Erdi Aro Klasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
28. lerroa:
[[Musulman]]en kontrako borroka ere ohikoa izan zen, batez ere [[Iberiar Penintsula]]n, [[Sizilia]]n eta [[Ekialde Hurbil]]ean. Iberiar Penintsulan, Erdi Aro Klasikoaren epean konkista gehiena burutu zen: [[1300]]erako [[Granadako erresuma]]k baino ez zirauen zutik, [[Portugal]] eta [[Aragoi]] erresumek bere [[errekonkista]] amaituta. Sizilia ere musulmanen menpean egon zen harik eta [[XI. mendea]]n, [[Siziliako Roger I.a|Roger I.a]] buru zuen armada normandiar batek konkistatu zuen [[1091]]rako.
 
Garai honetako beste ezaugarri behinenetakoa [[gurutzadak]] izan ziren. Ezagunenak [[Lurralde Santuak]] askatzera Ekialde Hurbilera zihoazenak izan ziren, baina Iberiar Penintsulan, [[Itsaso Baltiko]]an edo [[heresia|heresien]] aurka ere gertatu ziren. [[Palestina]]ri dagokionez, [[Urbano II.a]] Aita Santuak deituta hasi zen [[Lehenengo Gurutzada|lehenengoa]]. [[Jerusalem]] [[1099]]an hartu zuten, eta kristauen esku jarraitu zen [[1187]]an [[Saladino]]k berriro hartu zuen arte. Europako errege nagusiek ([[Filipe Augusto|Frantziakoak]], [[Ingalaterrako RichardRikardo I.a Ingalaterrakoa|Ingalaterrakoak]] eta [[Friedrich I.a|enperadoreak]]) [[Hirugarren Gurutzada]] ([[1190]]) burutu bazuten ere, ezin izan zuten hiria berriz konkistatu. [[Laugarren Gurutzada]] jarri zen martxan [[1202]]an, baina [[Konstantinopla]] arpilatzea baizik ez zen lortu. Geroztik beste gurutzada batzuk egin arren, ez zeukaten lehenengoen arrakasta lortu, eta, azkenean, kristauak Ekialde Hurbiletik bota zituzten musulmanek [[Acre]] hiria hartutakoan ([[1291]]).
 
== Pentsamoldea ==