1. FC Kaiserslautern (izen osoa 1. Fußball-Club Kaiserslautern) Alemaniako futbol talde ezagunetako bat da, Bundesliga lau aldiz eta Kopa bi aldiz irabazteaz gain UEFA Kopako finalaurrekoak ere bi aldiz jokatu baititu. Kaiserslautern hiriko futbol talde da.

1. FC Kaiserslautern
Ezizena(k)Die roten Teufel (deabru gorriak)
Sorrera1900
Futbol zelaiaFritz-Walter-Stadion
edukiera: 49.780 lagun
inaugurazioa: 1920 (2002an berriztua)
PresidenteaAlemania Stefan Kuntz
EntrenatzaileaAlemania Norbert Meier
Liga2. Bundesliga
2015-1610.a
Webguneafck.de
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Fritz-Walter-Stadion.

Historia aldatu

1900ko ekainaren 2an Germania 1896 eta FG Kaiserslautern elkartu egin ziren FV 1900 sortzeko. Ondoren FC Palatia eta FC Bavaria (1909an) eta SV Phönix (1929an) gehitu zitzaizkien, guztia FV Phönix-Kaiserslautern sortu zelarik. Izena sinpleagotze aldera 1932an gaur egungo 1. FC Kaiserslautern izena hartu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan zituen lehenengo emaitza onak, bi liga irabazi baitzituen 1951 eta 1953an. Klubeko lau jokalari zeuden Alemaniako futbol selekzioak irabazi zuen 1954ko Munduko Futbol Txapelketan. Hurrengo hamarkadetan ez zuen arrakasta handirik izan Kopako finalak lau aldiz jokatu eta galdu zituen arren, 1961, 1972, 1976 eta 1981an. 1982an hala ere UEFA Kopako finalaurrekoa jokatzera iritsi zen.

90. hamarkada oparoa izan zen klubarentzat, bi liga eta bi kopa irabazi baitzituen. 1999an UEFAko Txapeldunen Ligan final laurdenak jokatu zituen eta 2001ean berriz iritsi zen UEFA Kopako finalaurrekoetara. 2006an ordea bigarren mailara jeitsi zen eta lau urte egin ditu bertan. 2010-11ean Bundesliga nagusira itzuli zen baina urtebete egin du bertan.

Palmaresa aldatu

Alemanian: 7 aldatu

Europan: 0 aldatu

Jokalari ezagunak aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Kaiserslauternek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2000-01 UEFA Kopa Final erdiak Alaves
Kaiserslautern
5-1
1-4
Kaiserslautern
Alaves

Kanpo estekak aldatu