Ángela Molina

aktore espainiarra

Ángela Molina Tejedor (Madril, 1955eko urriaren 5a - ) Luis Buñuel edo Manuel Gutiérrez Aragón filmetan ospea lortu zuen espainiar aktorea da. Italian, Frantzian eta Latinoamerikan ere arrakasta izan zuen 100 bat filmetan parte hartu zuelarik eta David de Donatello italiar akademiako saria eta Donostiako Zinemaldiko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen besteak beste.

Ángela Molina

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela Molina Tejedor
JaiotzaMadril1955eko urriaren 5a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaAntonio Molina
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, koreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0596807 Allocine: 4124 Allmovie: p49915
Musicbrainz: 2d1dc2e9-d024-4ad3-af5b-1151814ba1d5 Discogs: 946963 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ángela Molina Tejedor 1955eko urriaren 5ean jaio zen Madrilen.

Aita Antonio Molina abeslari eta aktore famatua izan zuen eta Paula, Miguel, Mónica eta Noel senideak ere interpretazio eta musika munduan dabiltza. Ángelaren alaba ere, Olivia Molina, aktorea da.

Bera baino 10 urte gazteagoa den Leo Blakstadekin ezkondua, Ángelak 47 urte zituenean izan zuen alaba gazteena: Maria.

Hervé Tirmarche argazkilari eta errealizadorearekin izandako harremanak 3 seme-alaba eman zizkion: Olivia (1980), Mateo (1982) eta Samuel (1987). Egun, Leo Blakstad kanadarrarekin ezkonduta dago eta beste bi seme-alaba izan ditu: Antonio (1995) eta María (2003).

« Mi hombre, mi ejemplo, la persona más respetuosa y libre que he conocido en mi vida. Y al mismo tiempo consagrado a mí. Consagrados el uno al otro."[1] »

2012an, lehen iloba izan zuen, bere alaba Oliviak Sergio Mur aktorearekin izandakoa.

Hasierak aldatu

Ballet klasikoa, espainiar dantzak eta Arte Dramatikoa ikasi zituen RESADen. Zirkuan egin zuen lan Frantzian eta espainiar dantza klasikoko irakasle izan zen bere lehen filmean agertu baino lehen: No matarás (César F. Ardavín, 1974). 19 urte betetzear zituenez gero, zineman murgildu da bete-betean.

« Me siento identificada con la juventud inconformista. No quiero ni acordarme de mi primera etapa como actriz. En España no se ayuda suficientemente a la genie que empieza"[2] »

Trantsizio garaian, ez zuen modan jarri zen destapean lan egin nahi izan eta kalitate eta konpromisoa biltzen zituen ekoizpenetara zuzendu zuen bere lana, askotan, gizarte, politika edo historiako gaiak ukituz[3].

1976an, ezezkoa eman zion Vicente Aranda zuzendariak proposaturiko Cambio de sexo filmeko protagonista izateko aukerari eta, horren ordez, Antoni Ribasen La ciutat cremada edo Jaime Caminoren Las largas vacaciones del 36 lanak egin zituen. Urtebete lehenago, azkenean Alicia Sánchezek interpretatuko zuen José Luis Borauren Furtivos filma ere proposatu zioten. Uko egin zion hari ere, baina 1979an, La Sabina filmean egingo zuten elkarrekin.

1977an, Luis Buñuelek Fernando Reyrekin bere Cet obscur objet du désir filmerako protagonista izatea eskaini zion. Lan honek finkatuko zuen bere izena nazioartean eta europar zinematografiarako ate ugari irekiko zizkion. Carole Bouquet aktore frantsesarekin elkarbanatu zuen papera eta bere pertsonaiak izaera misteriotsua agertuko zuen, itxura xume eta gozoaren azpian.

Arrakasta aldatu

1980ko hamarkadan, Ángela Molina pertsona ezaguna bilakatu zen pantaila handian, bai Espainian eta baita Frantzia eta Italian ere, Alemanian eta AEBetan ere sarrera izan zuelarik. Hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituenez, maiz, ez dago ahotsa doblatu beharrik.

Gillo Pontecorvoren Operación Ogro, Jaime Chávarriren Bearn o La sala de las muñecas... Italiar telebistan La Bella Otero egingo zuen eta Jaime de Armiñán, Luigi Comencini, Ricardo Franco, Marco Bellocchio, Bigas Luna edo Lina Wertmüllerren aginduetara egingo zuen lan.

Manuel Gutiérrez Aragón kantabriarrarekin etorriko zitzaizkion aukera bikainak: Camada negra, El corazón del bosque, Demonios en el jardín edo La mitad del cielo. Hemen Ángelaren hitzak:

« Las películas que he hecho con él han marcado mi alma y mi forma de trabajar.[4] »

1985ean, New Yorkeko Kritikaren sari handia jaso zuen eta, hurrengo urtean, italiar akademiak banatzen dituen David de Donatello saria jasotzen zuen lehenengo artista kanpotarra bilakatu zen[5].

1986an, La mitad del cielo filmak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra eman zion Donostiako Zinemaldian eta Goya Sarien 1.go ediziorako izendatua izan zen.

Artista multidiziplinarra aldatu

Bere lan artistikoa ez zen filmetan soilik geratu. Musikan ere probatu nahi izan zuen eta Con las defensas rotas diskoa editatu zuen. Muertos de amor abestia ere egin zuen Georges Moustakiren ondoan, baina film batean erakutsiko zuen hobeto bere musikarako gaitasuna: Jaime Chávarriren Las cosas del querer. 1989 eta 1995ean egin zituen bi atalak eta pertsonaia bitxia tokatu zitzaion Ángelari.

Esquilache filma ere grabatu zuen, Fernando Fernán Gómezekin batera, Josefina Molinaren agindupean.

Ana Belén eta Victoria Abrilekin batera, hoberen ordaindutako artista espainiarra kontsideratuta dago eta 1990etik aurrera, lanak bakantzen joan zen. Ezezkoa eman zion Bigas Lunari Las edades de Lulú filmerako. Hemen Ángelaren hitzetan:

« una historia de erotismo elaborado que, a la hora de la verdad, es un porno.[6] »
« la noticia de que Bigas Luna "no pensaba hacer una película de erotismo blando" -tal y como declaró a este periódico-, sino respetar las duras escenas de la novela y con Ángela Molina de protagonista, sí que resultaba más sorprendente. A finales de la semana pasada ha surgido la polémica, pues Ángela Molina ha decidido finalmente no rodar la película. "La semana pasada, Ángela estuvo haciendo unas pruebas de vestuario y se echó a llorar diciendo que no podía hacer la película, pese a tener un contrato firmado y a falta de 10 días de comenzar el rodaje", afirma el productor Andrés Vicente Gómez... "Lo que ha hecho no tiene ninguna excusa, porque ha tenido mucho tiempo para pensárselo, ha estado ensayando con Bigas Luna y las escenas no son tan escabrosas", añade. "Yo creo que ha influido que su marido, Hervé Timarché, va a rodar una película a finales de julio y ella va a ser la protagonista, y que en el fondo le ha dado miedo hacer de Lulú".[6] »

Miguel Littínen Sandino egin zuen, Nikaraguako lider iraultzailearen bizitza gai hartuta. Alain Tannerren L'Homme qui a perdu son ombre filmean hartu zuen parte Francisco Rabalen ondoan. Marcello Mastroiannirekin agertu zen Le voleur d'enfants filman eta, Ridley Scotten 1492: Conquest of Paradise Gérard Depardieurekin. 1995ean, Gilmet egin zuen Viggo Mortensenekin.

Kosta zitzaion Pedro Almodóvarri baietza ematea, baina azkenean egin zuen. 1997an, Carne trémula egin zuen eta emakume heldua agertu zigun, bizitzaren aztarnak markatua. Ez zen lan erraza izan Almodóvarrekin egin zuena, baina bere laugarren Zilarrezko Fotogramas Saria lortu zuen eta Goyarako laugarren izendapena ere bai.

Hermanas telebistarako komedian ere egin zuen lan eta proiektu ezberdinetan hartu zuen parte: El mar, Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Sagitario, Al sur de Granada, Los Borgia edo La caja[7].

2007an, El destino de Nunik estreinatu zuen, armeniarren genozidioa azalduz. Paolo eta Vittorio Tavianiren agindupean egin zuen lan Paz Vegaren ondoan. Giuseppe Tornatoreren film pare batean parte hartu eta gero, Almodóvarrekin egin zuen lan berriro Los abrazos rotos filma, Penélope Cruzen amaren paperean.

2010az gero, Gran Reserva seriean egin zuen lan Emilio Gutiérrez Cabaren ondoan.

Antzerkia aldatu

2002an, Troya, siglo XXI egin zuen Meridako Antzerki Klasikoaren Jaialdian[8].

2005ean, Mrs. Robinson xarmangarria izan zen Andrés Limak zuzendutako El Graduado lanean eta bere alaba Olivia ere lankide izan zuen.

Robert Wilsonek zuzenduriko eta Susan Sontagek egokituriko Henrik Ibsenen La dama del mar lanarekin itzuli zen handik 3 urtetara.

Filmografia aldatu

Antzerkia aldatu

Telebista aldatu

Discografía aldatu

  • Las cosas del querer. 2ª parte (1995)
  • Banda sonora original|B.S.O. Las cosas del querer. Manuel Banderarekin (1989)
  • Con las defensas rotas. Kolaborazioa Georges Moustaki (1986)

Sariak aldatu

David de Donatello Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1986 David de Donatello artista protagonista hoberenenari Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e delitti) Irabazlea
Donostiako Zinemaldia
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1986 Zilarrezko maskorra artista hoberenenari La mitad del cielo Irabazlea
Goya
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012]] Goya Saria emakumezkoaren interpretazioari Blancanieves Izendapena
1997 Emakumezko hoberenenari Carne trémula Izendapena
1989 Goya Saria emakume protagonista hoberenenari Las cosas del querer Izendapena
1988 Interpretazio hoberenenari Luces y sombras Izendapena
1986]] Emakume protagonista hoberena La mitad del cielo Izendapena
Zilarrezko Fotogramas
Urtea Kategoria Filma Emaitza
1998 Emakumezko telebista-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria [[Hermanas Izendapena
1997]] Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria Carne trémula
Edipo alcalde
Irabazle
1993 Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria Mal de amores Semifinalista
1989 Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria Esquilache
Las cosas del querer
Izendapena
1986 Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria El río de oro
La mitad del cielo
Lola (1986)
Irabazle
1982 Emakumezko zinema-aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria Demonios en el jardín Izendapena
1979 Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria El corazón del bosque
La Sabina
Irabazle
1977 Espainiar zinemaren aktore onenaren Zilarrezko Fotogramas saria Camada negra
Nunca es tarde
Irabazle
Medallas del Círculo de Escritores Cinematográficos
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Artista sekundario hoberenenari Blancanieves Irabazle
Premios de la Unión de Actores
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Zine Artista Sekundario hoberena Blancanieves Izendapena
1997 Zine Artista Sekundario hoberena Carne trémula Izendapena
Gaudí Sariak
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Emakume protagonista hoberena Blancanieves Izendapena
Premios Zapping
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2011 Artista hoberena Gran Reserva Irabazle
Malagako Zinema Espainiarra
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2012 Artista hoberena Miel de naranjas Irabazle
2002 Málaga Saria ibilbide zinematografikoagatik Irabazle
Besteak
  • 2013
    • Ohorezko Saria Guadalajara Iberoamericano Saria Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia (Mexiko).
  • 2011
    • Luis Ciges Saria (Islantillako Zinemaldia).
  • 2010
    • Luis Buñuel Saria (Huescako Nazioarteko Zinemaldia).
  • 2009
    • Ohorezko Saria (Lleidako Zinemaldia).
    • Nacho Martínez Saria (Gijóneko Zinemaldia).
  • 2007
    • Ohorezko Saria Fellini 8 1/2 del Festival EuropaCinema de Viareggio.
    • Interpretazio Saria (Ibizako Nazioarteko Zinemaldia) La caja filmagatik.
  • 2002
    • Urrezko Domina Arte Ederren Merituari.
  • 1999
    • Ohorezko Saria Ciudad de Huelva (Huelvako Zinemaldia).
  • 1996
    • Interpretazio Saria (Cartagenako Zinemaldia) Las cosas del querer 2 filmagatik.
  • 1989
    • Interpretazio Saria (Santarémgo Zinemaldia) La mitad del cielo filmagatik.
  • 1985
    • New Yorkeko Kritika Saria Demonios en el jardín filmagatik.
    • ACE Saria artista hoberenenari Demonios en el jardín filmagatik.
  • 1982
    • Interpretazio Saria Montréalgo Zinemaldian.
  • 1981
    • Interpretazio Saria (Nueva Delhiko Zinemaldia) La Sabina filmagatik.
  • Epai mahaia
    • Laburmetraien epai mahaiko kide (Cannesko Nazioarteko Zinemaldia 1998.
    • Epai mahaiko lehendakaria (Berlíngo Nazioarteko Zinemaldia) 1999.
    • Epai mahaiko kidea (Donostiako Zinemaldia) 2000.
    • Epai mahaiko kidea (Málagako Zinemaldia) 2010.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ángela Molina