DES: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
137. lerroa:
Beste blokekako zifratzetan bezala, DES blokekako zifratze eragiketa moduan erabili behar da 64 bit baino luzeagoko mezuetan (mezua 64 bit baino luzeagoa bada, mezua 64 biteko bloketan banatzen da, gero blokeak banan-banan kodetzen dira). FIPS-81ek DES erabiltzeko hainbat modu zehazten ditu, egiaztapenerako bat barne. FIPS-74ean DESren erabilpenerako beste dokumentu batzuk kontsulta daitezke.
 
=== Oinarrizko egitura ===
 
Algoritmoaren oinarrizko egitura 1 irudian irudikatzen da: prozesuak 16 fase berdin ditu, txandak deiturikoak. Hasierako eta bukaerako permutazioak ere ditu, PI eta PF, elkarren artean alderantzizkoak direnak (PIk PFren eragina “desegiten” du, eta alderantziz). PI eta PF kriptografikoki ez dira esanguratsuak, baina ustez 70eko hamarkada erdialdeko hardware-an blokeen karga eta deskarga errazteko sartu ziren. Txanden aurretik, blokea 32 biteko bi zatitan banatzen da eta txandaka prozesatzen dira. Gurutzaketa hau Feistel eskema bezala ezagutzen da.