1962ko Ipar Itsasoko uholdea

1962ko Ipar Itsasoko uholdea edo "Nordsee Sturmflut" Alemanieraz, Ipar Itsasoko Alemaniako kostaldean kalte handiak eragin zituen uholdea izan zen. 1962ko otsailaren 16tik otsailaren 17ra, Islandia ondotik zetorren Vincinette behe presio guneak indarra hartu zuen hegoaldeko Ipar Itsasorako norabidea hartuz.

Hamburgoko Wilhelmsburg auzoan uholdeek eragindako kalteak.

Alemaniara hurbiltzean, haizeek 200 km/h abiadura zuten, eta horrek eraginda olatu handiek, kostaldeko gunerik baxuenetan kalte handiak eragin zituzten. Alemaniaz gain, Herbehereetan nabaritu zen behe presio gunearen indarra. Hamburgo hirian, 315 pertsona hil ziren, hiriko gunerik baxuenak babesten zituzten dikeak apurtu eta pertsona asko ito zirenean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.