Girora Tourrerako prestakuntza bezala edo itzulia irabazteko asmoz joan ote zen galdetzen zion. Zalantza horiek etapa hori amaitzean uxatu ziren, non bere benetako asmoak erakutsi zituen eta maglia arrosa jantzi zuen. Bi egun beranduago, 56 kilometroko banakako erlojupeko batean, Merckxek azken kolpea eman zuen, gainontzeko faborito guztiei bi minutu baino gehiago ateraz. 12. etapan Miguel Mari Lasa izan zen etapa garailea. Euskal txirrindulariak 8. amaitu zuen sailkapen nagusian. Edizio honetan, Italiako Giroaren antolakuntzak amaiera ikusgarri bat prestatu zuen, azken hiru egunetan mendi garaiko hiru etaparekin. Alabaina, ez zen espero zena gertatu, eta sailkapen nagusiko hoberenen artean ez zen diferentzia handiegirik egon. 18. etapan, Marmoladan amaitu zena, etapako lehen zazpiak minutu baten inguruko tartean sartu ziren helmugara, 8. postutik aurrera guztiek zazpi minutu baino gehiago galdu zituzten arren. 19. eta 20. etapatan beste horrenbeste, eta Gimondi eta Merckx, berriz ere diferentzia handirik gabe sartu ziren, hala, belgikarrak bere bigarren Italiako Giroa irabaziz. Beranduago, urte horretan bertan, bere lehen itzuli bikotea lortu zuen, 1970eko Frantziako Tourra ere irabaziz.

Taldeak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Salvarani Felice Gimondi
Cosatto Vito Taccone
Dreher Patrick Sercu
Faemino Eddy Merckx
Ferretti Gösta Pettersson
Filotex Franco Bitossi
G.B.C. Rudi Altig
Taldea Taldeko liderra
Germanvox Ole Ritter
La Casera Enrique Cifuentes
Magniflex Sigfrido Fontanelli
Molteni Marino Basso
Sagit Aldo Balasso
Scic Vittorio Adorni
   

Etapak aldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a San Pellegrino-Biandronno 115   Italia Franco Bitossi   Italia Franco Bitossi
2.a Comerío-Saint-Vincent 164   Belgika Eddy Merckx   Italia Franco Bitossi
3.a Saint-Vincent-Aosta 162   Italia Franco Bitossi   Italia Franco Bitossi
4.a Saint-Vincent-Lodi 205   Italia Marino Basso   Italia Franco Bitossi
5.a Lodi-Zingonia 155   Belgika Patrick Sercu   Italia Franco Bitossi
6.a Zingonia-Malcesine 212   Italia Enrico Paolini   Italia Franco Bitossi
7.a Malcesine-Brentonico 130   Belgika Eddy Merckx   Belgika Eddy Merckx
8.a Rovereto-Bassano del Grappa 130   Belgika Walter Godefroot   Belgika Eddy Merckx
9.a Bassano del Grappa-Treviso 56 (banakako erlojupekoa)   Belgika Eddy Merckx   Belgika Eddy Merckx
10.a Terracina-Rivisondoli 172   Italia Italo Zilioli   Belgika Eddy Merckx
11.a Rivisondoli-Francavilla 180   Italia Michele Dancelli   Belgika Eddy Merckx
12.a Francavilla-Loreto 175   Euskadi Miguel Mari Lasa   Belgika Eddy Merckx
13.a Loreto-Faenza 188   Italia Michele Dancelli   Belgika Eddy Merckx
14.a Faenza-Casciana Terme 218   Italia Michele Dancelli   Belgika Eddy Merckx
15.a Casciana Terme-Mirandola 215   Italia Marino Basso   Belgika Eddy Merckx
16.a Mirandola-Lido Jesolo 195   Italia Dino Zandegu   Belgika Eddy Merckx
17.a Jesolo-Arta Terme 165   Italia Franco Bitossi   Belgika Eddy Merckx
18.a Arta Terme-Marmolada 180   Italia Michele Dancelli   Belgika Eddy Merckx
19.a Rocca Pietore-Dobbiaco 120   Italia Franco Bitossi   Belgika Eddy Merckx
20.a Dobbiaco-Bolzano 155   Italia Luciano Armani   Belgika Eddy Merckx

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Eddy Merckx    BelgikaFaemino-Faema90 o 08 min 47 s
2. Felice Gimondi   ItaliaSalvarani+ 3 min 14 s
3. Martin Van Den Bossche   BelgikaMolteni+ 4 min 59 s
4. Michele Dancelli   ItaliaMolteni+ 7 min 07 s
5. Italo Zilioli   ItaliaFaemino-Faema+ 8 min 14 s
6. Gösta Pettersson   SuediaFerretti+ 9 min 20 s
7. Franco Bitossi    ItaliaFilotex+ 13 min 10 s
8. Miguel María Lasa   Euskal HerriaLa Casera-Peña Bahamontes+ 19 min 25 s
9. Ole Ritter   DanimarkaGermanvox-Wega+ 21 min 17 s
10. Vittorio Adorni   ItaliaScic+ 21 min 29 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Franco Bitossi    ItaliaFilotex252 pt.ak
2. Michele Dancelli   ItaliaMolteni241 pt.ak
3. Eddy Merckx    BelgikaFaemino-Faema193 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Martin Van Den Bossche   BelgikaMolteni460 pt.ak
2. Italo Zilioli   ItaliaFaemino-Faema420 pt.ak
3. Luciano Armani   ItaliaScic300 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora


Kanpo estekak aldatu