1924ko Euskal Herriko Itzulia

1924ko Euskal Herriko Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa1. Euskal Herriko Itzulia
Datakabuztuak 7 – 1924.eko abuztuak 10
Luzera623 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaBilbo
Helduera-lekuaBilbo
Emaitzak
TxapeldunaFRA Francis Pélissier
TxapeldunordeaFRA Henri Pélissier
HirugarrenaFRA Charles Lacquehay
1925▶
Dokumentazioa

1924ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen I. edizioa izan zen, Excelsior Sari Nagusia bezala ere ezaguna. 1924ko abuztuak 7 eta 10 artean ospatu zen. 623 kilometroko ibilbidea egin zen 3 etapatan banatuta.

Lehen edizio honetarako 69 txirrindularik eman zuten izena, horietatik soilik 38k parte hartu zutelarik, eta proba 29k amaitu zuten.

Garailea Francis Pelissier frantziarra izan zen, aurreko urtean Frantziako Tourra irabazi zuen Henri Pélissierren anaia, bere garaipena Iruñean amaitu zen lehen etapan oinarrituz eta ordutik aurrera bere abantaila mantenduz.

Aurreko pausoak aldatu

Probaren bultzatzaile handia zen Excelsior egunkariak batzorde antolatzaile indartsu bat osatu zuen, non garaiko bizkaitar kiroleko pertsonarik garrantzitsuenak zeuden. Bere asmoa Espainiar estatuan antolatu zen lasterketarik garrantzitsuena antolatzea zen.

Inongo zalantzarik gabe, zailena lehen mailako txirrindulariak erakartzea izan zen, ordura arte Espainian apenas korritu baitzuten lasterketarik. Edonola ere, lana erraztu zuten hiru baldintza egon ziren. Lehendabizi, batzorde antolatzailearen grina eta ekitea, bigarrenik L'auto egunkariaren laguntza, eta, azkenik, Euskal Herriko Itzuliak Automoto etxearentzat suposatzen zuen interes komertziala.

Automotok eta bere filiala zen Christophek, garai hartan euren taldean garaiki txirrindulari frantziar hoberenak zituzten. Horien artean Pelissier anaiak (Henri eta Francis), Victor Fontan, Jean Brunier, Henri Colle eta Charles Lacquehay. Atzerritarren zerrenda Simon Tequirekin osatzen zen, France Sportekoa, azken orduan izena eman zuena.

Espainiarren artean Miguel Mucio eta Teodoro Monteys kataluniarrak eta Segundo Barruetabeña, Lucas Jauregi eta Jose Luis Miner euskaldunak nabarmentzen ziren.

Antolakuntzak bi sailkapen jarri zituen, nagusia eta nazionala, azken honetan soilik espainiarrak ager zitezkeelarik. Garailearentzat, saria 2000 pezetakoa zen, eta 1000koa nazionalarentzat. Aldi berean, txirrindulari guztiek lehia zitzaketen zenbait prima herriren batzuen igaroeran, herri hauek antolatzen zituztenak. Azkenik, antolakuntzak, sailkapen nagusiko liderrak, maillot gorri bat eramango zuela adierazi zuen.

Probaren garapena aldatu

1. etapa: Bilbo-Gasteiz-Iruña aldatu

Aldez aurretik behintzat, oztopo orografiko gutxien zituen etapa zen, azken mendatea helmugatik ehun kilometro baino gehiagora zegoelarik, mendateak oso gogorrak ere ez ziren arren.

Bilbaon emandako irteeraren ondoren, Kastrexanako aldapetan, jada lehen erasoa gertatu zen Henri Pelissier, Francis Pelissier, Victor Fontan, Jean Brunier eta Jacques Lacquehay frantziarren aldetik, euren abantaila Orduñaraino mantendu zutenak, non Brunier atzean geratu zen arazo mekanikoen ondorioz, ihes egindako beste laurekin Gasteizera iritsi aurretik berriz elkartu zen arren, non kontrola eta derrigorrezko hogei minutuko geldialdia zeuden. Euren ondoren Miguel Mucio 2 minutura eta Simon Tequi 5 minutu eta 40 segundora iritsi ziren.

Behin geldialdiak iraun zuen hogei minutuak pasa ondoren, etapa berrabiatu zen, txirrindulari bakoitza lehen taldearekiko zuen denbora atzerapenarekin irtenez, helmugan komisarioek atenditu zituzten aldarrikapen ugari egon ziren arren, hala sailkapena aldatuz. Hurrengo edizioetan geldialdia ezabatu zen lehen edizio honetan izandako arazoak eragozteko.

Gasteizera iritsi baino apur bat lehenago, Francis Pelissierrek ihes egin zuen, bere abantaila handitzen joan zena, bere anaia Henri eta beste taldekide batzuen eginiko kontrolari esker. Iruñeko helmugara bere anaia zegoen taldearekiko 15 minutuko abantailarekin iritsi zen. Ibilbide osoan zehar, zaletu eta publiko orokorraren kopuruak aurreikuspenik baikorrenak ere gainditu zituen.

2. etapa: Iruñea-Donostia aldatu

Etapa hau 31 txirrindularik hasi zuten, eta irteera adierazi bezain pronto, txirrindulari frantziarrak aurreko egunekoa egiten saiatu ziren, baina oraingoan arrakastarik gabe, Ibañeta mendatearen oinera pelotoian iritsiz.

Igoeran zehar, pelotoia bi zatitan banatu zen. Aurretik Pelissier anaiak, Lacquehay, Colle, Tequi, Fontan, Teodoro Monteys, Eduardo Rubio, Guillermo Antón, Jaime Janer, Juan de Juan eta Lucas Jauregi. Tourrean hain ezaguna den Col de Osquichetik igaro ondoren hautsi zen lasterketa behin betiko, buruan bost frantsesak (Pelissier anaiak, Lacquehay, Tequi eta Fontan) Colle suitzarrarekin eta Janer kataluniarrarekin geratuz.

Maulen zegoen bigarren hornitze kontrola, eta lasterketa buruan zeudenek patxaraz hartu zuten kontua, patxara gehiegiz, Jauregik, Monteysek eta Muciok harrapatu baitzituzten. Hala, hamar txirrindulariko talde bat osatu zen buruan, Brunier ihes egindakoengandik nahiko gertu zihoan bitartean.

Simon Tequiren zenbait erasoren ondoren, taldea bi zatitan banatu zen, atzean Francis Pelissier liderra geratuz. Dena dela bere forma egoera ona erakutsiz berak bakarrik harrapatu zituen Hendaiari iritsi aurretik. Honen ondoren, erritmoa jeitsi zen, eta Janer eta Monteysek berriz batzea lortu zuten, baina lehenaren kasuan gurpil bat zulatu zitzaion eta azkenik atzean geratu zen.

Hala, beraz, etapa garaipena bost frantziarren, Colle suitzarraren eta Teodoro Monteys kataluniarraren artean lehiatu zen. Simon Tequiren eraso baten ondoren, Henri Pelissier iza zen etapa garailea. Oraingoz, Pelissier anaiak guztia irabazteko prest zeudela zirudien, jada bi etapa garaipen eta sailkapen nagusiko liderraren maillot gorria baitzituzten.

3. etapa Donostia-Bilbo aldatu

Atseden egun baten ondoren, 29 izan ziren etapa hau hasi zuten txirrindulariak. Sailkapen nagusia argi zegoen Automotokoendako, alabaina, nazionalek euren sailkapenagatik lehiatu behar zuten, oraindik lider finkorik ez zuena, Teodoro Monteysek abantaila zuen arren.

Euskaldunak etapa osoan zehar agertu ziren. Ibarruriko Segundo Barruetabeñak Gernikatik lehendabizi pasa nahi zuen, eta lortu zuen Kortezubiko malda ausartki jaitsi ondoren.

Plentziatik igarotzean jada osatua zegoen etapa garaipena lehiatuko zuen taldea. Bertan sei frantziarrak, suitzarra eta Domingo Gutierrez, Jaime Janer, Miguel Mucio, Graciano Eceiza, Teodoro Monteys eta Segundo Barruetabeña "nazionalak" zeuden, azken honek Areetan zulatu bat jasan zuen arren, jada besteekin bat egiterik izan ez zuelarik.

Helmuga Bilbaoko Volantinaren Zelaian zegoen. Esprinta bikaina izan zen, eta amaiera espero gabekoa Simon Tequiren garaipenarekin. Bere meritua handia izan zen, Henri Pelissierrek etapa garaipena ez lortzeagatik, eta, hala, itzuliko ohorezko postu guztiak lortu ez izanagatik izan zuen haserrea bezala.

Itzuliko garailea Francis Pelissier izan zen, eta sailkapen nazionalean Teodoro Monteys izan zen garailea.

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1. etapa 1924ko abuztuak 7 Bilbao-Iruñea 182 Francis Pelissier Francis Pelissier
2. etapa 1924ko abuztuak 8 Iruñea-Donostia 268 Henri Pélissier Francis Pelissier
3. etapa 1924ko abuztuak 10 Donostia-Bilbao 173 Simon Tequi Francis Pelissier

Sailkapenak aldatu

Sailkapen nagusia
1. Francis Pelissier   Frantzia 22h 46' 36"
2. Henri Pélissier   Frantzia + 14' 54"
3. Charles Lacquehay   Frantzia + 14' 54"
4. Victor Fontan   Frantzia + 14' 54"
5. Simon Tequi   Frantzia + 19' 11"
6. Jean Brunier   Frantzia + 21' 43"
7. Teodoro Monteys   Espainia + 22' 02s
8. Henri Colle   Frantzia a 24' 54"
9. Miguel Mucio   Espainia + 26' 41"
10. Jaime Janer   Espainia + 40' 39"
Nazionalen sailkapena
1. Teodoro Monteys Unió Sportiva de Sans 23h 08' 38"
2. Miguel Mucio Unió Sportiva de Sans + 4' 39"
3. Jaime Janer Unió Sportiva de Sans + 19' 13"
4. Lucas Jauregi Tolosa FBC + 38' 17"
5. Domingo Gutiérrez Athletic Club + 44' 32"
6. Segundo Barruetabeña Arenas Club + 51' 40"
7. Ricardo Montero Real Unión de Irún + 1h 15' 11"
8. Manuel Fernández Independiente + 1h 32' 24"
9. Demetrio Del Val Real Sociedad + 1h 35' 38"
10. Santiago Aseginolaza Tolosa FBC + 2h 02' 25"


Aurrekoa
Lehena izan zen
Euskal Herriko Itzulia
1924ko abuztuak 7 eta 10 artean ospatua
Ondorengoa
1925eko Euskal Herriko Itzulia

Kanpo estekak aldatu