Ángel De la Hoz

arkitekto espainiarra

Ángel De la Hoz Escalera (Donostia, 1946) gipuzkoar arkitektoa da.

Ángel De la Hoz
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia aldatu

1972an Nafarroako Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen, eta urbanismoan espezializatu zen. Urte horretan bertan, Estudio Seis arkitektura-taldearen baitan hasi zen lanean. Lan horretan hainbat proiektu egin zuen, batez ere, Debagoiena bailaran. 1976an bere kabuz hasi zen Donostian lanean. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat hornigai-eraikuntzen proiektuak egin ditu. Horrekin batera, El Croquis, Tecnología y Arquitectura edota A+T bezalako aldizkari espezializatuetan artikuluak eman ditu argitara. Parte-hartze zuzena izan du liburu hauetan: 50 años de arquitectura en Euskadi, El Palacio K.M. Kulturunea edota Guía de arquitectura de Gipuzkoa. Urbanismoko irakaslea izan da Donostiako Arkitektura Eskolan, 1984 eta 1986 urteen artean, eta hitzaldiak eman ditu hainbat arkitektura-eskola eta ikastetxetan. Proiektu hauek eskuratu ditu, hainbat lehiaketatan: Hondarribiko Hondartza Kiroldegia, Donostiako Justizia Jauregia eta Irungo Justizia Jauregiak eta Donostiako San Telmo museoaren berritzea, besteak beste. 1990ean Donostiako Kursaal Kongresu eta Auditorio Jauregirako Nazioarteko Lehiaketan epaimahaikide izan zen. Irungo Zaisa dorrea (2009) bere lana da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu