Kantabriako armarria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|right|150px|Kantabriako armarria '''Kantabriako armarria''', laukizuzen formakoa da (heraldikan, armarri espainiarra deitu...
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Escudo_de_Cantabria.svg‎|thumb|right|150px|Kantabriako armarria]]
'''[[Kantabria]]ko armarria''', laukizuzen formakoa da ([[heraldika]]n, [[armarri]] espainiarra deitua), ertza borobildurik eta zelaia moztua duena. [[Urdin heraldiko]]an [[almena]]dun [[urre (heraldika)|urre]]zko [[dorre (eraikuntza)|dorre]] bat, urdinez argitua, brankarekin, dorretik, armarriaren eskuinaldera doan [[kate]] bat apurtu duen itsasontzi natural batekin. Muturrean, urdin eta zilar heraldikozko olatuak, guztia, bi giza bururen azpian muntatua, moztuak eta argi koroatuak. [[Gorri heraldiko]]an, apaindura geometrikozko [[kantabriar estelahilarri]] bat, [[Barros]] eta [[Lombera]]koen antzekoa.
 
Armarriaren gainean, errege koroa dago, harribitxiz apainduriko urrezko zirkulu bat dena, eta zortzi [[akanto]] hostoz osatua, horietatik bost baino ikusten ez direlarik, [[perla|perlekin]] apainduak, eta, euren hostoetatik, urdin heraldikozko mundu batetan biltzen diren perlazko diademak irtetzenirteten direlarik, erdimeridianoaerdi-meridianoa eta ekuatorea urrezkoak dituela, urrezko gurutze batekin. Koroa, gorri heraldikoz bildua dago.
 
GoikaldekoGoialdeko erdiko zati historikoak, [[1248]]ko [[Sevilla]]ren konkista adierazten du kantabriarren aldetik, dorrea ([[Urrearen Dorrea]] irudikatuz) eta itsasontzia, [[Guadalquivir]] ibaitik pasabidea ixten zuten kateak apurtzen ari direlarik. Itsas Kantabriaren bereizgarri izan zen zortzi mendeko aktibitatearen ikurra da, erreferentzia hagiografikoa, [[San Emeterio]] eta [[San Zeledonio]] santu martirien buruak gehituz agertzen delarik, euren patroitzapean lurraldearen batasuna irudikatzen dutena.
 
BehekaldekoBehealdeko erdiak, Kantabrian erromatarrak iritsi aurretik bizi izan ziren herriek utzitako ondarerik garrantzitsuenetako baten irudia erakusten du: kantabriarren estelahilarri erraldoiak. Horretarako, eredu bezala, Barroseko estelahilarri erabili zen, honela, Buelnako haranean aurkitzen den izen bereko herrian aurkitu zelako deitua. Armarri ofiziala, errege koroaren gehikuntzarekin osatzen da.
 
== Ikus, gainera ==
*[[Labaro kantabriarra]]
*[[Kantabriar estelahilarri]]a
*[[Santanderreko armarria]]
*[[Kantabriako Bandera]]