1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren inaugurazio edizioa izan zen. Luganoko Teatro Kursaal antzokian ospatu zen, Suitzan, maiatzaren 24an. Aurkezlea Lohengrin Filipello izan zen.

1956ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 24, 1956
Egoitza Teatro Kursaal, Lugano
Aurkezlea(k) Lohengrin Filipello
Antolatzailea Radiotelevisione svizzera di lingua italiana (RTSI)
Partaide kopurua 14 (7 herrialde eta bakoitzak bi abesti)
Irabazlea "Refrain"
Lys Assia
 Suitza
Lehen edizioa

Europako Irrati-Telebista Batasunak ekoitzia, musika lehiaketa paneuropearra Sanremoko kantu jaialdian oinarritu zen. Lehen edizioan zazpi herrialde izan ziren partaide, eta herrialde bakoitzak bi abesti aurkeztu zituen. Herrialde bakoitzeko bi epaimahaikidek isileko botoa eman zuten, gustokoen zuten kantua erabakitzeko. Garailea besterik ez zen eman ezagutzera, Suitzako Lys Assia "Refrain" kantuarekin hain zuzen. Arau hauek ez ziren inoiz berriz erabili.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua
01   Herbehereak Nederlandera Jetty Paerl "De vogels van Holland" Holandako txoriak
02   Suitza Alemana Lys Assia "Das alte Karussell" Karrusel zaharra
03   Belgika Frantsesa Fud Leclerc "Messieurs les noyés de la Seine" Senako gizon itoak
04   Alemania Alemana Walter Andreas Schwarz "Im Wartesaal zum großen Glüc" Zoriontasun handiaren itxarongelan
05   Frantzia Frantsesa Mathé Altéry "Le temps perdu" Galdutako denbora
06   Luxenburgo Frantsesa Michèle Arnaud "Ne crois pas" Ez sinetsi
07   Italia Italiera Franca Raimondi "Aprite le finestre" Ireki leihoak
08   Herbehereak Nederlandera Corry Brokken "Voorgoed voorbij" Betirako amaituta
09   Suitza Frantsesa Lys Assia "Refrain" Errepika 1
10   Belgika Frantsesa Mony Marc "Le plus beau jour de ma vie" Nire bizitzako egun politena
11   Alemania Alemana Freddy Quinn "So geht das jede Nacht" Horrelaxe da gauero
12   Frantzia Frantsesa Dany Dauberson "Il est là" Han dago
13   Luxenburgo Frantsesa Michèle Arnaud "Les amants de minuit" Gauerdiko maitaleak
14   Italia Italiera Tonina Torrielli "Amami se vuoi" Maite nazazu nahi baduzu

Kanpo estekak aldatu