Batezbesteko koadratiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zuzenketa
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
zuzenketa
9. lerroa:
Marka jakin bateko poteak 100 gramu eztiz bete behar dira, etiketan ezartzen denaren arabera. Pote batzuk zehaztasunez pisatu eta [[datu]] hauek bildu dira:
 
106- 95- 102- 99- 100- 98- 104- 97- 103- 94
 
Poteak betetzeko orduan sortzen den batezbesteko errorea kalkulatzeko, pisu guztien batezbestekoa kalkulatu eta 100 gramuko balio nominalarekin erkatu. Datu hauetarako, [[batezbesteko aritmetiko sinple]]a 99.8 gramukoa da eta beraz, esan liteke datu hauen arabera orohar 100-99.8=0.2 gramuko gutxiegizko errorea bakarrik sortzen dela. Emaitza hau ez da, argi denez, adierazgarria, gehienetan errorea askoz handiagoa baita. Emaitzaren adierazgarritasun eza gutxiegizko eta gehiegizko pisuen konpentsazioan datza.
15. lerroa:
Beste irtenbide bat, <math>|x_i-\overline{x}|</math> errore [[balio absolutu|absolutuen]] batezbestekoa kalkulatzea. Adibideko datuetarako:
 
6- 5- 2- 1- 0- 2- 4- 3- 3- 6
 
Batezbesteko errore absolutua 3.2 gramukoa da. Emaitza hau bai dela adierazgarria, baina eragozpen gisa, [[balio absolutu]]ak kalkulu aljebraikoa zaildu egiten duela esan behar da.