1946ko Espainiako Itzulia

1946ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa6. Espainiako Vuelta
Datakmaiatzak 7 – 1946.eko maiatzak 30
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaMadril
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaEU Dalmacio Langarika
TxapeldunordeaESP Julián Berrendero
HirugarrenaNED Jan Lambrichs
◀19451947▶
Dokumentazioa

1946ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 6. edizioa izan zen. 1946ko maiatzak 7 eta 30 artean ospatu zen, 23 etapatan banatutako 3797 kilometroko ibilbidea eginez. Itzulia Madrilen hasi eta amaitu zen.

48 txirrindularik hasi eta 29k amaitu zuten proba.

Garailea izan zen Dalmacio Langarikak proba, batez beste, 27,679 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Edizio honetako berrikuntza bezala, Espainiako Itzuliaren historiako lehen taldekako erlojupekoa ospatu zela nabarmendu behar da, Herbehereetako taldeak irabazi zuena.

5. etaparen ondoren, Manuel Costa bihurtu zen lider bi faborito nagusiak ziren Julián Berrendero eta Dalmacio Langarikari 22 minutu ateraz. Desabantaila handi hau gora-behera, bi txirrindulariak denbora jaten joan zitzaizkion, Langarikak 18. etaparen ondoren lider bihurtzea lortu zuelarik, hala, itzulia Madrilen amaitu arte mantenduz.

Dalmacio Langarika bera, bost etapa garaipenekin, edizio honetan etapa gehien irabazi zituen txirrindularia izan zen.

Etapak aldatu

Etapa Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a Madrid-Salamanka 212   Joaquín Olmos   Joaquín Olmos
2.a Salamanka-Béjar 73 (banakako erlojupekoa)   Miguel Gual   Antonio Martín
3.a Béjar-Cáceres 141   Francisco Antonio Andrés Sancho   Dalmacio Langarika
4.a Cáceres-Badajoz 132   Ignacio Orbaizeta   Dalmacio Langarika
5.a Badajoz-Sevilla 218   Julián Berrendero   Delio Rodríguez
6.a Sevilla-Granada 251   Jan Lambrichs   Manuel Costa
7.a Granada-Baza 107   Dalmacio Langarika   Manuel Costa
8.a Baza-Murtzia 178   João Lourenço   Manuel Costa
9.a Murtzia-Valentzia 264   Alejandro Fombellida   Manuel Costa
10.a Valentzia-Castelló 67 (taldekako erlojupekoa)   Herbehereak   Manuel Costa
11.a Castelló-Tortosa 123   Alejandro Fombellida   Manuel Costa
12.a Tortosa-Bartzelona 215   Dalmacio Langarika   Manuel Costa
13.a Bartzelona-Lleida 162   Delio Rodríguez   Manuel Costa
14.a Lleida-Zaragoza 144   Delio Rodríguez   Manuel Costa
15.a Zaragoza-Donostia 276   Delio Rodríguez   Manuel Costa
16.a Donostia-Bilbo 207   Dalmacio Langarika   Manuel Costa
17.a Bilbo-Santander 226   Delio Rodríguez   Manuel Costa
18.a Santander-Reinosa 110   Dalmacio Langarika   Dalmacio Langarika
19.a Reinosa-Gijón 204   Joao Lourenço   Dalmacio Langarika
20.a Gijón-Oviedo 53 (banakako erlojupekoa)   Dalmacio Langarika   Dalmacio Langarika
21.a Oviedo-León 119   Julián Berrendero   Dalmacio Langarika
22.a León-Valladolid 134   Alejandro Fombellida   Dalmacio Langarika
23.a Valladolid-Madrid 200   Julián Berrendero   Dalmacio Langarika

Sailkapenak aldatu

Hiru sailkapen jokatu ziren: Nagusia, mendikoa eta taldekakoa, puntukakoa desagertu egin baitzen. Honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1. Dalmacio Langarica   137h 10' 38"
2. Julián Berrendero   + 17' 32"
3. Jan Lambrichs   + 23' 54"
4. Manuel Costa   + 24' 19"
5. Delio Rodríguez   + 45' 04"
6. Alejandro Fombellida   + 46' 09"
7. Antonio Andrés Sancho   + 1h 00' 10"
8. Emilio Rodríguez   + 1h 03' 45"
9. José Gutiérrez   + 1h 18' 48"
10. João Rebelo   + 1h 53' 37"


Mendiko sailkapena
1. Emilio Rodríguez   Espainia 39 p.
2. Dalmacio Langarika   Euskadi 35 p.
3. Julián Berrendero   Espainia 14 p.


Taldekako sailkapena
1. Espainia   Espainia

Kanpo estekak aldatu