Batezbesteko aritmetiko haztatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zuzenketa txikia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zabaldu
14. lerroa:
</math>
 
==Adibide batzukAdibidea==
 
* Ikasle batek bi azterketa egin ditu. Lehenengoan 4 puntu eta bigarrenean 7 puntu lortu ditu. Azterketetan ikasgai osoaren %30 eta %70eko edukinak sartzen baziren hurrenez hurren, zenbatekoa da bere batezbesteko kalifikazioa?
 
:[[Batezbesteko aritmetiko sinple]]a erabiltzen bada, batezbesteko kalifikazioa (4+7)/2=5.5 puntukoa da, baina horrela bi datuei garrantzi berdina (%50ekoa alegia) ematen diogu. Egokiagoa da batezbesteko aritmetiko haztatua erabiltzea, azterketa bakoitza edukinaren arabera haztatuz:
 
::<math>\bar{x}_h = \frac{4 \times 30+7 \times 70}{30+70}=6.1
25. lerroa:
==Aplikazioak==
 
Batezbesteko aritmetiko haztatua maiz erabiltzen [[prezio indize]]ak kalkulatzeko orduan, ondasun ezberdinen prezio igoerak ondasun bakoitzaren kontsumoaren arabera haztatu behar baitira. Batezbesteko tasak edo [[ehuneko]]ak kalkulatzeko ere erabiltzen da.
 
Adibidez, eskualde bateko bi udalerrien langabezi tasak %6 eta %10 badira hurrenez hurren ezin da besterik gabe esan batezbesteko langabezi tasa %8koa denik, batezbesteko aritmetiko sinplea erabiliz, bi udalerriek biztanleria aktibo ezberdinak dituztelako. Batezbestekoa kalkulatzeko orduan biztanleria aktiboaren arabera haztatu behar da beraz. Biztanleria aktiboak 1000 eta 3000 pertsonakoak badira hurrenez hurren, honela kalkulatzen da batezbesteko [[langabezi tasa]], batezbesteko aritmetiko haztatua erabiliz:
 
::<math>\bar{x}_h = \frac{6 \times 1000+10 \times 3000}{4000}=9
</math>
 
Beraz, batezbesteko [[langabezia]] tasa %9koa da.
 
Batezbesteko aritmetiko haztatuaren formula erabili gabe ere eman zitekeen batezbestekoa, langabezi tasaren beraren definizioa erabiliz (langabetu kopurua/biztanleria aktiboa, alegia). Bi udalerrietako langabezi tasak kontuan hartuz, langabetu kopuruak 60 eta 300 dira, guztira 360 langabetu. Beraz, langabezi tasa 360/4000=0.09=%9.
 
Batezbesteko aritmetiko haztatuaren formularen ordezko hau ohizkoa da batezbesteko ehunekoak kalkulatzeko orduan.
 
==Ikus, gainera==