Eztabaida:Wisława Szymborska: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
*"Wislawa Szymborska Kornik-en jaio zen, Poznan-ko urbil dagoen hiria, 1923-an".
: Bninen jaio zen (egun Kórnik barnekoa da, nonbait, Bnin hori); Poznan''dik'' hurbil dago Bnin/Kórnik eta, ene ustez, lehenbiziko perpausorretan ''Poloiniaz'' ari garela erran behar lizateke.
: Eta, jakina, Krakovian/Krakówen bizi den poeta horrek ez du Espainolez izkiribatzen (''Polski'' deritza haren hizkuntzari). Zentzugabekeria da, beraz (edo kultura-morrontzaren adierazkarri), haren lanen izenak Espainolez aiphatzea. Areago "Bere lanak zailak baina zailagoak dira itzultzeko. Ezpaineraz behintzat". Eia, zer axola othe da Euskal Enzyklopedia batetan, poeta baten lanak ''Espainolera'' itzul-errax diren ala ez? Arrazoinik othe dago guri, Euskaldunoi, Espainolerako itzultzearen gora-beherak bertze hizkuntzetarakoarenak baino axolago izateko? :-O
:: Nire ustez gauza hauek zuzenean alda ditzakezu, nahi baduzu laburpenean zeozer esanez, argi bait dago gaizki daudela. --[[User:Ziberpunk|ziberpunk]] 13:48, 10 Apr 2005 (UTC)
: Hauk haren lan zenbaiten izen ethorkizkoak (hark egiazki argitara izan dituenenak), Anglesezko Wikitik hartuak (Euskararako itzulpena ere, neuronek hizkuntza horrezaz fitsik ere ez baitakit, Anglesetik eginikoa duzue):
:: Euskarazko itzulpena egiteko, argitaletxeren bat baten bat argitaratu ote duen begiratu beharko genuke agian.
:::Aha. Munduko hizkuntza guztiezko lanak, Euskaraz argitara izan ez baldin badira, bere ethorkizko izenaz aiphatuko ditugu, beraz? Promes? ;-)) Theo, 2005-4-12
::::Ez dut hori esan nahi :). Esan nahi dudana, inork argitaratu badu, berak egindako itzulpena hartu beharko genukela. Horrela ez bada, bi gauza egin ditzakegu, guk itzuli edo itzuli gabe uztea. Agian itzuli gabe uztea da aukerarik egokiena, liburua ez badago euskaraz, zertarako itzuli bere titulua? --[[User:Ziberpunk|ziberpunk]] 19:34, 12 Apr 2005 (UTC)
:::::Horixe, bada. Horrexen aldekoa nauzu ''ni'' ;-). Baina, Euskarara itzuli gabeko liburu guztien izenak itzuliko ez baditugu, hitza emaiten derautazu wikipedia honetan poeta Persiarren lanen izenak Persikoz ageriko direla? Eta haikuen izenak ere Nihongoz? Humm... nahi nuke bai, nik. Dena dela, ohiko politika horixe dela onharturik ere (itzulirik ez daudenak ez itzultzea); banago horrekin artikuluak hutsik xamar geldituko zaizkigula. :-s Nola-nahi den ere, Euskarazkoa emanen ez badugu, ezin onhartuzkoa dugu ethorkizkoa ez den izen oro (Espainolezkoak, Frantsezkoak,...), ez da? Theo
::''Dlatego zyjemy'' (Horregatik gara bizi) (1952)
''Pytania zadawane sobie'' (Heure buruari galdezka) (1954)
''Wolanie do Yeti'' (Jetiari deika) (1957)
''Sól'' (Gatza) (1962)
''101 wierszy'' (101 Poema) (1966)
''Sto pociech'' (?, No End of Fun) (1967)
''Poezje wybrane'' (Poesia Hautatua) (1967)
''Wszelki wypadek'' (?, Could Have) (1972)
''Wielka liczba'' (Zenbat handia) (1976)
''Ludzie na moscie'' (Zubi gaineko lagunak) (1986)
''Koniec i poczatek'' (Haste-amaiak) (1993)
''Sto wierszy - sto pociech'' (100 Poema - 100 Zorion) (1997)
''Chwila'' (Unea) (2002)
: Bertzalde, Euskaldunok amaraunean dugun presentia kaxkartasunera ere heldu ez baita, kanpoko linketan erdarazko webetarakoak ere sarthu behar genituzkeela uste dut nik:
*[http://nobelprize.org/literature/laureates/1996/ Wislawa Szymborska ]: Including biography and Nobel speech - NobelPrize.org
*[http://www.poetseers.org/nobel_prize_for_literature/wislawa_szymborska/library/ Poems of Wislawa Szymborska]
:Ez nago horren ziur, beste hizkuntzetako wikipedien estekekin agian nahikoa da, bertan egongo bait dira esteka hauek, ezta?
::Humm... Ez dakit zertako erdal wikietara joan behar den. Erraxago eta lasterrago dateke, ene ustez, linkak hementxe ezartzea. Baina bertzeen politikak ikhusirik (erdal wikietakoenak, erran nahi dut), badirudi zeinek bere hizkuntzazko linkak baizik ezartzen ez dituela. Beraz, OK.
"Wisława Szymborska" orrira bueltatu.