Évorako tenplu erromatarra

Évorako tenplu erromatarra (portugesez: Templo romano de Évora) Dianaren tenplua izenaz ere ezagutzen dena, Portugalgo Évora hirian dagoen monumentu ezaguna da. Hiriaren erdigune historikoaren barnean dago eta 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen alde zahar guztia.

Évorako tenplu erromatarra
Centro Histórico de Évora
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaEvora
Portugalgo udalerriaÉvora
FreguesiaUnião das Freguesias de Évora (São Mamede, Sé, São Pedro e Santo Antão)
Koordenatuak38°34′22″N 7°54′26″W / 38.572647°N 7.90729°W / 38.572647; -7.90729
Map
Arkitektura
EstiloaErromatar arkitektura
Ondarea

Historia aldatu

Tenplua Zesar Augustoren omenez k. a. I. mendean eraiki zela uste da, Évorako forum-ean, garai hartan hiria Liberalitas Julia izenaz ezagutzen zen. Ikerketa batzuek II. edo III. mendekoa dela ere badiote, baina dirudienez orduan tenpluak berrantolaketa bat izan zuen. Germaniar leinuek V mendean hiria erasotu eta tenplua suntsitu egin zuten.

XIV. mendean tenpluaren hondarrak hiriko gazteluaren barnean zegoen. 1467an harri ugari hiriaren babes harresia eraikitzeko erabili ziren. Harategi bat ireki zen tenpluaren dorrearen azpian. 1789an James Murphy tenplua berreraikitzen hasi zen. 1836an harategia itxi zen eta 1840an indusketa arkeologikoak egiten hasi ziren. 1869an inguruan zituen Erdi Aroko egiturak eraitsi zituzten eta tenplu erromatarra berreraikitzeko bigarren fasea hasi zuten.

1989 eta 1994 artean Theodor Hauschild arkeologo alemaniarrak indusketa berriak zuzendu zituen.

Egitura aldatu

Tenplua Évorako plaza nagusiak kokaturik dago, muinoaren goren aldean. Inguruan hainbat eraikin erlijioso ditu, Portugalgo Inkisizioa izan zenaren egoitza, inkisidorearen jauregia, Évorako katedrala, Cadavalgo dukeen jauregia eta Évorako museo eta liburutegia, besteak beste.

Gelditzen diren ondarrak granitozko oinarria eta zutabe batzuk dira, iparraldekoak guztiak daude, ekialdean lau eta mendebaldean hiru. Oinarriak 25x15 metrotako neurriak ditu eta 3'5 metrotako altuera. Zutabeak korintiar estilokoak dira eta garaienek 6'2 metrotako altuera daukate. Indusketek erakutsi dutenez urezko foso batek inguratzen zuen tenplua.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu