Cocosko plaka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: [[Fitxategi:Placas tectonicas mapa.png|250px|right|thumb|Plaka tektonikoen mapa. Cocos Plaka, maparen erdian aurkitzen da, kolore urdinez margotua, Pazifiko Plaka, Hego Amerikar Pla...
(Ez dago alderik)

15:18, 31 urtarrila 2009ko berrikusketa

Cocos Plaka, Ozeano Barean aurkitzen den plaka tektoniko bat da, Ertamerikako mendebaldeko kostaldea hartzen duena. Cocos Plaka, Pazifiko Plakatik itsasoaren solairutik banatzean sortzen da, geologoek, zehazki, Nazca-Cocos Banaketa Sistema deitzen duten gune zail batetan. Subduzitzean, hain dentsoa ez den Karibe Plakaren aurka ekialderantz bultzatzen du. Subdukzioan, ertz nagusia gorantz berotzen da, eta bere ura gehitzen du bere gaineko geruzari. Astenosferako geruzan, geruzako harkaitza urtu egiten da magma sortzeko. Ondorioz, subdukzioaren ertzetik iparrekialdera, Costa Ricatik Guatemalarainoko sumendi arkua aurkitzen da, baita urrutiragoko iparralde bat hedatzen duen eraztun sismiko bat ere, Mexikon.

Plaka tektonikoen mapa. Cocos Plaka, maparen erdian aurkitzen da, kolore urdinez margotua, Pazifiko Plaka, Hego Amerikar Plaka, Karibe Plaka, Ipar Amerikar Plaka eta Nazca Plakaren artean.

Cocos eta Karibeko plaken xehetasunak

Iparrekialdeko eta ekialdeko ertzak, Ipar Amerikar Plaka, Karibe Plaka eta Hego Amerikar Plakaren azpiko subdukzio guneetako muga konbergenteak dira. Cocos plakak, hegoaldean, Nazca Plakarekin muga dibergentea du, baita mendebaldean Pazifiko Plakarekin ere. Cocos eta Nazca Plaka, duela 23 milioi urte gorantz hautsi zen Itsaslabar Plakaren hondarrak dira.