«Kantauriar sugegorri»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
}}
== Banaketa ==
'''Itsasaldeko sugegorria''' (''Vipera seoanei''), [[Iberiar Penintsula]]ko iparraldean topatzen dugun [[endemismo]] bat da. Mendebaldeko [[Pirinio]]en zati txiki batean, alde kantauriarrean eta Iberiako ipar-sartaldean zehar hedatzen da. [[Vipera berus]] Europar sugegorria eta [[Vipera aspis]] Ahunamendietako sugegorriaren bitarteko ezaugarriak ditu.
 
== Itxura ==
60 zm-rainoko luzera buztana barne. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobil-antzaborobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.[[Irudi:Vipera Seoanei 2.jpg|left|200px|Kantabriar sugegorri]]
Margoak asko aldatzen dira sexuaren arabera. Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana oria , laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.
 
== Ohiturak ==
Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira.
Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean mikrougaztunugaztun txiki, sugandila, musker eta txoritxoak aurkitzen dira. Harrapakinak [[Jacobsen organo]]ari esker eta mingaina mugituz atzematen ditu. Organo horrek usaimenaren antzeko eginkizuna betetzen du eta mingainaren bidez jasotako estimulu kimikoak aztertzen ditu. Ehizakiak hiltzeko sugegorriak dituen letaginak erabiltzen ditu. Letagin hauek zulatuak eta mugikorrak dira. Ausikitzerakoan pozoia zuzenean harrapakinari sartzen dio. Gero, pozoiak bere lana egin arte, itxaroten du eta ondoren, mingaina erabiliz ehizakiaren arrastoari jarraitzen dio. Aurkitzen duenean, burutik hasita, ehizakia oso-osorik irensten du.
 
== Ugalketa ==
Anonymous user