1967ko Hong Kongeko ezkertiarren greba

1967ko Hong Kongeko ezkertiarren greba eskala handi batean eman zen, komunisten eta haien jarraitzaileen eta Hong Kongeko britainiar gobernuaren artean.

1967ko Hong Kongeko ezkertiarren greba
Irudia
Map
MotaIstilu
Denbora-tarte1967ko maiatza - 1967ko abendua
KokalekuBritainiar Hong Kong
HerrialdeaBritainiar Hong Kong
Kausa12-3 incident (en) Itzuli
Txinako Iraultza Kulturala
Pertsona hilak51
Pertsona zaurituak802
Atxilotu kopurua
1.936

Nahiz eta hasieran langileen greba txiki bat izan, grebaren ondoren sortu ziren tentsioek maila handiko manifestazioak antolatu ziren britainiar koloniaren aurka. Manifestariek biolentzia eta ekintza-zuzena erabili zuten Hong Kongeko indar polizialen aurka.

Txinako Herri Errepublikan (PRC) gertatutako gertakariak bultzatuta, ezkertiarrek greba jendetsuak eta manifestazio antolatuak antolatu zituzten, poliziak ezkertiarren egoitzak miatu eta haien lider aktiboenak atxilotzen zituzten bitartean.

Istilu horiek gero eta biolentoagoak bihurtu ziren, ezkertiarrek ekintza-zuzena erabili zutenean, bonbak erabiliz edo prentsaren kide batzuk erail zituztenean biolentziaren kontrako ideiak argitaratzen zituztelako.[1]

Tentsioak aldatu

Lehenengo manifestazioak eta istiluak lan arloari buruzkoak izan ziren, 1967ko martxoan hasi zirenak, garraio, taxi, ehungintza eta zementu konpainietan, eta bereziki Hong Kong-eko Artificial Flower Works, non 174 komunista sindikagile zeuden.[2] Grebarekin bat egin zuten sindikatu guztiak Hong Kong-eko Sindikatuen Federazioaren parte ziren, Pekinekin harremanak zituena.[3]

 
Britainiar polizia indarra autobus barrikada baten aurrean; 1967ko maiatzaren 19an.

Hong Kongeko klima politikoa oso tenkatuta zegoen 1967ko udaberrian. Britainiako koloniaren iparraldeko mugan, Txinako Herri Errepublika krisian zegoen. Guardia gorriek purgak egin zituzten, eta barne liskarrak sortu egin ziren, ezkertiar komunistek liskarrak portugaldar kolonian, Macao, egiten zituzten bitartean, 1966ko abenduan.

Nahiz eta portugaldar armadak eragin, Macaon ez zen ordena berrezarri, eta 1967ko urtarrileko greba orokorraren ondoren, Portugalgo gobernuak ezkertiarren eskaera batzuk beteko zituela esan zuen, kolonia Txinako Herri Errepublikaren menpe utziz.[4] Hong Kong-en presioa areagou egin zen Iraultza Kulturalarekin batera. 31 protesta inguru egin ziren.[5]

Indarkeriaren pizkundea aldatu

Maiatzean, lore artifizialen fabrika batean lan eztabaida bat sortu zen, San Po Kong-en.[6] Ducan Tongen jabegoa izan zen fabrika.[7] Piketeak egiten ari ziren langileak administrazioaren aurka egin zuten, eta horiek istiluen aurkako polizia deitu zuten maiatzaren 6an. Piketeak egiten zeuden langileen eta poliziaren arteko istiluak oso biolentoak izan ziren, 21 langile atxilotuak izanda eta beste asko zaurituak. Sindikatuaren ordezkariek polizia etxearen aurrean protesta egin zuten, baina hauek ere atxilotuak izan ziren.

 
Manifestariak liburu gorria eskuan dutela.

Hurrengo egnean, Hong Kong-en kaleetatik manifestazio jendetsuak burutu egin ziren. Manifestari komunista askok Liburu Txiki Gorriak zeramaten haien ezkerreko eskuan eta kontsigna komunistak oihukatu zituzten. Hong Kong-en polizia manifestarien aurka jo zuen, eta 127 pertsona atxilotu izan zituen.[8] Etxeratze-agindua ezarri zen hirian eta indar polizial guztiak zerbitzura joateko agindua jaso zuten.[9]

Txinako Herri Errepublikan, egunkariek ezkertiarren mugimenduak txalotu zituzten eta britainiar gobernu kolonialaren ekintzak “basakeri faxista” giza kalifikatu zituzten.[10] Abuztuaren 22an, Pekinen, milaka pertsona britainiar negozioen arduradunaren bulegoaren aurrean manifestatu ziren, guardia gorriek eraikina eraso, lapurtu eta sua eman aurretik.[11]

Hong Kong-eko Erdialdeko Barrutian, Txinaren Bankuaren eraikinaren tailatuan bozgorailu handiak ipini ziren, propaganda komunista igortzeko. Horrek autoritate britainiarrek bozgorailu handiagoak ipintzea ekarri zuen, operaren eraikinean.[9] Paretetan mezu hauek zituzten kartelak pegatu egin ziren: “Odola odolarengatik”, “Azal zuriko txerri jakia”, “Inperialismo britainiarrarekin amaitu” eta “David Trench urkatu”, gobernadoreari erreferentzia bat.[12] Ikasleek istiluei buruzko egunkariak banatu zituzten, erretorika eta propaganda komunista zituztenak.

Maiatzaren 16an, ezkertiarrek Hong Kong eta Kowlloneko Komiteak osatu zituzten, anti-Hong Kong jazarpenaren kontra borrokatzeko.[13] Yeung Kwong Sindikatuen Federazioko kidea, presidente ipini zuten. Komiteak manifestazio handiak antolatu eta koordinatu zituen. Ezkerreko 17 erakunde desberdinetako jarraitzaileek Gobernuaren Etxearen aurrean manifestazio bat egin zuten, kontsigna komunistak oihukatuz.[14] Era berean, langile askok grebak antolatu edo haietan parte hartu egin zuten, eta Hong Kong-en garraio zerbitzuei eragina egin zien.

Maiatzaren 22an biolentzia areagotu egin zen, eta beste 167 pertsona atxilotuak izan ziren. Manifestariek ekintza-zuzena erabiltzen hasi ziren ezkutatu ordez (polizia zetorrenean, banku edo biltegi handietan ezkutatzen ziren), poliziari edo autoei harriak botatzen.

Indarkeriaren goi-puntua aldatu

 
Manifestari eta poliaren arteko enfrentamenduak.

Uztailaren 8an, Txinako Herri Errepublikako ehunka manifestari, milizia popularra barne, Sha Tau Kok-eko muga zeharkatu zuten, eta Hong Kong-eko polizia eraso zuten, haietatik bost erail zituzten tiroz, eta beste hamaika zaurituak geratu ziren.[15] Pekineko People's Daily egunkariak Hong Kong-eko manifestari ezkertiarrak babesten zituen haren editorialetan; Txinako Herri Errepublikak koloniaren kontrola hartzeko prestaketak egin zegoenaren susmoa sorrarazi zen. Ezkertiarrek greba orokor bat konbokatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Polizian lan egiten zuten txinatarrak konbentzitzen saiatu ziren ere, baina lorpenik ez.

Hong Kong-eko gobernu britainiarrak larrialdi neurriak hartu behar izan zituen, poliziari botere bereziak emanez istiluak desegiteko. Egunkari ezkertiarrak debekatu egin ziren, eskola ezkertiarrak debekatuak izan ziren; lider ezkertiar asko atxilotuak eta kartzelaratuak izan ziren, eta haietako batzuk Txinako Herri Errepublikara deportatuak.

Ezkertiarrek bonbak ipintzen erantzun zioten gobernuak hartutako neurriei. Benetako bonbak hiri osoan zehar ipini ziren. Bizitza normala egitea oso zaila zen eta hildako kopurua handiagotuz joan zen. Zortzi urteko ume bat, Wong Yee Man, eta bere anaia txikia, bi urtekoa, bonba baten ondorioz hil egin ziren, opari bezala haien etxearen kanpoaldean ipini egin zena.[16] Poliziaren adituek eta britainiar polizia indarrek 8000 bonba baino gehiago desaktibatzea lortu zuten, horietatik 1100 benetakoak zirela.[17] Horiek “pinaburu” bonbak bezala ezagutu ziren.[1][18]

Uztailaren 19an, ezkertiarrek alanbrezko defentsak ipini zituzten Txinako Bankuko eraikinean, 20 solairukoa (Txinako Herri Errepublikaren gobernuaren jabetza).[19]

Erantzun gisa, poliziak kontraeraso eta ezkertiarren egoitzak hartu zituen, Kiu Kwan etxea barne.[18] Eraso batean, HMS Hernes-eko helikopteroak, Royal Navy-ko garraiolari bat, eraikinaren solairuan lurra hartu zuen.[20] Eraikinan sartzean, poliziak bonbak eta armak topatu zituen, baita “ospitale” moduko bat ere, kontsultategi eta ebakuntza-gela batekin.[8]

Biolentziaren kontrako protestak medioetan agertu ziren, eta ezkertiarrek haien taktika berriz aldatu zuten. Abuztuaren 24an, Lam Bun, ezkertiarren kontra zegoen irrati hizlari bat, mantentze-lanak egiten ari ziren langileak balira bezalako ezkertiarrek erail zuten. Bere autotik ezin izan zen atera, eta bizirik erre zen.[21]

Medioetan haien iritzia helarazi zuten beste kazetari batzuek mehatxuak jaso egin zituzten, Louis Cha ere, Ming Pao egunkariaren presidentea, Hong Kong utzi behar izan zuena urte betez.

1967. urteko urria arte bonben erabilera ez zen murriztu. Abenduan, lehen ministro txinatarra, Zhou Enlai, Hong Kong-eko ezkertiar taldeei esan zien bonbardaketa guztiak gelditzeko; eta azkenean Hong Kong-eko istiluak bere amaiera izan zuten. Gatazka osoa 18 hilabete iraun zuen.[22][23]

Ondorioak aldatu

Erailak aldatu

Urtearen bukaeran istiluak bukatu zirenean, 51 pertsona hil egin ziren, horietatik 15 bonba erasoengatik, beste 832 lagun zurituak izan ziren eta 4979 inguru atxilotuak eta errudun gisa kondenatuak izan ziren 1967an.[24] Istiluek jabegoaren kontrako eragindako kalteek milioika dolarrekoak izan ziren, 1956ko istiluek sortutakoak baino gehiago.[22] Hong Kong-en etorkizuneko konfiantza jaitsi zen hiriaren sektore batzuetan, eta horiek haien jabegoak saldu eta atzerrira emigratu zuten.

Hildakoen zerrenda (partziala)
Izena Adina Heriotzaren data Iruzkina
Chan Wing-cheung (陳永祥) 14 1967-05-12 Ile-apaindegi ikastuna, Wong Tai Sin Resettlement eremuan hil zen istiluen ondorioz.
Tsui Tin-por (徐田波) 42 1967-06-08 Obre publikoaren saileko mekanikaria, Tai Sin polizia etxean hil egin zen atxilotu izan ostean.
Lai Chung (黎松) 52 1967-06-08 Towngaseko langilea, manifestazio batean poliziak tirokatu zuen, ondoren poliziak ito egin zuen.
Tsang Ming (曾明) 29 1967-06-08 Towngaseko langilea, poliziak ustekabean harrapatuta hil egin zuten.
Tang Tsz-keung (鄧自強) 30 1967-06-23 Plastikozko fabrika bateko langilea, sindikatu baten aurkako eraso batean poliziak akabatu zuen.
Chow Chung-sing (鄒松勝) 34 1967-06-24 Plastikozko fabrika bateko langilea, atxilotu ostean hil egin zuten indar polizialek.
Law Chun-kau (羅進苟) 30 1967-06-24 Plastikozko fabrika bateko langilea, atxilotu ostean hil egin zuten indar polizialek.
Lee On (李安) 45 1967-06-26 Shaw Brotherseko langilea, hospitaletik auzitegira bidaian hil zen.
Fung Yin-ping (馮燕平) 40 1967-07-08 Polizia. Txinatar miliziano batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Kong Shing-kay (江承基) 19 1967-07-08 Polizia. Txinatar miliziano batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Mohamed Nawaz Malik 28 1967-07-08 Polizia. Txinatar miliziano batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Khurshid Ahmed 27 1967-07-08 Polizia. Txinatar miliziano batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Wong Loi-hing (黃來興) 27 1967-07-08 Polizia. Txinatar miliziano batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Zhang Tiansheng (張天生) 41 1967-07-08 Txinatar milizianoa. Polizia batek hil egin zuen, Sha Tau Kok mugan.
Cheng Chit-po (鄭浙波) 32 1967-07-09 Mendebaldeko Barrutian lan egiten duen atezaina, istiluetan izandako tiro baten ondorioz hil egin zen.
Ma Lit (馬烈) 43 1967-07-09 Mendebaldeko Barrutian lan egiten duen atezaina, istiluetan izandako tiro baten ondorioz hil egin zen.
Lam Po-wah (林寶華) 21 1967-07-09 Polizia. Istiluetan bala batek jo zuen.
Choi Nam (蔡南) 27 1967-07-10 Manifestari ezkertiar bat, Johnston Road-en, Wan Chai, eraila poliziarengatik.
Lee Chun-hing (李振興) 35 1967-07-10 Manifestariek erail zuten langile bat Johnston Road-en, Wan Chai.
Lee Sze (李四) 48 1967-07-11 Manifestari ezkertiar bat, Johnston Road-en, Wan Chai, eraila poliziarengatik.
Mak Chi-wah (麥志華) 1967-07-12 Manifestari ezkertiar bat, Un Chau Street-en, Sham Shui Po, eraila poliziarengatik.
ezezaguna) 1967-07-12 Manifestari ezkertiar bat, Soy Street-en, Mong Kok, eraila poliziarengatik.
Ho Fung (何楓) 34 1967-07-14 Kowloon Dockyard-eko langilea, polizia etxe batean eraila.
(ezezaguna) 1967-07-14 Manifestari ezkertiar bat, Reclamation Street-en, Yau Ma Tei, eraila poliziarengatik.
Yu Sau-man (余秀文) 1967-07-15 Manifestari ezkertiar bat, eraila poliziarengatik.
So Chuen (蘇全) 28 1967-07-26 Autobusa bat erasotzen ari zela, poliziak akabatu egin zuen langilea.
Ho Chuen-tim (何傳添) 1967-08-09 Sha Tau Kok arrantzalea, ekainaren 24an, langile baten hilketaren omenaldian atxilotu zuten. Abuztuaren 9an hil egin zen.
Wong Yee-man (黃綺文) 8 1967-08-20 8 urteko ume bat, bere anai txikiarekin eraila bonba baten ondorioz, Ching Wah Street-en, North Point.
Wong Siu-fan (黃兆勳) 2 1967-08-20 Wong Yee Man-en anaia txikia.
Lam Bun (林彬) 37 1967-08-25 Hong Kong irratiaren hizlari bat.
Charles Workman 26 1967-08-28 Royal Army Ordnance Corps-eko sarjentua, ezkertiarrek ipinitako bonba baten eztandarengatik hilda, hura desaktibatzen zegoenean.
Ho Shui-ki (何瑞麒) 21 1967-08-29 Istiluetan zegoen mekanikari bat, poliziak tiroz akabatuta, Tung Tau-en, Wong Tai Sin.
Lam Kwong-hoi (林光海) 1967-08-29 Hong Kong irratiko teknikari bat.
Aslam Khan 22 1967-09-03 Suhiltzailea, bonbat bat desaktibatzen zegoela hilda.
Cheung Chap (章集) 38 1967-09-03 Kexatzen zegoen autobus gidari bat, poliziak akabatuta.
Yau Chun-yau (邱進友) 1967-09-20 Royal Jockey Jockey Club-eko langile bat, bere etxe ondoan zegoen bonba baten ondorioz hilda.
Lo Hon-pun (盧漢彬) 1967-10-01 Manifestari ezkertiar bat, poliziak akabatuta.
To Hung-kwong (杜雄光) 19 1967-10-13 Polizia, bonba ezkertiar batek akabatuta.
Tong Tak-ming Peter (唐德明) 18 1967-10-14 Bigarren hezkuntzako ikaslea, bonba batek eraila.
Ronald J. McEwen 37 1967-11-05 Polizia, manifestariek ipinitako bonba baten ondorioz eraila.
PC Sit Chun-hung 1967-11-28 Ezkertiarrek labankadaz eraila.
PC Lee Koon-san 1967-12-9 Ezkertiarrek tirokatu zuten Kam Tin-en.
Kustodiapenan hil egin ziren presoak
Izena Preso zenb. Heriotza data Iruzkina
Tsang Tin-sun 27381 1968-01-27 32 urteko langilea, Mong Kok-eko istiluetan hartu zuen parte, 1967ko uztailaren 15ean, 14 kartzela urteetara kondenatuta. Bere buruaz beste egin zuen 1968ko urtarrilaren 27an.
Tang Tsuen 28017 1969-12-29 Langile komunisten sindikatu bateko presidentea, 6 urteko zigor kartzelara kondenatuta. Gaixotasun batek bere bizitzarekin akabatu zuen 1969ko abenduaren 29an.

1960 hamarkadako talde ezkertiarrak aldatu

Txinako Herri Errepublikarekin zerikusia zuten talde asko 1967ko istiluetan desegin ziren. Lam Bun irrati hizlariaren erailketa, Hong Kong-eko biztanle asko herrarazi zituen. Txinako Herri Errepublika eta haren jarraitzaileen sinesgarritasuna kolokan jarri zen hamarkada oso batean.

Ezkerreko talde berriak eta ondarea aldatu

1967ko manifestazioetan eta grebetan parte hartu zuten kideek Hong Kong-en politikak berreskuratu zituzten 90eko hamarkadaren hasieran. Tsang Tak-sing, alderdi komunistaren jarraitzailea, Pekinen Aliantza Demokratikoaren fundatzailea bihurtu zen geroago, Hong Kong-en aurrerabide izateko. Bere anaiarekin batera, Tsang Yok-sing, marxismoa aitortzen jarraitu zuten Hong Kong-en.[25]

2001ean, Yeung Kwong, 1960ko hamarkadako aktibista komunista, Nauhinia Handiaren domina jaso zuen, Tung Chee-hwa-ren eskutik, eztabaida sortu zuena 1997 ondorengo gobernu batek biolentzia justifikatzen zuen edo ez.[26]

2017. urtean, 1967ko istiluetan parte hartu zuten manifestari askok heroi gisa omenduak izan ziren Wo Hop Shek hilerri publikoak egindako ekitaldi batean, altxamenduaren 50. urteurrenean. Pekineri eskatu zioten protestak bedeinkatzeko, “britainiar kolonia tiranoaren kontrako ekintza patriotikoa” zelako.[27]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) «Police rewrite history of 1967 Red Guard riots | Hong Kong Free Press HKFP» Hong Kong Free Press HKFP 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  2. (Ingelesez) Waldron, Stephen Edward. (1976). Fire on the rim: a study in contradictions in left-wing political mobilization in Hong Kong, 1967. Syracuse University (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  3. (Ingelesez) Scott, Ian. (1989). Political Change and the Crisis of Legitimacy in Hong Kong. University of Hawaii Press ISBN 9780824812690. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  4. (Ingelesez) Mendes, Carmen Amado. (2013-05-01). Portugal, China and the Macau Negotiations, 1986-1999. Hong Kong University Press ISBN 9789888139002. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  5. (Ingelesez) Weiss, Idit; Gal, John; Dixon, John. (2003). Professional Ideologies and Preferences in Social Work: A Global Study. Greenwood Publishing Group ISBN 9780865693159. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  6. (Ingelesez) Cooper, John. (1970). Colony in Conflict: The Hong Kong Disturbances, May 1967-January 1968. Swindon Book Company (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  7. (Ingelesez) «Hong Kong Artificial Flower Works, San Po Kong, location of the start of the 1967 riots» The Industrial History of Hong Kong Group (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  8. a b (Ingelesez) Cheung, Gary Ka-wai. (2009-10-01). Hong Kong's Watershed: The 1967 Riots. Hong Kong University Press ISBN 9789622090897. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  9. a b (Ingelesez) Nakano, Yoshiko. (2009-12-01). Where There Are Asians, There Are Rice Cookers: How "National" Went Global via Hong Kong. Hong Kong University Press ISBN 9789888028085. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  10. (Ingelesez) Survey of People's Republic of China Press. American Consulate General 1967 (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  11. (Ingelesez) Mackerras, Colin. (2001-10-15). The New Cambridge Handbook of Contemporary China. Cambridge University Press ISBN 9780521786744. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  12. (Ingelesez) Bickers, Robert; Yep, Ray. (2009-08-01). May Days in Hong Kong: Riot and Emergency in 1967. Hong Kong University Press ISBN 9789622099999. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  13. (Ingelesez) Hongkong, Committee of Hongkong-Kowloon Chinese Compatriots of All Circles for the Struggle Against Persecution by the British Authorities in. (1967). The May Upheaval in Hongkong. Committee of Hongkong-Kowloon Chinese Compatriots of All Circles for the Struggle Against Persecution by the British Authorities in Hongkong (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  14. (Ingelesez) Asian Recorder. 1967 (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  15. (Ingelesez) «HONG KONG (BORDER INCIDENTS) (Hansard, 10 July 1967)» hansard.millbanksystems.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  16. «Then & now: these were our children» South China Morning Post (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  17. (Ingelesez) Loh, Christine. (2010-02-01). Underground Front: The Chinese Communist Party in Hong Kong. Hong Kong University Press ISBN 9789888028948. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  18. a b (Ingelesez) «North Point tour takes participants back to the 1967 Hong Kong riots» South China Morning Post (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  19. Baru 2 (1) 2016-07-18  doi:10.18224/baru.v2.n1.2016. ISSN 2448-0460..
  20. (Ingelesez) Jones, Carol A. G.. (2007). Criminal Justice in Hong Kong. Routledge-Cavendish ISBN 9781845680381. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  21. (Ingelesez) Chuh, Kandice; Shimakawa, Karen. (2001-01). Orientations: mapping studies in the Asian diaspora. Duke University Press (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  22. a b Yingchi., Chu,. (2003). Hong Kong cinema : coloniser, motherland and self. RoutledgeCurzon ISBN 0203222075. PMC 53022721..
  23. (Ingelesez) The Times & The Sunday Times. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  24. (Ingelesez) Cheung, Gary Ka-wai. (2009-10-01). Hong Kong's Watershed: The 1967 Riots. Hong Kong University Press ISBN 9789622090897. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  25. (Ingelesez) Chan, Ming K.; So, Alvin Y.. (2002). Crisis and Transformation in China's Hong Kong. M.E. Sharpe ISBN 9780765610003. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  26. (Ingelesez) Chan, Ming K.; So, Alvin Y.. (2002). Crisis and Transformation in China's Hong Kong. M.E. Sharpe ISBN 9780765610003. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  27. (Ingelesez) «Why leftists should stop seeking vindication on 1967 riots» EJ Insight 2017-05-12 (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Gehiago sakondu aldatu

  • Cooper, John (1970). Colony in Conflict: The Hong Kong Disturbances, May 1967-January 1968. Hong Kong: Swindon Book Company.
  • Bickers, Robert; Yep, Ray (1 August 2009). May Days in Hong Kong: Riot and Emergency in 1967.
  • Cheung, Gary Ka-wai (1 October 2009). Hong Kong's Watershed: The 1967 Riots.

Kanpo estekak aldatu