Željko Ražnatović, serbieraz: Жељко Ражнатовић, ezizenez Arkan (1952ko apirilaren 17a, Brežice, Eslovenia2000ko urtarrilaren 15a, Belgrad, Serbia) serbiar buruzagi paramilitar bat izan zen.

Željko Ražnatović

Bizitza
JaiotzaBrežice1952ko apirilaren 17a
HerrialdeaJugoslaviako Errepublika Federala
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Lehen hizkuntzaserbiera
HeriotzaBelgrad2000ko urtarrilaren 15a (47 urte)
Hobiratze lekuaNovo groblje (Belgrad)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaVeljko Ražnatović
Ezkontidea(k)Ceca (en) Itzuli  (1995eko otsailaren 19a -  2000ko urtarrilaren 15a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
ingelesa
frantsesa
alemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, gerra-jauna, ekintzailea eta kickboxer (en) Itzuli
KidetzaSerbiako Boluntarioen Guardia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKroaziako Independentzia Gerra
Bosniako gerra
Battle of Vukovar (en) Itzuli
Operation Spider (en) Itzuli
Siege of Dubrovnik (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSerbiako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoaParty of Serbian Unity (en) Itzuli

Find a Grave: 8210961 Edit the value on Wikidata

Gaztetan Jugoslaviarik alde egin eta gaizkilea izan zen, Europako herrialde askotan lapurreta eta hilketen inguruneko ikerketen ondorioz atxilotua izan zelarik: Belgika, Alemania, Suedia, Austria, Herbehereak, Italia, Suitza... 1977an Belgikatik ihes egin eta jaioterrira itzuli zen. Han Stane Dolanc militar buruzagiaren adiskide bilakatu eta Jugoslaviako Polizia Sekretuko kide eta Josip Broz Tito diktadorearen inguruko pertsona ere bihurtu zen. Arkan arazoetan sartu ezkero, hantxe zegoen Dolanc hura katramilatik ateratzeko.

1990eko hamarkadan Jugoslaviako Gerretan Arkanen tigreak unitate militar izugarriaren buru zelarik sarraski ugari burutu zituen, ondorioz serbiar nazionalismoarentzat gerra heroia baldin bada ere, kroaziar, bosniar eta montenegroarrentzat pertsona gorrotogarria izan zen, hainbat gerra krimen leporatu izan zitzaizkiolarik.

2000ko urtarrilaren 15an Belgrado hiriko Hotel Intercontinental hotelean zegoela, 23 urtetako Dobrosav Gavrić polizia ohiak tiroz erail zuen.

Ikus gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Željko Ražnatović