Melvyn Douglas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Aktore biografia infotaula | izena = Melvyn Douglas | irudia = Melvyn Douglas 1939.JPG | izen osoa = Melvyn Edouard Hesselberg | ezizena = Ray Milland | jaiotza data = 1901ek...
 
No edit summary
17. lerroa:
}}
 
'''Melvyn Edouard Hesselberg''' ([[1901]]eko [[apirilaren 5]]a; [[1981]]eko [[abuztuaren 4]]a), [[Ameriketako Estatu Batu]]etako aktorea izan zen, '''Melvyn Douglas''' izenarekin ezaguna. Aita [[Riga]]n jaiotako musika konpositore [[Letonia|letoniarra]] izan zen, eta urte askoan irakasle ibilitakoa. MelvyenekMelvynek, baina, ez zuen ikastetetan aurrera egin. Amamaren abizena hartuta (Douglas) aktore lanei ekin zien, aurrena antzerkian, geroxeago zineman. Itxura oneko aktorea, galaiarena osatu zuen behin bainbobaino gehiagotan: film askotan [[Joan Crawford]]en parean ikusi ahal dugu -''[[A Woman's Face]]'' (1941) filmean esaterako-, eta hirutan izan zen [[Greta Garbo]]ren antzezlagun -''[[As You Desire Me]]'' (1932), ''[[Ninotchka]]'' (1939) eta ''[[Two-Faced Woman]]'' (1941)-. [[Bigarren Mundu Gerra]] amaituta eta handik itzulita, etadagoeneko helduaroan sartuta, adinari egokitutako pertsonaiak gorpuztu zituen, eta tarteka telebistarako sailetan ere jardun zuen. Hirurogei urte beteak [[Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria|Oscar saria]] eskuratu zuen ''[[Hud (filma)|Hud]]'' filmean egindako lanagatik (1963), ostera ere 1979an irabaziko zuena [[Hal Ashby]]ren aginduetara ''[[Being There]]'' ekoizpenean. Douglas [[Helen Gahagan]] aktorearekin ezkondu zen, zeina politikan ere ibili zen. Ezagunak dira andere honek [[Richard Nixon]]ekin izan zituen tirabirak, bata bestearen aurkari sutsu izan baitziren [[Kalifornia]]n senaturako jarleku baten lehian; Nixonek komunistatzat jo zuen, izan ere Gahagan irmo aritu baitzen [[McCarthyismo|amerikarren aurkako ekintzen komiteari]] aurre egiten.
 
Melvyn Douglas [[minbizi]]ak jota hil zen [[1981]]an [[New York]]en.