DES: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
156. lerroa:
S-kutxen ordezkapenen txandakatzeak, eta P-kutxaren permutazioaren eta E-hedapenaren txandakatzeak “nahasmena eta zabalkundea” dakartzate. Kontzeptu hau zifratze bat segurua eta praktikoa izateko derrigorrezko baldintza bezala identifikatu zuen Claude Shannon-ek 40ko hamarkadan.
 
=== Gako sorkuntza ===
 
3 irudiak zifraketarako gako sorkuntza irudikatzen du – azpi-gakoak emateaz arduratzen den algoritmoa. Lehenengo, hasierako gakoaren 64 bitetatik 56 hartzen dira Aukeraketa Permutazioa 1en bidez (PC-1) – beste zortzi bitak alde batera utz daitezke edo bestela paritatea egiaztatzeko erabili. 56 bitak 28 biteko bi zatitan banatzen dira; ondoren zati bakoitza bere aldetik maneiatzen da. Txanda bakoitzean, bi zatiak ezkerrera lekualdatzen dira bit bat edo bi bit (txandaren arabera), eta 48 biteko azpi-gakoa sortzen da Aukeraketa Permutazioa 2aren bidez (PC-2) – 24 bit ezkerreko zatikoa eta 24 bit eskuinekoa. Lekualdaketek (diagraman “<<<” ikurrarekin azaltzen da) azpi-gako bakoitzerako bit multzo ezberdina erabiltzen dela ziurtatzen dute; gutxi gorabehera bit bakoitza 14 aldiz erabiltzen da 16 azpi-gakoetan.