Lurrazal kontinental: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: Lurrazalak, sendoera aldagarria du, Himalaya mendilerroaren azpìan 75 kilometrokoa dena, eta, ozeanoen toki sakon gehienetan, 7 kilometro baino gutxiagora murrizten…
(Ez dago alderik)

12:41, 23 otsaila 2009ko berrikusketa

Lurrazalak, sendoera aldagarria du, Himalaya mendilerroaren azpìan 75 kilometrokoa dena, eta, ozeanoen toki sakon gehienetan, 7 kilometro baino gutxiagora murrizten da. Lurrazal kontinentala, ozeanikoaren ezberdina da.

Lurrazal kontinentala, kontinenteak eratzen dituen lurrazalaren zatia da. Lurrazal ozeanikoa baino sendoagoa da, bere sendoera, 40 kilometrorainokoa izan daiteke, eta, nagusiki, granitoz osatua dago. Lurrazal kontinentala, Lurreko geruzarik hotz eta zurrunena da, eta, beraz, zailtasun handia du deformatzeko.

Lurrazal kontinentala, hiru harkaitz motaz osatuta dago: igneoak, sedimentarioak eta metamorfikoak.

Lurrazal ozeanikoa, beste plaka baten barnean sar daiteke mantuan desagertu arte, lurrazal kontinentalean halakorik gertatzen ez den bitartean, sendoegia eta arinegia bait da. Euren plakek eramandako bi kontinentek, euren artean talka egiten dutenean, bata bestearekin elkartzen dira, talka gunean mendilerro bat altxatzen den bitartean.