Lisogenia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Lisogenia''' edo '''ziklo lisogeniko'''a bakteriofago batek bakterio bat infektatzen duenean erreplikatzeko duen bi bideetako bat da (bestea ziklo litikoa izanik). L...
 
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
 
Lisogenia burutzen duten bakteriofagoek ez dute infektatutako bakterioa epe laburrean suntsitzen, bakteriofago horiek ez baitute bere [[DNA]] erabiltzen [[birus]] berriak sortzeko (ziklo litikoan gertatzen den moduan); horren ordez, birusaren DNA bakterioaren kromosoman integratzen da ([[profago]] moduan) eta bakterioaren ondorengoetara pasatzen da. Lisogenian dauden birusek latentzia egoera batean irauten dute, ez dira erreplikatzen, harik eta kanpoko eragile batek (argi ultramoreak edo zenbait konposatu kimikok, esaterako) berpizten dituen arte. Hori gertatutakoan profagoak birus berriak sortzeari ekiten dio eta ziklo litikoa hasten da, bakterioaren suntsiketarekin bukatuko dena.
 
[[Image:Phage2.JPG|300px|thumb|Ziklo lisogenikoa, ziklo litikoarekin alderatura]]
 
Lisogenian dauden birus guztiek ez dute beren DNA bakterioaren kromosoman integratzen; batzuetan bakteriofagoaren azido nukleikoak era autonomoan dirau, [[plasmido]] moduan, erreplikatzeko berezko erritmoa mantenduz.