È stata la mano di Dio
È stata la mano di Dio 2021eko Paolo Sorrentino italiar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Filmak 78. Veneziako Mostrako Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Aktore gazte onenaren Marcello Mastroianni saria (Filippo Scotti) jaso zituen.[1]
Argumentua aldatu
Napoliko (Italia) gazte baten larritasunaren eta askapenaren istorioa kontatzen du. 1980ko hamarkadan gaude, eta 17 urteko Fabietto Schisa bere lekua aurkitzeko borrokan ari den italiar nerabe baldar bat baino ez litzateke izango, bizitza maite duen familia paregabe batek ematen dion pozagatik izango ez balitz, bihurrikeriak egiten eta harreman korapilatsuetan nahasten gozatzen duena. Baina pare bat gertakarik dena aldatuko dute. Batetik, kirolaren mito jainkotiar bat iritsiko da Napolira: Maradona, futboleko idolo arrakastatsua, Fabietto bera eta hiri gatazkatsu guztia liluratzen dituena eta lehen ezinezkoa zirudien harrotasuna sentiarazten diena. Eta, bestetik, Fabiettoren bizitza bertan behera erroraraziko eta haren etorkizuna bultzatuko duen ezbehar pentsaezin bat. Itxuraz Maradonak salbatua, halabeharrak edo Jainkoaren eskuak ukitua, Fabiettok patuaren izaerarekin, galeraren nahasmenarekin eta bizirik egoteko askatasun hordigarriarekin borrokatuko du.[2]
Aktoreak aldatu
- Filippo Scotti: Fabietto Schisa
- Toni Servillo: Saverio Schisa
- Teresa Saponangelo: Maria Schisa
- Luisa Ranieri: Patrizia
- Massimiliano Gallo: Franco
- Renato Carpentieri: Alfredo
- Marlon Joubert: Marchino Schisa
- Betti Pedrazzi: Baronessa Focale
- Biagio Manna: Armando
- Ciro Capano: Capuano
- Enzo De Caro: San Gennaro
- Lino Musella: Marriettiello
- Roberto Oliveri: Maurizio
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Audrey Diwanen 'L' Événement' filmak irabazi du Urrezko Lehoia» Berria 2021-09-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «È STATA LA MANO DI DIO / THE HAND OF GOD» Donostiako Zinemaldia.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |