1407-1408ko hotz-bolada

1407 eta 1408 arteko negua Europan negu oso hotza izan zen, agian 1709koarekin batera azken milurtekoan hotzena Europan.

Orduko agirien arabera, izoztea azaroaren 10ean hasi zen Frantzian eta San Martin egunean, azaroaren 11n, "hotza jasanezina" zen eta Parlamentuko eskribauak, sutondoan zegoela, "hiru hitzetan behin" luma izoztu egiten zitzaiola zioen.[1] Hotzak urtarrilera arte iraun zuen, berriro otsailean jarraitu eta apirilera arte jo zuen.

Europako beste leku guztietan ere hotz handia izan zuten: Londresen, Tamesis 14 astez izan zen izoztuta abendutik martxoraino; kasko polarrak Eskoziaraino heldu ziren, Islandia guztiz setiatuz; Madrilen zigarro-saltzaileek sutondoan ere ezin zuten lan egin;[1] Florentzian elurrak 45 egunez mantendu zen, olibondoak lehortuz eta baita mahatsondoak ere.[2][3][4] Izan ere, Frantzian uzta gehiena galdu zen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Arcimis, Augusto. (1891-3-15). «Algunos inviernos históricos» La Ilustración Española y Americana.
  2. (Italieraz) MeteoGiornale.it. Il ciclo di 300 anni degli inverni rigidissimi. .
  3. (Frantsesez) Prévision météo. Evénements météorologiques de l'an 1401 à l'an 1500. .
  4. (Frantsesez) alertes-meteo.com. hiver 1400 - 1800. .
  5. (Frantsesez) Malte-Brun, Victor Adolfe. (1855). Nouvelles annales des voyages. 1 Paris: Arthus Bertrand, 344 or..

Kanpo estekak aldatu